Showing posts sorted by relevance for query euskadi sariak. Sort by date Show all posts
Showing posts sorted by relevance for query euskadi sariak. Sort by date Show all posts
2023-10-18
0 comentarios

Euskadi sariak 2023 -- Premios Euskadi 2023

2023ko euskadi sariak Leioako liburutegian

Argitaratu dira aurtengo Euskadi Literatura sariak. Aurten ere, liburutegian dituzue eskuragarri (ia) denak.

Euskarazkoei kategoriei dagokionez hauek dira lan/egile saridunak:

 

Azken etxea, Arantxa Urretabizkaia (literatura)

Azken etxearen bila dabil protagonista, bizitzaren azken arnasaldiaren bila, azken babes-lekuaren bila. Hendaia aldeko etxe bat begiz jo, eta harekin tematu da. Ez du bizimodu arrunta izan, eta ez dira arruntak izango azken etxe hori lortzeko egingo dituen ahaleginak. Tema horretan iraganeko mamuak, adiskideak eta hautuak orainaldikoekin korapilaturiko dira, elkar zelatatuko duten auzokideen giroan. Josu Jimenezek, Idoia Carramiñanak, Ane Zapaterok, Ane Labakak eta Mikel Aierbek osatu dute literatura sariko epaimahaia eta “eskaintzen dituen ezaugarri formal eta hautu estetiko bereziak” zein “konta teknikak bihurritu eta askotariko ahots eta ikuspegien erabilera” azpimarratu dute obra honetan.

 

Norberak maite duena: hitza gogoan, irakurketa biziz, Miren Billelabeitia (saiakera)

Sarritan esan didate zergatik ez dudan irakurketaren inguruan idazten, ikasleekin bideratu ditudan irakurketak direla eta ez ote dudan solasaldi literarioei buruz ikasitakoa liburu batean jarriko. Luzatu naiz erantzuna eratzen, baina gogoetaren hariari eutsi diot gozamena izan dudan irakurketa eta literaturaren arloan ikasitakoa idazten hasi orduko. Ane Miren Larrinagak, Nekane Goikoetxeak, Ainhoa Novok, Juan Ramon Makusok eta Xabier Aierdik osotu dute Saiakera alorreko epaimahaia eta  “estilo dotorea, idazkera jasoa, prosa zaindua eta fina” erabiliz “metodologia dialogikoaren bitartez, klasikoak eguneko gaietara eramatea, gazteekiko hartu-emana izatea eta irakurle gazteen arreta piztea”.

 

Paradisua, Abdulrazak Gurnah; Maialen Berasategi Catalán eta Joxe Mari Berasategi Zurutuza itz. (itzulpena)

Osaba Azizekin bidaian joan behar duela esan diote Yusufi gurasoek, baina berak ez daki arabiar hori ez dela bere osaba, baizik eta merkatari aberats bat, eta harekin daukan zorra kitatzeko saldu duela aitak. Xabier Olarrak, Jose Manuel Lopezek, Koldo Bigurik, Arantxa Etxebarriak eta Idoia Gilleneak osotu dute itzulpen sailaren epaimahaia, “euskara idatziaren tradizio klasikotik aldendu gabe, Afrikako mundu urrun eta arrotza inolako oztoporik gabe hurbiltzen zaio euskal irakurleari, gozamen eta atseginbide bihurtuz belarriarentzat liburu honen irakurketa” adierazi dute bere momentuan Zaitegi saria ere irabazi duten obra honi buruz.

 

Zerria, Patxi Zubizarreta (Haur eta Gazte literatura)

Alpeetako gailurretan jaso du Bereketek Gasparden albistea: gorpu batzuk deskubritu ditut, bi gutxienez, Tsanfleuron glaziarrean. Albisteak gazte glaziologoa astindu eta asaldatu du, eta ez du onik izan historiaren jatorria eta egia lazgarria ezagutu arte, hortxe, Pirinioen bihotzean. Leire Bilbaok, Larraitz Idarretak, Karla Fernandez de Ganboak, Xabier Etxanizek eta Ruben Ruizek osotu dute Haur eta Gazte Literaturako epaimahaia eta hurrengoa esan dute Zerriari buruz: “ez da bakarrik obra gomendagarri bat, baita literaturaz gozatzeko, pertsona moduan hazten joateko eta literatura zer den eta nola egiten den jakiteko adibide guztiz egokia ere”

 

Ni ez naiz Mikel Laboa, gidoia Harkaitz Cano, Unai Iturriaga; marrazkia Joseba Larratxe (ilustrazioa)

Euskal kantaririk miretsiena eta maitatuena, sasoi baten, geografia baten eta jendarte baten ispilu da Mikel Laboa. Ukaezinak dira tradizioa bereganatzeko zuen sena, transgresiorako kemena eta bere ahotsaren bidez komunitatearen mina katarsi bihurtzeko gaitasuna. Maite Mutuberriak, Maria Carmen Fernandezek, Jose Carlos Torrek, Miren Asiaienk eta Jose Antonio Morleseinek osotu dute Ilustrazioa sailaren epaimahaia eta “proposamen fresko eta oroigarria, erreferentzia eta sinbolismo kulturalen asko jasotzen dituen obra konplexua” dela adierazi dute.


------------------------------


Ya se han dado a conocer los Premios Euskadi de literatura 2023. Las obras premiadas en castellano han sido:

 

El peor escenario posible, Alejandro Morellón Mariano (literatura)

Más interesado en la ridícula verdad de la ominosa nube negra que anuncia el fin que en el fin en sí mismo, Morellón se pregunta cómo reaccionamos a la posibilidad de desaparecer y cuánto hay de idolatría, de superstición y de tómbola en nuestra lucha desesperada contra la nada. La nada que ya está aquí. El jurado de la modalidad de literatura, compuesto por Edurne Portela, Juan Infante, Aixa de la Cruz, Jesús Camarero y Patricia Millán, ha tildado este conjunto de relatos como "una lectura gozosa" una obra que “reflexiona, con gran inteligencia y buenas dosis de humor negro, sobre nuestra relación con lo extraordinario y lo maravilloso”.

 

Vuelta al país de Elkano, Ander Izagirre (ensayo)

Hace quinientos años, la expedición de Magallanes y Elkano dio la primera vuelta al mundo. Ahora Ander Izagirre sale de Getaria y vuelve a Getaria, el pueblo natal de Elkano, para darle una vuelta geográfica, histórica y mental al país de los vascos. Viaja en bicicleta y va encontrando historias asombrosas: las de hace quinientos años mezcladas con las actuales. Sus relatos muestran los contrastes y las similitudes entre la sociedad vasca que participó en la primera vuelta al mundo y la actual. El jurado, formado en la categoría de ensayo por María Jesús Pando, Iñigo Marauri, María Pilar Rodríguez, María Gorosarri y Mikel Reparaz apunta que Izagirre “ofrece una desmitificación de personajes heroicos, pero acercándolos a nuestra mirada contemporánea” y “Propone así una tesis original y contracorriente en la que se aleja de la imagen de un pueblo aislado para profundizar en la visión de una sociedad que viaja, explora, evoluciona y se mezcla mirando al mar”.


Aurtengo sariei buruzko info gehiago: 

 

Aurreko urteetako lan saridunak / Obras premiadas anteriormente

Aurreko urteetako Euskadi Sariak blogean / Premios Euskadi anteriores en el blog

 

2025-11-24
0 comentarios

Euskadi sariak 2025 -- Premios Euskadi 2025

 

2025ko Euskadi Literatura sariak



Argitaratu dira aurtengo Euskadi Literatura sariak (info gehiago Irekia atalean hemen eta hemen) (Epaimahairen txostena pdf formatuan). Bigarren solairuko erakusmahaian dituzue eskuragarri aurtengo sarituak beste urteetakoekin batera.

Euskarazko kategoriei dagokionez hauek dira lan/egile saridunak:

 

Francesco Pasqualeren bosgarren arima, Unai Elorriaga (Euskarazko Literatura kategorian)

Saprin jaio zen, Italia hegoaldean, eta Richard Wagner, Robert Schumann eta Giuseppe Verdi konpositoreekin konpartitu zuen bere mundualdiaren parte handi bat. Galdaragile familia bateko semea, orduko giro politikoan nahasi, eta Mediterraneo itsasoaz bestaldera jo zuen, harik eta Bermeora heldu zen arte. Haren arrastoari segika, XIX. mendeko Europa mendebaldean zabaldutako giza mapa bat eskaintzen du Unai Elorriagaren zazpigarren nobelak. Epaimahaiaren esanetan «Goi mailako apustu literarioek ohi duten eran, irakurketa aktiboa eskatzen du […] ez baita nobela ohikoa, eta irakurlearen esku geratzen da, finean, hariak jostea eta elipsiak betetzea».

 

Aitona Floren, Karmele Mitxelena eta Jokin Mitxelena (Euskarazko Haur eta Gazte Literatura kategorian)

Danel aitonaren zain dago eskolako atarian, egunero bezala; bera joaten zaio bila, Danelek bere kabuz moldatzeko gauza dela uste duen arren. Txurirekin joan ohi da; txakurrak haur guztiek entzuteko moduko zaunkak eginez agurtzen du beti. Gaur, ordea, aitona asko berandutzen ari da, eta bakarrik abiatzea erabaki du. Etxera iristean jakingo du aitona zorabiatu egin dela eta ospitalera eraman dutela. Haurrei norbait betiko lo geratu dela esaten zaienean, badakite norbait hori hil egin dela, izarretara joan dela esaten zaienean bezala. Danelek ondo daki aitona ez dagoela lo, bazkalostean telebistaren aurrean geratzen denean bezala. Eta amari galdetu dio erantzun zehatz baten bila: Aitona hil egin da, ama? Epaimahaiaren esanetan «Haur eta Gazte literaturan heriotza gai nagusi duten liburu asko idatzi bada ere, ikuspuntu berri batetik eraiki du kontakizuna Karmele Mitxelenak. Haur protagonistaren ahotsaz baliatu da, batere filtrorik edo injerentziarik ez duen monologo ia erabatekoa eraikitzeko».

 

Arturoren uhartea, Elsa Morante, Koldo Biguri Otxoa de Eribe itzultzaile (Euskarazko Literatura Itzulpena kategorian)

Napolitik gertu, Procida uhartean, ingurune isolatu eta ia mitiko batean hazten da liburua, aita urrun eta misteriotsu batek eta ama baten absentziak markatua. Bere izaera eta munduaren ulermena bakardadearen eta fantasiaren bidez eratu du. Amaorde gazte baten etorrerak asaldatu egiten du bere unibertsoa, eta maitasun sentimenduen, jeloskortasunaren eta bere bizitza betiko aldatuko duten aurkikuntzen zurrunbilo konplexua sortzen du. Elsa Moranteren narrazioa poetikoa da eta iradokizunez betea. Uhartearen esentzia eta Arturoren barne-gatazkak sentiberatasun bikainez uztartzen ditu. Bere prosaren edertasunak eta istorioaren indar emozionalak denboraz kanpoko lan hunkigarri bihurtzen dute Arturoren uhartea. «oreka egokia lortu du jatorrizko lanari zor zaion fideltasunaren eta xede-testuak helburu duen irakurgarritasunaren artean».

 

Txillardegi hizkuntzalari, Markos Zapiain Agirre (Saikera Euskaraz kategorian)

Hainbat alderdi aipagarri zituen Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi”ren nortasunak: ekintzailea, literatur sortzailea, politikaria. Segur aski, euskaltzaletasunak biltzen zituen horien denak, eta, hain zuzen, euskaltzaletasun horrek berak eraman zuen hizkuntzaren beraren muina, izaera eta funtzionamendua aztertzera. Markos Zapiainek Txillardegik Hizkuntzalaritzan egindako lana eta zituen iritziak bildu ditu saiakera mamitsu eta pedagogiko batean. «Saiakeragileak jatorrizko testuak ezagutu eta gerturatzen ditu, prosa zuzen eta didaktikoan, eta Txillardegiren idatz-esana ulertzeko gakoak eskaintzen dizkigu».

 

Traba, Maite Rosende (Literatur Lanaren Ilustrazioa kategorian. Ez da berez euskarazko edo gaztelaniazko kategori bezala sailkatzen baina aurten euskarazko obra batean suertatu da)

Normala da egun batean traba egiten duten gauza asko aurkitzea. Traba egiten duten gauza horiei izkin egin eta egunerokotasunari beste modu batera begiratzea bezala da liburu honen ardatz nagusia. «testuek eta irudiek maisuki bat egin dutela eta sormenezko erabakiak hartu dituela konposizioan. Kutsu espresionista duen Traba liburua publiko guztiarentzat da apropos».


------------------------------


Ya se han dado a conocer los Premios Euskadi de literatura 2025 (más info en el portal de Irekia aquí y aquí) y tenéis las obras premiadas disponibles en el mostrador de la segunda planta en la exposición organizada junto a obras elegidas en años anteriores.

Las obras premiadas en las categorías en castellano han sido:

 

Termita, Garazi Albizua (Literatura en Castellano)

Termita narra, en primera persona, el día a día de una mujer ya no tan joven que vive con su abuela y que trabaja de teleoperadora. Esta voz narrativa es rebelde y macarra, irónica e impredecible. No cumple ninguna de las expectativas que la sociedad patriarcal impone sobre la mujer: su cuerpo no normativo, su sexualidad voraz, su rechazo al papel de cuidadora y su condición de no-madre la convierten, a ojos de otros, en un ser marginal. Pero la voz narrativa se rebela contra esa marginalidad, no narra desde la condición de víctima, no pretende dar pena ni apelar a la empatía. Según el jurado, la de Garazi se trata de «Una voz joven con gran potencial de proyección literaria. Una iniciativa narradora que supone el impulso necesario para una prosa que explora nuevos caminos y prefigura una literatura por venir».

 

Mujeres furiosas: El monstruo femenino en el audiovisual de terror, Itxaso del Castillo Aira (Ensayo en Castellano)

El monstruo es un cuerpo cultural, aberrante, que sintetiza categorías naturales irreconciliables por estar más allá de las normas, amenazante pero atractivo al mismo tiempo. El monstruo cinematográfico ha sido, principalmente, masculino. Pero desde el cambio de siglo son, en su mayoría, monstruos femeninos los que nos atemorizan desde las pantallas. ¿A qué se debe este fenómeno? ¿Cómo son estas “monstruas”? Este ensayo acomete su investigación mediante el análisis textual, al que suma diferentes perspectivas como los estudios del cuerpo y la fenomenología feminista. Las monstruas representadas en el audiovisual actual de terror -excesivas, indisciplinadas, incorrectas- negocian la tensión que existe entre el cuerpo, el poder y la feminidad; un poder que, frente a otras épocas, no se basa en la seducción ni en su atractivo sexual, sino en la violencia. Según el jurado «un trabajo valiente y atractivo, dirigido no solo a especialistas en estudios cinematográficos sino también a un público más amplio interesado en comprender nuevas realidades sociales y formas de representar las vivencias cotidianas».

 

Informazio gehiago: 

Euskadi Literatura sariei buruzko atala Berrian

Aurreko urteetan saritutako obrak (Euskadi.eus atarian)

Aurreko urteetako Euskadi Sariak blogean

2024-11-26
0 comentarios

Euskadi sariak 2024 -- Premios Euskadi 2024

Argitaratu dira aurtengo Euskadi Literatura sariak eta, aurten ere, liburutegian dituzue eskuragarri (ia) denak.

Aipamen berezia Harkaitz Canori, zeinek Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez bere liburuaren saria jasotzerakoan («liburutegiei egindako omenaldi, laudorio edo oda xume bat») liburutegi publikoen sarea aipatu («harro egoteko modukoa») eta Euskal Liburutegi Nazional baten beharra aldarrikatu zuen (sari banaketa ekitaldian, 39. minututik aurrera)

Euskarazkoei kategoriei dagokionez hauek dira lan/egile saridunak:

 

Zeru-lurren liburua, Jon Gerediaga (Literatura)

Poesia liburu ugari ditu egileak eta, bere azkenekoetan bezala, honetan ere, aurrekoen bidetik, natura, gizakia eta haien arteko harremana dira ardatz nagusiak. Egileak naturaren behaketatik abiatzen den hausnarketa poetikoa egin du liburu honetan, non gizakia bere minari aurrez aurre jartzen zaion, naturan, mezuak eta irakaspenak jasotzeari emana. (iraun behar duenaren aldeko poesia epaimahaiaren berbetan).

 

Su festak: euskal musika jaialdiak XXI. mendean, Jon Urzelai Urbieta (Saiakera)

Musika jaialdiek Euskal Herrian izan duten egitekoa aztertu du Jon Urzelai Urbietak saiakera honetan, mende erdian, eremu globalean zein lokalean jazotakoak harilkatuz: Mairuelegorretako kobetatik hasi, Woodstocken errepliketatik igaro, eta Kobetamendiko zein Irisarriko zelaietara heldu. (Indar handiko ahotsa duen lan hau […] edozeinen esperientziekin konektatzeko gaitasuna du)

 

Independentzien eguzkiak, Ahmadou Kourouma, Aiora Jaka (Itzulpena)

Liburu hau afrikarrei zuzentzen zaie. Malinkeraz pentsatu nuen eta frantsesez idatzi, naturaltzat jotzen dudan askatasun bat hartuz hizkuntza klasikoarekiko. Zer egin nuen? Besterik gabe, nire izaera askatu, nire pentsamendua adierazteko zurrunegia zitzaidan hizkuntza klasiko bat itxuraldatuz. Beraz, malinkera frantsesera itzuli nuen, hizkuntza frantsesa hautsiz erritmo afrikarra berraurkitzeko eta berreraikitzeko. (halako ispilu-jolas bat eginez, berritu egin du idazle bolikostarrak malinkerazko mundu-ikuskera frantsesez islatzeko egindako operazioa […] itzulpenaren bidez, euskal irakurlea mendebaldeko Afrikara eramaten du)

 

Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez, Harkaitz Cano (Fernando Bernués-en antzerkirako ideia batean oinarritua; Isabel Herguera il.)  (Haur eta Gazte literatura)

Alabarekin nola komunikatu ez dakien aita batek paperezko hegazkin bat bidaltzen dio egunero balkoitik agur esateko. Hegazkinetan idatzitako mezuen bidez, aitak literatura-misioak jartzen dizkio alabari, liburuzain zorrotz baten konplizitatearekin argitu ditzan. Horrela, liburuen eta bizitzaren arteko lotura ezagutuko du neskatoak. Urte asko geroago, orain idazlea den alaba, liburutegira itzuliko da bere lehenengo liburuan jaso duen iniziazio-esperientzia hori kontatzeko. (liburutegiei egiten die gorazarre eta literaturak duen gaitasun sendagarriari […] baikortasunerako gonbite bat dela esan genezake).


------------------------------


Ya se han dado a conocer los Premios Euskadi de literatura 2024.

Las obras premiadas en castellano han sido:

 

Bajo los astros de la repetición, Julia Otxoa (Literatura)

Bajo los astros de la repetición reflexiona sobre la barbarie repetida en la condición humana a través de los tiempos, en diálogo con mitos como el de Aquiles de La Odisea, también con escritoras y escritores a los que les tocó vivir el infierno de la violencia, la guerra y el exilio, como María Zambrano, Albert Camus o Hannah Arendt. Asimismo, es meditación sobre el lenguaje como representación simbólica del dolor de los otros, de ese combate lingüístico y poético por estar al nivel de su herida. (El cuestionamiento del lenguaje en estos poemas no aboca al silencio, sino a la búsqueda de la palabra justa ante la necesidad de decir y denunciar la injusticia histórica).

 

Campos de Castilla, Antonio Machado; David de las Heras (ilustración)

Campos de Castilla es una obra clave de la poesía española del siglo XX: un sentido homenaje a España y a sus gentes que marcó un antes y un después en la carrera literaria de Antonio Machado. A través de una sensibilidad única y de una creatividad desbordante, David de las Heras ilustra este poemario para que cobre nueva vida frente a los ojos de los lectores actuales. (Una obra muy lograda donde utiliza con maestría todo tipo de formas y técnicas, llegando a convertir la ilustración en poesía).

 

La categoría de ensayo ha quedado desierta pero desde la biblioteca hemos decidido crear un áccesit en la exposición temporal de la segunda planta y se lo hemos concedido al autor local Juan Ignacio Pérez Iglesias con su obra Primates al Este del Edén, uno de esos libros que «para mejor entender el presente, miran a nuestro pasado» en el que Juan Ignacio nos va guiando en el viaje desde el 'edén' que representaban las selvas tropicales originales a la situación actual y cómo han colaborado y se han desarrollado nuestros cuerpos y los órganos que los componen. Un recorrido hecho en base a suposiciones, pero suposiciones muy fundamentadas.

 

Aurtengo sarien epaimahaiaren ebazpena / La resolución del jurado (pdf)

Aurreko urteetako lan saridunak / Obras premiadas anteriormente (Jaurlaritzaren Kultura webgunean)

Aurreko urteetako Euskadi Sariak blogean / Premios Euskadi anteriores en el blog

 

2017-10-13
0 comentarios

2017ko Euskadi sariak

2017ko Euskadi sariak Leioako liburutegian


Eskuragarri dituzue bigarren solairuko erakusmahaian aurtengo Euskadi literatura saridunen obrak.

Honako hauek izan dira saridunak:


Aurreko urteetako Euskadi literatura sarien zerrenda.

2016-10-19
0 comentarios

2016ko Euskadi Sariak

2016ko Euskadi sariak Leioako liburutegiaren erakusmahaian

Eskuragarri dituzue bigarren solairuko erakusmahaian aurtengo Euskadi literatura saridunen obrak.

Euskarazko literatura sailean, Luis Gardek irabazi du saria Ehiztariaren isilaldia eleberri mardul, sakon eta poliedrikoarekin (también la tenéis disponible en castellano: El silencio del cazador) eta euskarazko literatura itzulpenean Xabier Olarrak James Joyceren Ulises itzultzen eman duen hiru urteko lana saritu dute.

Gaztelerazko literatura atalean, Gabriela Ybarraren El comensal autofikziozko eleberriak irabazi du (una novela cruda, directa).

Aurreko urteetako Euskadi literatura  saridunen zerrenda.

2024-11-05
0 comentarios

2024ko urriko berriak -- Novedades de octubre del 2024

Dagoeneko eskuragarri urriko liburu berrien zerrenda (pdf, mega t'erdi inguru).

 

Liburutegien munduan ospakizun hilabetea izan beharko zukeen urria (urriaren 24ean Liburutegien Eguna ospatzen delako eta hainbat sari literario banatu direlako; Nobel sariak, edo Euskadi Literatura Sariak besteak beste) Valentzian gertatutako hondamendiak belztu du. Kaltetuei elkartasuna adierazi gura genieke eta animoak bidali.

Iñigo Astizek ere udazkeneko uzta aletu zuen Berrian ondutako zerrendan. Bertan agertzen diren fruituetako batzuk dagoeneko liburutegian batu ditzakezue eta besteak heltzen joango dira apurka-apurka.

Roberto Mosok bere autobiografia antzekoa ere argitaratu du. Liburuak berak merezi du bere nostalgikotasun puntuagatik (ikustenzun hori guztiori soloa zan lehen) baina batez ere, sarrerak liluratuko zaitu Aritz Galarragaren Gogoan dut edo Joseba Sarrionandiaren Akordatzen estiloan (Puto Boomer, gaztelaniaz dago, hori bai).

Intriga aldetik Nafarroako lurretara eroan gaituzte hilabeteko etorri berriek. Alberto Ladron Aranak Leire Asiainen seigarren liburua aurkezten digu (Dena eskaini nizun, oraingoan Foruzaingoa utzita eta detektibe bihurturik. Jon Arretxeren Touré detektibearen segida bezain luzea bilakatzeko antza du honek. Bide batez, ba al zenekien Arretxeren pertsonaia telebistan ere ikus daitekeela?) Eta, beste alde batetik, Ramon Olasagasti Ezkabako mendian giroturiko thriller historiko antzekoarekin datorkigu (Memoriaren giltza). Historiarekin jarraitzearren, Bego Montoriok Paco Roca eta Rodrigo Terrasaren Ahanzturaren leizeakomikia euskaratu du. Gerra Zibila eta ostean zelan kudeatun zen deskribatzen duen ezinbesteko komiki honek Espaniako Komikien Kritiko eta Dibulgatzaileen (ACDCómic) elkartearen saria komikirik onenari jaso zuen iaz (berria gaztelanieraz). Eta frankisomaren inguruko memoria historikoaren gaia borobiltzeko, Iñaki Egañaren lan monumentala aro honetako azken euskal preso politikoei buruz (Burdin hesien arteko erresistentzia)

Anjel Lertxundik urteen poderioz beteriko apunteen karpetak hustu ditu (Berbelitzen hiztegia, berba horren esangura ezagutzeko jo ezazu liburura) eta Uxue Alberdik araua eta arrakalaren arteko tentsioa agerraraziko du bere ipuin-bilduma berrian (Hetero). Izaskun Gracia Quintana bilbotarra gaztelaniaz idatzitako ipuinekaitik ezagutzen genuena (Lo que ruge) eleberri bat argitaratzera ausartu da (Basokoa, izuzko eleberria, hori bai, ausartuko al zara zu?). Eztizen Artola Iturratek zoritxarrez hain ezagunak egiten zaizkigun ume motxiladunen munduan sartuko gaitu (Gurpilak) eta Asier Serranok bere unibertso pertsonalera garraiatuko gaitu (Euri gorriaren azpian).

Ez fikziozko atalean, hainbeste urtez Leioan konpainia egoiliar bezala izan dugun Artedramako Ander Lipusek antzerkiaren ingurumariak biluzten ditu bi aledun diptikoan (Antzerkiaren labirintoan, adi ze konpania bira betean dabil Amets Arzallus eta Ibrahima Balderen Miñan famatuan oinarritutako antzezlanarekin). Katakrakeko Nerea Fillatek, berriz, burutazio deserosoak aireratu ditu feminismotik abiatuta (Adostasunik gabe). Zerrendan aurrera joan ahala memoriari lotutako lanak gailendu dira hilabete honetan, beste kasu bi; batetik memoria pertsonala lantzen duen Hasier Larretxearen liburua (Idaztea gibelera zenbatzen ikastea da) eta bestetik herri memoriara lotuta doan Iñaki Petxarromanena (Lemoiz: herri garaipen bat nuklearizazioaren aurka).

Haur eta gazte literaturari dagokionez hilabete honetan ere HUHEZIk hainbat liburutegirekin batera aurrera eroandako irakurketa gida argitaratu du. Gerurera, aldiz, oso estilo bereizgarria duen egile pare bat hurbildu da, biak Manu López Gasenik itzulita; Eric Carle (Nirekin jolastu nahi duzu?) eta Anthony Browne (Eder txikia). Pertsonaia ezagunen segidak, Marimatrakak (Gora Sanferminak! eta Gurasoen ezkontza), Onin (eta bidaia miragarria) edo Mortina (eta ezkutuko gela) eta komiki berriak; Biga (Txantxak sortzeko makina), Dinosaurs Sanctuary edo Txangoan txiripaz ekarri zigun Josephine Marken Zipotz (Naroa Zubillaga itzultzaile oraingoan ere). Azkenik, gazteei beraien gorputzak ezagutzeko oso arrakastatzu bihurtu diren Anna Salvia eta Cristina Torrón liburu ezagunaren itzulpena Aiora Jakaren eskutik (Hilekoa mundiala da).


----------------------


Ya está disponible el boletín de novedades de octubre (pdf, alrededor de mega y medio).

 

Presentamos el boletín de novedades mientras atendemos con consternación las noticias provenientes de Valencia y las zonas afectadas por la DANA que ha cerrado un mes que debería haber sido de celebración en las bibliotecas pues se celebra su día (el 24 de octubre) además del fallo de diversos premios literarios como los Euskadi Sariak, los premios Nobel o algunos de los Premios Nacionales.

De hecho, este mes ha llegado la obra de Raúl Quinto que ha recibido el Premio Nacional de Narrativa: Martinete del rey sombra, un original ensayo novelado de interpretación histórica que nos narra el intento de exterminio del pueblo gitano en el siglo XVIII.

Los últimos años octubre ha venido siendo también el mes de las escritoras (recordemos la actividad de #LeoAutorasOctubre o el Día de las Escritoras que celebra la Biblioteca Nacional) y en la (inusualmente abultada) lista de novela histórica tenemos a varias de ellas, como Elodie Harper que inicia una trilogía ambientada en la Antigua Roma (Las lobas de Pompeya). Casualmente, en la misma lista encontramos a Dan Jones que, según Wikipedia, es quien presentó a Elodie Harper a su editor. Viene con los dos primeros volúmenes de otra trilogía con nombre de cánidos (Los perros de Essex y Los lobos de invierno). Más obras en histórica con el cuarto volumen de lo que Scurati había pretendido trilogía sobre Mussolini (M: la hora del destino), Arturo Pérez Reverte (La isla de la Mujer Dormida), Paco Cerdá (Presentes) o Harriet Constable (La violinista).

Autoras de mucho nombre en la sección romántica del boletín. Como Danielle Steel (Preciosa), Nora Roberts (La herencia) o Rebecca Yarros, que aparca un poco la fantasía para mostrar su faceta más romántica (El amor que dejamos atrás).

También encontramos nombres muy conocidos en la sección de intriga con John Grisham (La isla maldita) o Patricia Cornwell (Caos) pero llaman más la atención continuaciones de series que atrapan desde el primer volumen; los caballos lentos de Mick Herron (En el país de los espías) o la inspectora Hulda de Ragnar Jónasson (La isla) que dobla presencia con otra serie (El crimen del fiordo de Islandia Negra).

Nana Kwame Adjei-Brenyah presenta una obra distópica que nos hará recordar La larga marcha de Stephen King (La liga de los presos) y Jonathan Hickman y Nick Dragotta siguen con su apocalipsis particular en el segundo volumen recopilatorio de Este del Oeste. Aunque para recopilatorios el de Martí y Cuatroplazas, su Taxista reaccionario.

En el apartado de ficción general, los relatos de Can Xue (Al otro lado) que se eligieron como apuesta particular para el Nobel de este año aunque al final recayera en Han Kang (por cierto, aún podéis encontrar libros y películas de autores y autoras coreanas en la exposición bibliográfica de la segunda planta). Clanes de mujeres con fuerte personalidad aisladas incluso físicamente por el agua como las de Donal Ryan (La reina del islote de tierra) o Bonnie Jo Campbell (Las aguas) y crítica social a acomodaticias comunidades afroamericanas (Linden Hills de Gloria Naylor). Por acabar con personajes femeninos potentes, ha llegado La cartera, de Francesca Giannone y la que nos propone Polly Morland quien, ordenando la casa de su madre, se encontró encajado detrás de la estantería el libro de John Berger sobre un médico rural que trabajaba en la zona donde vive ella (Un hombre afortunado, también disponible en la biblioteca) y que le animó a escribir sobre la médica que trabaja en dicha comarca cincuenta años después (Una mujer afortunada). El libro tiene el añadido de que en castellano lo ha publicado una editorial que ha hecho una apuesta muy fuerte por la sostenibilidad y por lo pequeño y marginal, Errata naturae (pdf colgado en el portal educativo de la Xunta).

En el apartado de no ficción, si sólo vais a leer un libro que sea el de Marta G. Franco (@teclista) que habla de forma amena sobre cómo nos han robado internet y cómo podríamos volver a recuperar la plaza pública que nunca debió dejar de ser (Las redes son nuestras). Por cierto que lo publica otra editorial que también apuesta por lo pequeño y artesanal, tanto que hasta su nombre va con minúscula, la bilbaína consonni. Aunque también merece una mención especial el libro de Miguel Ángel Ibáñez García (Cristo, la Virgen y los dioses antiguos) porque vino personalmente a la biblio a donarlo para las y los lectores de Leioa que tengan interés por conocer la figura de Jesucristo desde una perspectiva laica. Una obra que le ha llevado seis años de trabajo y que discurre sobre la creación del personaje mitólogico en la línea del libro de Fernando Bermejo (La invención de Jesús de Nazaret).

En la zona de la gente menuda, nueva incorporación de otra autora coreana (Heena Baek y su Soy un perro) que se une a la exposición antes citada junto al cómic de Deb J. Lee (En el limbo). Sobre cómics, también el volumen recopilatorio de Las leyendas del recreo que ideó el malogrado Hematocrítico junto a Albert Monteys (Legendario) y nueva entrega del Club de las canguro (El lenguaje secreto de Jessi).


2024ko urriko berriak -- Novedades de octubre del 2024 by Leioako Udal Liburutegia on Scribd

2022-11-08
0 comentarios

Euskadi sariak 2022

 

 

Azkenik ezagutu ditugu aurtengo Euskadi Literatura Sariak. Falta zitzaigun parea gehitu eta, aurten ere, liburutegian denak eskuragarri dituzuela iragar dezakegu.

Euskarazkoei dagokionez hauek dira lan/egile saridunak:


Bihurguneko nasa, Uxue Apaolaza (literatura) (eLiburutegian)

Hamar urte geroago Madrilgo eguzkipean Juan, Josetxo, Fer eta Estebanekin elkartuko da Lur. Elkar barkatzen duen lagunarte bat, elkarbanatutakoaz nork bere kontakizuna gordeko duen arren. Zeru horrexek egiten die aterpe liburu hau osatzen duten bederatzi narrazioei, non azalduko diren trenbide ondoko prozesionariak, manoletinekin ibiltzearen urradurak, lo den haurra hilko balitz zer galdetzen duten hizketa gurutzatuak, bulegoetako estoldak eta ke arrosa. Uxueren kontakizun bilduma hau berbagai izan genuen apirileko Irakurle Klubaren bileran.

 

Begiak zabalduko zaizkizue, Irati Jimenez (saiakera) (eLiburutegian)

Egiazko maitasunak ezagutza eta pasioa eskatzen omen ditu, eta bi horietatik gainezka egiten du Irati Jimenezek: euskal literaturari eta sistema literarioari ikusten dizkion gabeziak eta makurrak salatzen ditu, minez bezain gordin, baina horrekin batera gure letrek zein ingurukoek dituzten liburu miresgarriak eta sortzaile apartak laudatzen ditu, sutsu bezain oparo.

 

Fiesta: eguzkia jaikitzen da, Ernest Hemingway eta Koro Navarro (itzulpena) (eLiburutegian)

Istorio eder eta zorrotz honek hogeigarren mendeko hogeiko hamarkadan Parisen erbesteratutako amerikar eta ingeles talde baten Iruñerako txangoa kontatzen du. Sanferminez blaitutako giroan, Lehen Mundu Gerran benetako maitasun gauzaezina bizi izan zuten Brett Ashley seduktorea eta Jake Barnes zorigaiztokoa berraurkituko dira.

 

Barruko hotsak, Leire Bilbao eta Maite Mutuberria (haur eta gazte literatura)

Esnatzen garenetik lokartzen garen arte, gure inguruan hamaika eta bat soinu daude. Esnatzen garenetik lokartzen garen arte, musika sortzen etengabe. Esnatzen garenetik lokartzen garen arte, gurekin batera dantzatzen dute. Eta lo gaudenean ere... (liburuak badu QR kodea Xabier Zabalak sortutako musika eduki gehigarria eskuratzeko)

 

Irrimola, Maite Mutuberria (ilustrazioa)

Poza biribila da, barruan daramagun zurrunbiloa. Leunki ateratzen da askotan, haize epela bezala. Beste batzuetan, ordea, xirimolaka kanporatzen dugu, irri eta algaraka.

 

------------------------------ 


Ya se han dado a conocer los Premios Euskadi de Literatura 2022. Las obras premiadas en castellano han sido:


Los ojos cerrados, Edurne Portela

Pueblo Chico está anclado en una sierra agreste que a veces se cubre de niebla, otras de nieve, una sierra en la que a veces se pierden los animales, desaparecen las personas. En el pueblo vive Pedro, el anciano protagonista de esta novela, depositario de secretos que rodean a la violencia que ha atravesado el lugar durante décadas. Cuando Ariadna llega a Pueblo Chico por motivos al principio poco claros, Pedro la observa y vigila, mientras Ariadna va desvelando su propia vinculación con la historia silenciada del lugar.

 

Hablemos claro, Teresa Maldonado

El feminismo se ha caracterizado históricamente por poner en marcha conceptos novedosos que han permitido alumbrar zonas de la realidad que estaban en la sombra. Pero, en la actualidad, está teniendo lugar una proliferación de términos desorbitada y perjudicial. Hablar claro no implica solo que un discurso se entienda. Tiene relación también con un requerimiento tanto ético como político: el de mantener debates que respondan a lo sustancial y no a motivaciones —poco presentables— ajenas a la discusión.

 

2020-10-14
0 comentarios

2020ko Euskadi Literatura sariak -- Premios Euskadi de Literatura del 2020

Euskadi Literatura sariak 2020

 

Gaur (urriak 14 dituenean) eman dituzte ezagutzera 2020ko Euskadi  Literatura sari guztiak. Euskarari dagokionez honako hauek ditugu:


Aitaren etxea, Karmele Jaio (literatura)

Blokeatuta dago Ismael, bere nobela berriarekin aurrera egin ezinik. Gauzak okertu egingo dira, gainera, bere ama gaixotu egin dela-eta, aita zaharraz arduratu behar duenean. Bitartean, Jasone, bere emakumea, sekretuan hasi da berriz idazten. Maskulinitatea eraikitzeko eta transmititzeko moduez eta orokorrean generoak emakume eta gizonen bizitzetan duen eragin itzelaz ari da Karmele Jaioren eleberria. 

 

Joemak eta polasak, Iñigo Astiz eta Maite Mutuberria (Haur eta gazte literatura)

Joemak eta polasak, Iñigo Astiz eta Maite Mutuberria

Ume listoentzat edo heldu tontoentzako poema liburua. Iñigo Astiz idazleak eta Maite Mutuberriak jolasean eginikoa, poemaz eta ilustrazioez osatua. Jostaria eta umoretsua ez ezik, iradokitzailea eta sortzailea. Ondo pasatu eta hitzen eta ilustrazioen indar iradokitzaileaz gozatzeko.

 

Aldibereko, Ingeborg Bachmann; Idoia Santamaria Urkaregi (itzulpena)

Paper-ertz batean egindako bozeto moduko batzuk dira ipuinok Bachmannentzat, eta, emakume batzuen erretratua egiteaz gainera, garai jakin bateko ohiturak ere erakutsi nahi izan zituen. Ipuin independenteak dira denak, baina egitura zikliko bat osatzen dute denen artean. Lehenengo ipuina (Aldibereko) eta azkena (Aintzirarako hiru bide) liburuaren bizkar-hezurra dira.

 

Kontrako eztarritik, Uxue Alberdi (saiakera)

Kontrako eztarritik, Uxue Alberdi

Uxue Alberdi idazle eta bertsolariak hamabost bertsolari elkarrizketatu ditu. Emakume mordoak omen dihardu bertsolaritzan. Baina datuak eta pertzepzioak ez datoz bat. Emakumeen ikusgarritasuna gizonezkoen desiraren neurrira egina da eta gizon publikoaren osagarri rola betetzen duen bitartean, emakumea (singularrean) onartua da gizonen espazioetan, baina gizonenak dira espazio publikoak. 

 

 

 

Berria Jaurlaritzaren webgunean

Sariei buruzko informazio gehiago (pdf)

 

 

----------------------------------------------------

 

Hoy (4 de octubre) se han anunciado los restante Premios Euskadi de Literatura 2020. Los premios en castellano han sido:

 

Cambiar de idea, Aixa de la Cruz  (literatura)

Cambiar de idea, Aixa de la Cruz

A punto de cumplir los treinta, Aixa de la Cruz pone en marcha la escritura de unas memorias que recorren algunos de los momentos más significativos de su vida. el relato del yo sirve para vehicular agudas reflexiones sobre diferentes temas de calado social y para desplegar un estilo literario rico y combativo.

 

Larga vida a la socialdemocracia, Borja Barragué Calvo (ensayo)

Larga vida a la socialdemocracia, Borja Berragué

Al declive electoral en casi toda Europa se le suma una aparente falta de ideas ante la crisis económica y política que recorre el mundo. Con desenvoltura y un sutil sentido del humor, Borja Barragué hace un diagnóstico de la situación y aborda los conceptos básicos de la justicia social y de los pensadores que han marcado la deriva ideológica de la socialdemocracia.

 

Un millón de ostras en lo alto de la montaña, Alex Nogués y Miren Asiain Lora (ilustración)

Un millón de ostras en lo alto de la montaña, Alex Nogués eta Miren Asiain

¿Cómo han llegado unas ostras hasta lo alto de una montaña? Después de millones de años la Tierra tiene mucho que contarnos. Alex Nogués nos guiará por los misterios de la geología en este bellísimo y apasionante álbum ilustrado por Miren Asiain Lora. 




La noticia en la web del Gobierno Vasco.

Más información sobre los premios (pdf)


2021-10-21
0 comentarios

Euskadi sariak 2021

 

2021eko Euskadi sarien liburuen azalak

Gaur, urriak 20 dituenean ezagutzera eman dituzte 2021eko Euskadi Literatura sari guztiak. Euskarari dagokionez honako hauek ditugu:


Argiantza, Pello Lizarralde (literatura)

1982ko irailean gaude eta Ramon Beitia, hainbat zine areto bere ardurapean dituen gerentea, ikuskatze lanetan murgildu da. Irabaziak beheraka ari ziren, eta nagusi gazteak, iritsi berria aitak utzi ziona gobernatzera, kontuak baino ez ditu buruan. Lotsa gutxi eta eskrupulu gutxiagoko horri negozaioaren gordina azaldu beharrean da gerentea.


Xabier Lete: aberriaren poeta kantaria, Alex Gurrutxaga (saiakera)

Xabierren poesia eta pentsamendu poetikoa ezagutzen dituela uste duenak ezagutzen ez zuen informazio asko eta sorpresa ugari jasoko du, eta Xabierren poesia eta pentsamendu poetikoa gutxiago ezagutzen dituenak, aldiz, bertan bilatuko du euskal olerkigintzaren mugarri argienetako baten ibilbide publiko zein pribatuagora hurbiltzeko zurubia.


Haltzaren muinoa, Anjel Lertxundi eta Antton Olariaga (Haur Gazte literatura)

Arbola bera mintzo zaigu, bera bizi den muinotik ikusten eta entzuten dituenak kontatuz, landa-ingurune bateko bizimodu lasai, gorabehera gutxikoa. Egun batean, baina, uholde izugarri batek errotik aterako du zuhaitza, eta ibaian behera eraman. Urak, bere herioan, beste hainbat gauzaki eta izaki daramatza, eta haltzak, larriturik eta izuturik, horren guztiaren berri ematen digu, itsasora bidean doazela,


Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak, Irene Solá eta Joxan Elosegi (literatura itzulpena)

Pirinioetan bizi –eta hiltzen, edo hilik bizi– dira eleberri honetan hitz egiten digutenak. Ekaitzeko hodeiak mintzo zaizkigu, eta oinaztarria, eta heriotzan murgilduko den nekazari poeta ere mintzo zaigu, guri eta lurrari. Eta mintzo zaigu, baita ere, orduz geroztik seme-alabak baka-rrik hezi beharko dituen alargun gaztea. Eta sorgin deklaratu ondoren urkatu zituzten lau emakumeak mintzo zaizkigu. (Liburu hau #LeoAutorasOct ekimenean ere gomendatu genuen)

 

(Berria EITBren gunean)

 

------------------------------

 

Hoy, 20 de octubre, se han dado a conocer los Premios Euskadi de Literatura 2021 que faltaban por saber. Los premios en castellano han sido:

 

Los últimos románticos, Txani Rodríguez (literatura)

La vida de Irune transcurre entre su casa y la fábrica de papel en la que trabaja, en un pueblo industrial cerca de Bilbao. Insegura, algo maniática e hipocondríaca, esta mujer es capaz de enfrentarse al mundo cuando cree que debe hacerlo, e intenta vivir de acuerdo con unos valores que la sociedad parece haber olvidado. (Tendremos a la autora en la reunión de noviembre de las tertulias literarias)


Las grietas de América, Mikel Reparaz (ensayo)

Doscientos cincuenta kilómetros, apenas tres horas por carretera, es la distancia que separa dos tumbas: una en Baltimore y la otra en Charlottesville. Freddie, un joven negro del barrio más pobre de Baltimore, muere a manos de la policía un año y medio antes de la llegada de Donald Trump al poder. Meses después de su toma de posesión, cientos de supremacistas blancos marchan con antorchas por las calles de Charlottesville y Heather es asesinada por un neonazi.


Transparentes: historias del exilio colombiano, Javier de Isusi (ilustración de obra literaria)

Transparentes recoge la experiencia del exilio colombiano derivado del conflicto armado interno de más de cincuenta años, el más antiguo de América Latina. Las historias que Javier de Isusi cuenta reproducen parte de la escucha llevada a cabo por la Comisión de la Verdad de Colombia e incide en muchas de las inquietudes que han acompañado en su trayectoria a Javier de Isusi.

 

(La noticia en EITB.eus)