2026-10-14
0 comentarios

Euskara irakurle kluba 2026-2027

 

 

Aurten ere aurrera egingo dugu irakurle klubarekin. Aurtengo kurtsoan Alaine Agirre idazle ezaguna izango dugu taldearen dinamizatzaile lanetan («Niretzako oso garrantzitsua da irakurketa irakurleengana bideratzea hauen gustuak eta interesak kontuan hartuta; egin ahala egingo dugu bidea, alegia») info gehiago liburutegiaren webgunean.

Hilabete bakoitzeko hirugarren asteartean bilduko gara arratsaldeko sei eta erdietan Kultur Leioako laugarren solairuan dagoen prentsa-aretoan arratsaldeko sei eta erdietan aurretik proposatuko liburuen inguruan berriketan emateko hurrengo ordu eta erdia. Liburuen aleak eskuratzeko utzi gure kontu.

Irakurketak partekatzeko gogorik izanez gero, deituiguzu edo eman izena liburutegiaren webguneko formularioan eta zurekin jarriko gara harremanetan.

 

Hauek dituzue aurtengo proposamenak eta datak:

 

Urriak 22

Puntobobo, Itxaso Martin Zapirain

Ez da normala izango, esan zion medikuak haurrak urtebete zuenean. Jaio aurretik, ordea, Amak jakin bazekien barruan zeraman haurra ez zela besteak bezalakoa izango. Amak alaba etxean isolatu zuen, eta herritarren txutxu-mutxuak areagotu egin ziren. Hain zen estua bien arteko harremana, beste alaba baten jaiotzak ez baitzuen hori haustea lortu.

Etxe heze eta ilunean sustraituko dira hiru emakumeak, asinkronia batean; bizilagunen usteak inguratuta, sufrikario eta errezoen artean, patu ankerrari begira. Etxe horretan ez dira, inolaz ere, hain erraz ustelduko sekretuak.

 

Azaroak 19

Barne zerbitzuak, Katixa Agirre

1937-1943 urteetara garamatza Katixa Agirreren nobela berriak. Garai latzak. Espainiako gerra aurrena, eta horren segidan II. Mundu Gerra: ehunka mila gizon lubakietan, itsasoan nahiz airean elkar hiltzen, baina hau ez da gizonen gerra-kontakizun ohikoa, sasoi ilun hartan bere bizia jokatuz beste askorenak salbatu zituzten emakume ausart batzuei buruzkoa baizik.

Izan ere, Euskadin gerra galdua zelarik, kartzela eta kontzentrazio-esparruetan preso zeuzkaten senar eta nebei bisitan hasi ziren eleberri honetako protagonistak; espetxera mezu klandestinoak sartzen eta handik ateratzen segitu zuten gero, eta hortik abiatuta espioitza-sare zabal bat eratu zuten, erregimen frankistaren eta haren aliatu aleman eta italiarren xehetasunak ematen zizkiena alaitu frantses eta britainiarrei. Horra, Alava sarea zer izan zen.

 

Abenduak 17

Esker onak, Delphine De Vigan (Aiora Jaka Irizar itz.)

Michka, adineko emakume bat, hitzak galtzen hasten da, eta horrekin batera, sortzen zaizkionak ezin adieraziz gelditzen da. Bere ondoan, Mariek eta Jérômek bizitzaren esanahia berriz topatuko dute, esker onaren ahalmenean eta zaurgarritasunaren edertasunean. Michkaren auzoa da Marie: txikia zenean eta bere amak alde egiten zuenean, Michkak zaintzen zuen. Jérôme, berriz, geriatrikoko logopeda da, eta, afasia baten erruz galtzen ari den hizketa, partzialki bada ere, berreskuratu nahi dio Michkari.

Estilo neurritsu, apaindura gutxikoan idatzita, bi ahotsetara egindako narrazio honek oroimenaz, iraganaz, zahartzeaz, hitzez, ontasunaz hitz egiten digu, eta gure bizitzetan garrantzitsuak izan zirenekiko esker onaz. Hiru pertsonaia ahaztezin hauek testu hunkigarri eta samur honetan txirikordatuz elkartzen dira, eta irakurlea beren bizipenetan sakontzera gonbidatzen dituzte, galdetuz: norentzat gordetzen dituzu oraindik zure azken hitz esker onekoak?

Euskarazko bertsioa Aiora Jaka Irizarren eskutik heldu zaigu.

 

Informazio gehiago eta kurtsoko data guztiak liburutegiko webgunean.

2026-10-05
0 comentarios

Gaztelaniazko irakurle kluba 2026-2027 -- Club de lectura 2026-2027

 

El club de lectura es una actividad que consiste en una reunión mensual en la que se debate sobre una obra literaria previamente elegida y leída por todos y todas las participantes del mismo.

Las sesiones tienen lugar todos los primeros martes de cada mes en la sala de prensa de la cuarta planta de Kultur Leioa y las dinamiza Begoña R. Orbezua.

Estos son los libros propuestos para este curso (más información y fechas en la página web de la biblioteca):

 

Hasta que empieza a brillar, Andrés Neuman

Solemos identificar a María Moliner con su diccionario, «el más completo, útil y divertido de la lengua castellana», según García Márquez. ¿Pero por qué se sentó a escribirlo a los cincuenta años, en plena dictadura franquista? ¿Cómo pudo completar, prácticamente sola, el diccionario de autora más importante de todos los tiempos? Esta es la vida novelada de una figura apasionante, retratada desde una infancia difícil hasta un final insospechado, pasando por su extraordinaria labor como bibliotecaria en la República o su polémica candidatura a la Real Academia. Entre la investigación y la imaginación, combinando la comedia, el drama familiar y la tragedia colectiva.

 

Maddi y las fronteras, Edurne Portela

Una tarde de otoño de 2021 Edurne Portela recibe una llamada en la que le ofrecen una serie de documentos históricos relacionados con María Josefa Sansberro, conocida como Maddi, nacida en Oiartzun en 1895 y que regentó un hotel muy popular en los años treinta del siglo XX a los pies del monte Larrún, en la frontera entre España y Francia. A primera vista, Maddi ya se revela como una mujer inquietante y llena de contradicciones, que ha traspasado muchas fronteras tanto físicas como morales: contrabandista y mugalari, ferviente católica y divorciada, mujer sin hijos y madre, servidora de los nazis y agente de la Resistencia.

 

El último hombre blanco, Nuria Labari

A sus cuarenta y cuatro años, la mujer que protagoniza esta novela se ha convertido en un auténtico «hombre» de negocios: gana doscientos mil euros al año y ha modelado su cuerpo, su tiempo, su lenguaje y hasta sus relaciones sexuales para conseguir tener tanto poder como un hombre, ser aceptada en sus círculos, ganarse su total confianza y convertirse, por fin, en uno de ellos. En la cima de su carrera profesional, cuando lleva años viviendo, pensando y ganando exactamente lo mismo que sus colegas masculinos, echa la vista atrás y observa su metamorfosis.

 

El cuerpo de Cristo, Bea Lema

Cuando Vera era niña, un demonio rondaba su casa y acosaba a su madre, martilleándole los nervios hasta postrarla en la cama durante días. Entre las sesiones de exorcismo con la 'meiga' y las citas con el psiquiatra, año tras año, la superstición se desvanece para dejar paso al diagnóstico. Pero, a pesar de los malos tratos, la enfermedad y las excentricidades, el amor de una madre y su hija es más fuerte que cualquier otra cosa, sobreviviendo al paso del tiempo y a las tormentas.

 

Nada, Janne Teller

Pierre Antón deja el colegio el día que descubre que la vida no tiene sentido. Se sube a un ciruelo y declama a gritos las razones por las que nada importa en la vida. Tanto desmoraliza a sus compañeros que deciden apilar objetos esenciales para ellos con el fin de demostrarle que hay cosas que dan sentido a quiénes somos. En su búsqueda arriesgarán parte de sí mismos y descubrirán que sólo al perder algo se aprecia su valor. Pero entonces puede ser demasiado tarde.

 

Me llamo Lucy Barton, Elizabeth Strout

En una habitación de hospital en pleno centro de Manhattan, delante del iluminado edifi cio Chrysler, cuyo perfil se recorta al otro lado de la ventana, dos mujeres hablan sin descanso durante cinco días y cinco noches. Hace muchos años que no se ven, pero el flujo de su conversación parece capaz de detener el tiempo y silenciar el ruido ensordecedor de todo lo que no se dice. En esa habitación de hospital, durante cinco días y cinco noches, las dos mujeres son en realidad algo muy antiguo, peligroso e intenso: una madre y una hija que recuerdan lo mucho que se aman.

 

Edipo Rey, Sófocles

La peste y una larga epidemia asolan Tebas. Tras la consulta al oráculo de Delfos, Edipo entenderá que el remedio a ese mal exige vengar la muerte del anterior monarca, Layo. Con un manejo magistral de la ironía trágica, el gran dramaturgo griego nos ofrece el paulatino desvelamiento de los detalles del ascenso del protagonista al trono, así como el descubrimiento final de su condición de parricida y esposo de la viuda de su padre, su propia madre.

 

Termita, Garazi Albizua

Termita narra, en primera persona, el día a día de una mujer ya no tan joven que vive con su abuela y que trabaja de teleoperadora. Esta voz narrativa es rebelde y macarra, irónica e impredecible. No cumple ninguna de las expectativas que la sociedad patriarcal impone sobre la mujer: su cuerpo no normativo, su sexualidad voraz, su rechazo al papel de cuidadora y su condición de no-madre la convierten, a ojos de otros, en un ser marginal. Pero la voz narrativa se rebela contra esa marginalidad, no narra desde la condición de víctima, no pretende dar pena ni apelar a la empatía. 

Contaremos con la autora para esta sesión. 

Liburu honek Euskadi Saria irabazi zuen 2025ean eta badago euskaraz irakurtzeko aukera Bego Montorioren itzulpenari esker.

 

El descontento, Beatriz Serrano

Esta es la historia de Marisa, una mujer en la treintena que vive anestesiada mediante orfidales y vídeos de Youtube para soportar las rutinas y pesares de su día a día en una agencia de publicidad. Tan solo acude presencialmente a la oficina para ahorrar dinero en aire acondicionado durante el sofocante agosto madrileño. Marisa odia el trabajo. Sin embargo, no puede dejarlo: le gustan demasiado las cosas bonitas.

 

 Curso 2026-2027 del club de lectura en castellano.

 


2026-09-29
0 comentarios

Haur eta gazte irakurketa jokoa 2026

 

2026ko irakurketa jokoa Leioako udal liburutegian

(Más abajo en castellano)

Aurten ere martxan dugu haur eta gazteei zuzendutako irakurketa jokoa.

Hamalaugarren edizioa dagoeneko, baina aurreko edizioetako ildo berean goaz aurten ere. Aurreko edizioetan parte hartu baldin baduzu jokoaren mekanika ezaguna egingo zaizu, baina hona oinarriak badaezpada ere.

Seitik hamasei urtera arteko irakurleei zuzenduta dago. Adin-tarte horretan bazaude liburutegitik maileguan hartzen duzun liburu bakoitzeko irakur-puntu bat eskainiko dizugu (eskatu liburuarekin batera irakur-puntua ematea ahazten bazaigu). Liburua itzultzerakoan, emaguzu irakur-puntua zure datuekin eta liburuaren inguruko zure iritziarekin. Zuen iritziak gomendio-liburuxka bat sortzeko erabiliko ditugu (iazkoaren modukoa, adibidez).

Hiru irakur-puntu batzerakoan zenbaki bat emango dizugu 2025eko abenduaren 30ean ospatuko den zozketan parte hartzeko.

70 €ko hamar Elkar opari-txartel zozketatuko ditugu Number Generator gunea erabiliz eta saridunen izenak liburutegiko webgunean argitaratuko dira

Irakur-puntuak eskatzeko epea irailaren 28an hasten da eta abenduaren 28ra arte izango duzue aukera jokoan parte hartzeko. Gero eta zenbaki gehiago lortu, aukera gehiago zozketan!

Beraz, gogoratu:

  • 6-16 urte bitartekoei zuzendutako jokoa.
  • 70 euroko 10 Elkar opari-txartel.
  • Parte hartzeko epea irailaren 28tik abenduaren 28ra.
  • Zozketaren data: abenduak 30.

 

 

Informazio gehiago eta oinarriak liburutegiaren webgunean.




Ya está en marcha la duodécima edición del juego de lectura de la biblioteca infantil.

La mecánica del juego es la misma que la de años anteriores. Si tienes entre seis y dieciséis años, te daremos un marcapáginas por cada libro que lleves en préstamo (pídenoslo si se nos olvida entregártelo). Rellena el marcapáginas con tus datos y la opinión que te ha merecido el libro para que podamos hacer un folleto con vuestras recomendaciones (como el del año pasado).

Por cada tres marcapáginas recibirás un número para el sorteo que se celebrará el 30 de diciembre del 2026. Se sortearán 10 tarjetas-regalo de Elkar de 70 € cada una y celebraremos el sorteo utilizando los números aleatorios que salgan en la página Number Generator (para poder sortear los premios sin que se repitan premiad@s).

Los nombres de los y las afortunadas se publicarán en la página web de la biblioteca.

Ya se pueden pedir los puntos de lectura y tienes hasta el 28 de diciembre.

Por tanto, recuerda:

  • Dirigido a lectores/as 6 a 16 años.
  • 10 tarjetas regalo Elkar de 70 euros.
  • Del 28 de septiembre al 28 de diciembre para participar.
  • Fecha del sorteo: 30 de diciembre.

 

Más información y las bases en la página web de la biblioteca.

2026-09-28
0 comentarios

Euskal komikiaren eguna II

 


Aurten ere Euskal Komikiaren Eguna ospatzen dugu irailaren 29an (dataren arrazoia eta info gehiago iazko edizioaren blogeko mezuan). Irabazi asmorik gabeko hainbat eragilek bultzatutako egitasmo honek liburutegian ere oihartzuna jaso du eta bertako solairu bietan aurkituko dituzue aurten heldu zaizkigun komikien erakusketa.

Aurten euskaraz argitaratu diren komikien zerrenda osoa Komikipediaren wikian topatuko duzu eta Euskal Komikiaren Egunaren inguruko informazio gehiago Komikeri blogean  zein Igor Leturiaren blogean.

 

Hona aurten heldutakoaren zerrenda:

 

Helduen atalean

 

Argia iraungi zen tokia, Mikel Begoña (Igor Sarralde ir.)

José Domingo de la Encina ornitologoa, "kolibria" ezizenaz ezaguna, Karibeko uharte batera iristen da, Karibeko Hegaztien Entziklopedia Ilustratua egiteko asmoz. Hala ere, bere bidaiaren benetako eginkizuna espioitza da. Misio hori aztoratu egingo da esklaboen matxinadengatik eta zimarroien erasoengatik. Inkordio bat ilustratu europar batentzat, gizartearen aurrerabidean sinesten duena, baina esklabotza beharrezko eta naturaltzat hartzen duena. Ilustratuen argiak bere mugak ditu.

 

Azken afaria, Beñat eta Unai Gaztelumendi

«Istorioaren hari narratiboa Martinek kuadrillarekin egingo duen afari bat da. Bi denboratan jokatzen du komikiak, eta bertan agertzen dira, afarian, lehen laneko pertsonaiak ere: Iparra, Ekhiñe, Sara eta Urko. Urteak pasa dira azken aldiz elkarrekin egon zirenetik eta bere berri emango du bakoitzak. Martinek duen krisiari aurre egiteko aukera desberdinak planteatuko dizkiote lagunek, bakarka, afarira bitartean.» (Nagore Garmendia Hirutxuloko Hitzan). Komiki hau Gaztelumendi anaiek ondu zuten Bidea da borroka komikiaren bigarren zatitzat har daiteke nahiz eta indibidualki ere irakur daitekeen.

 

Edurne Pasaban, Ramon Olasagasti (César Llaguno ir.)

Euskal Herriko mendizaletasunean, Himalaiako mendietan batez ere, emakumezkoen erreferentzia nagusia izan da Edurne Pasaban, munduko 14 zortzimilakoak igo zituen lehen emakumea. Bidea zelan hasi eta norekin egin zuen topo ere jakingo dugu. Agertuko dira beste emakume batzuk, hala nola, Pili Ganuza, Amaia Aranzabal, Miriam Garcia Pascual, Gerlinde Kaltenbruner, baita gizonak ere: Juanito Oiarzabal, Juan Vallejo, Mikel Zabalza… Eta berarekin batera, elurrak hartuko du protagonismoa

 

Esaera zaharrak, Mattin

Esaera zaharretan aurkitzen dugu gure arbasoen jakinduria, mendeetan zehar itsasoa eta mendia, lanaren izerdia eta festaren algara nahastu dituzten esaera labur eta sakonetan. Liburu honek ate bat irekitzen digu: irudi baten bidez, esaera bakoitzaren atzean dagoen mundua berriro bisitatzera gonbidatzen gaituelarik

 

Filosofoa, txakurra eta ezkontza, Barbara Stok (Aitziber Renteria itz.)

Lan honetan, Barbara Stok ilustratzaile ospetsuak Hipparchia-ren bizitza irudikatzen du, K.a. IV. mendeko Grezian bizi izan zen filosofo ia ezezagun batena, pentsamendu klasikoaren mundua irauli zuena mugimendu zinikoan izan zuen paper garrantzitsuari esker

 

Gara = Somos = Nous sommes, Jesus (Txus) Meléndez Arranz

Herriko auzokide dugun Txus Meléndezen 50 marrazkiz osatutako albuma non, hainbat biziraupenetatik gu errepresentatzeko saiakera ontzen ahalegindu den. Aintzinekoa nahiz gaur-gaurkoa, onena nahiz txarrena, denak dauka kabida album honetan.

 

Gazako oin-oharrak, Joe Sacco (Julen Gabiria itz.)

Rafah, Gazako Zerrendaren hego-hegoan kokatutako hiria, toki errukarria da. Bukatu gabeko hormigoizko eraikinak batetik, zaborrez jositako kalezuloak bestetik. Bulldozerrek txiki-txiki eginda utzi dituzte Rafahko toki asko, Egiptoko mugan. Artxiboen zokorik sakonenean, 1956ko gertakari odoltsu bat dago kukututa: soldadu israeldarrek 111 palestinar akabatu zituzten tiroz. Hilketaz jositako historia luze bateko oin-oharra dirudien arren, Rafahko egun hark –odol hotzean burututako masakrea ala akats izugarria– agerian uzten ditu konponbiderik gabeko gerra baten atzean dauden errealitate ugariak. Palestinari buruzko trilogi monumentala zarratzen du Saccok honekin, Julen Gabiriak berak ere euskaratutako Palestina eta Gerra Gazan albumekin batera.

 

Herio anderearen trapupean, Marcus Rediker (David Lester ir.; David Zapirain itz.)

Abenturak, altxorrak, ausardia, mapak, amodio-istorioak... Pirataren irudi trinkoa dugu gure imajinazioan, kulturalki oso hedatuta den pertsonaia baita. Zer esanik ez euskal iruditerian. Alabaina, erromantizismora jotzeko inolako beharrik gabe, piraten benetako bizimoduak, haien bizitza eta heriotzak, aise gaintzen du fikzioa.

 

Itsasoaren ahutzak, Jon Alonso (Adur Larrea ir.)

Itsasoa hondogabea, boteretsua eta zabala da. Itsasoa engainagarria da, gesalaren kolore aldakorra bezain-beste. Itsasoaren ahutzek Atlantida irentsi zuten, baina denboraren denbora ere irensteko gai dira. Itsasoaren ahutzek memoria dute, eta haiek baino ez dakite zer ezkutatzen duten. Hamaika modu leudeke militante politiko bat desagerrarazteko. Hemen kontatzen dena horietako bat liteke. 1980. urtean gertatutako Jose Migel Etxeberria (Naparra, Bakunin) errefuxiatu iruñarraren desagerketan oinarrituta.

 

Kontua eta zikina, Eneko eta Ibai Iztueta Azurmendi (Aritz Vieites Ezeizabarrena ir.)

1929 urtea, baserri giroa, eta, gau ilunaren erdian, ama-alaba batzuen heriotza. Hala abiatzen da Kontua eta zikina, egileek berek “euskal pop noir” moduan sailkatu dutena. 1960ko hamarkadara salto egingo du irakurleak gero, Donostiara. Rosaritok iraganeko sasoiak eta gertakizunak alabari kontatuko dizkio, eta, aldi berean, orduan bizi eta sentitutakoak ere berreraikiko ditu.

 

Metalaren gustua, Bruno Duhamel (Miel Anjel Elustondo itz.)

Eskualdean altxorrak ez dira nahi beste. Ezta lanak ere. Leok ez du ez bata ez bestea. Hala ere, ez da saiatu ez delako. Arazoa metodoa da. Iman bidezko arrantza inoiz ez da izan lana topatzeko modurik onena eta. Arrebarenean bizi da, eta minimoekin konformatzen da, batez ere platerak garbitu behar direnean. Baina Helenek, nerbioak guztiz jota, Leori hiru hilabeteko epea ematen dionean lanen bat bilatzeko, mutilak metal detektagailu bat erosiko du… ehiza-barrutian sartu dela pentsatu gabe.

 

Odisea, José Manuel eta Ivan Mata (Miel Anjel Elustondo itz.)

Hixinio Puenteren "Aguillóns de Ortegal" nobelan oinarrituta, komiki honek benetako gertakari bat kontatzen digu; XX. mendearen hasieran, Antonio Fonseca marinel galiziarraren gorabeherak kontatzen dizkigu, Lehen Mundu Gerran Atlantikoan zehar, infernuzko bidaia suertatu zitzaion Alemaniako itsaspeko bateko torpedo batek harrapatu zuenean bidaiatzen ari zen itsasontzia hondoratu ondoren. Bizirik atera ziren beste zorigaiztoko batzuekin batera, ozeano erdian noraezean zihoan txalupa batean amaituko zuen, zalantzazko salbamendu baten esperoan.

 

Odol guztiak burdin gustua du, Gregorio Muro "Harriet" (Carlos Varela ir.; Miel Anjel Elustondo itz.)

1898 Gallartako meatze-herritik paraje, neskato baten gorpua agertu da ikatz-zaku baten barruan. Bestalde, Niko, Pablito eta Lina haurrek meatze-herritik Portugaleteko herrira ihes egin dute. Bertan dabiltzala, Pablitok istripu larri bat izango du eta, horrekin batera, bere arreba Lina txikia, lau urtekoa, desagertu egingo da.

 

Skinwalker, Gabriel Katz (Steven Dhondt ir.; Miel Anjel Elustondo itz.)

1870. Iragan batean, Diane Mc Lane operako diva izan zen. Garai bateko kontuak dira horiek, aspaldi hondamenaren ertzean bizi baita kantari izandakoa. Halako batean, haatik, zorioneko herentzia bat jaso, eta Montanako urrutiko basoetan den etxe baten jabe egin da. Honenbestez, Dianek bidaia arriskutsu bati ekingo dio mendebaldeko lur arriskutsuetan barrena, gaizkile erretiratu bat eta iloba eskolta dituela.

 

 Haur eta Gazte atalean

 

Abenturak ziztu bizian, Mikel Valverde

Ardi-ri eta Behi-ri egunero bururatzen zaie ideia bikain bat…, edo ez hain bikaina: goitibehera bat eraiki eta maldan behera jausi, Txanogorritxorekin festa bat antolatu, tarta ikusezin bat egin, edota otso beldurgarriari aurre egin! Emaitza? Barre-algarak ziurtatuta!

 

Abereen etxaldea, Maxe L'Hermenier (Laborout & Parada ir.; Aiora Jaka Irizar itz.)

Ingalaterrako etxalde bateko abereek, gizakientzat lan egiteaz aspertuta, matxinatzea erabakitzen dute. Nagusia kanporatuta, abereek berek kudeatutako etxalde bat antolatzen dute, eta erregimen berri bat ezartzen, Animalismoa, animalia guztientzako berdintasuna eta oparotasuna hitzematen dituena. Berehala, ordea, desadostasunak agertzen dira Elur Bola idealistaren eta haren arerio Napoleonen artean.

 

Biga; 9 Energia bola bat, Romain Pujol (Vincent Caut ir.; Bego Montorio itz.)

Biga ozik dagoenean, benetako energia bola bat da! Baina, triste dagoenean, guztiz kontrkoa bilakatu daiteke: bola bat, besterik gabe, hitzik egiten ez duen biribil urdin bat. Halakoetan, ez dago jada inor besoak luzatuta baloiak berreskuratzeko, edo gorri, hori edo garden bihurtuta tontakeriarik onenak egiteko, ezta zuzendariaren itxura hartuta hura gogaitzeko ere. Bigarik gabe, asperdura galanta!

 

Dinosaurs sanctuary; 6, Itaru Kinoshita (Iker Alvarez itz.)

Suma Suzume dinozaindari hasiberria Enoshima Dinoland parkearen sail guztietan probatzen jarraitzen du. Umeko Centrosaurusa ebakuntzatik atera denez, Suzumeren denbora zeratopsianoekin amaitzen da. Aurkituko al du pterosauro sailaren buru den Fuzuki bitxiarengana hurbiltzeko modurik? Eta zer gertatuko da berak hazitako Troodon txikia, Benkei, bere bizitzara itzultzen denean?

 

Etxe Buru eta Zuhaitz Buru, Scott Campbell (Amets Santxez Munain itz.)

Marrazkiak egiten, ezkutaketan edo, besterik gabe, KAIXO eta AGUR esanez, Etxeburuk eta Zuhaitzburuk oso ondo pasatzen dute elkarrekin, eta elkarri laguntzen diote maparik gabeko altxorrak bilatzen edo erronkak gainditzen. Bi lagunek desberdin pentsatzen dute askotan, baina erabat onartuta daukate errealitate hori. Ezagutu ditzagun Buru guztiak!

 

Flanchin anaien abentura ikaragarrizkoa, Philippe Charlot (Marko Armspach ir.; Miel Anjel Elustondo itz.)

Pirinioetako haran urrun batean, hartz-hezitzaile batzuen ikuskizuna amaierara heldu da. Hainbat urtetan tratu txarrak jaso eta gero, hartza akituta dago. Indiarrak, hartzaren ibilera herren eta nekeetan lagun, bi adiskideen zoria gidatuko duen erabakia hartu du. Biharamunean, bi feriatzaileak hilik agertu dira. Haatik, indiarra eta hartza ez dira inon agertzen.

 

Galdutako robota, Joe Todd-Stanton (Manu López Gaseni itz.)

Txatartegi baten bihotzean, herdoildutako piezen eta ahanzturaren artean, Mio esnatzen da. Ez du gogoratzen nor den edo nondik datorren, baina barruko motor txikiak gauza bat esaten dio: hau ez da bere etxea. Mio hautsita dago, baina ez garaituta. Beraz, odisea bisualki harrigarri bati ekiten dio, eta horrek erakusten digu gure benetako balioa ez dagoela gure erabilgarritasunean, baizik eta nor garen.

 

Heartstopper; 5 Aurrera elkarrekin, Alice Oseman (Naroa Zubillaga itz.)

Nick eta Charlie oso maiteminduta daude, eta, azkenean ere, ahoskatu dituzte elkarrekiko sentitzen duten guztia adierazten duten bi hitz horiek. Horrela, harremana sendotzen ari denez eta Charliek oreka berreskuratu duenez, urrunago joan nahi dute. Charlie, hain zuzen ere, ekin eta ekin ari da ama konbentzitu nahian Nicken etxean gaua pasatzen utz diezaion.

Heartstopper; 6 Txirikordaturik, Alice Oseman (Naroa Zubillaga itz.)

Institutuan mundu guztiak ezagutzen ditu Nick eta Charlie, eta denek dakite elkarrekin egongo direla betiko. Bikote perfektua osatzen dute, pasioz betetakoa eta sendoa. Errealitatea, ordea, konplexuagoa da. Charlie lanpetuta dabil ordezkari izateko kanpaina dela eta. Bien bitartean, Nick unibertsitatera joateko prestatzen ari da, eta barrena erabat nahasten dion galdera bat darabilkio buruan: nor da bera... Charlierik gabe?

 

Idefix eta Menderakaitzak; 8 Galiar lurrina, L. d'Andréa, P. Clerc eta O. Serrano (F. Mancuso ir.; Maddalen Arzallus Antia itz.)

Bueltan dira! Dogmatis, Turbine, Baratine eta Padgachix oraindik Lutezia zaintzen ari dira, txakur erromatar zaindariaren eta Monalisa azkarraren tranpak izan arren. Haien aliatuen artean, Vitamin dotorea konta dezakete, Luteziar sofistikatua, Padgachix borrokalaria neutralizatzen duena. Hiru istorio labur ale honetan.

 

Karakola eta barea: gure bihurri parea, Ainara Azpiazu

Barea eta Karakola, Karakola eta Barea, baratzeko bihurri parearen berri jakin nahi? Zertan ote dabiltza? Istorio hauetan abenturak biziko dituzte batzuetan, kezkak eta sentimenduak azaldu besteetan. Finean, marrazki xelebre eta biziokin jende arruntaren eguneroko egoerak modu sinplean kontatu dizkigu egileak.

 

Orekako basoa; 1 Gau luze bat, Paco Sordo (Bego Montorio itz.)

Kalekumea da Hannah txikia, eta, lehen aldiz, aitonarekin bakarrik pasatu behar du uda. Aitona baso harrigarri bateko zaintzailea da: zuhaitzak paseatzera joaten dira aspertzen direnean, animaliek hitz egiten dute, 120 urteko gnomoek nerabezaroaren krisia dute... Arazo bat badago, ordea, Basoko Izpirituak argi uzten baitu lehen egunetik ez duela neskatila bere lurraldean nahi.

 

Rob eta Ot; 1 Bi robot, Copons & Fortuny (Aitor Arana Luzuriaga itz.)

Rob eta Ot bi robot txiki dira eta ez dakite ezer, baina Uma eta Bubaren etxera heltzean dena aldatuko da. Robek eta Otek ikusiko dute ikastea abentura dela eta lagunak edukitzea bikaina dela.

 

Rob eta Ot; 2 Lagun berezia, Copons & Fortuny (Aitor Arana Luzuriaga itz.)

Umak Robi eta Oti azalduko die txakur guztiek lau hanka, buztana, muturra eta belarriak dauzkatela. Geroago, bi robotek sagu bat ikusi eta txakurra dela pentsatuko dute. Nahasmen ederra!

 

Safira Sparks; 1 eta munstro ehiztariak, Scott Stuart

Safira Sparks munstro ehizan tradizio luzea duen familiako kidea da, nahiz eta inoiz ez duten batere ehizatu... Hori dela eta, lehenengoa izan nahi du, Munstro Izugarrien Ehizarako Taldean sartzeko. Safiraren lagun Jasper koldarrak lagunduko dio munstroak topatzen eta haiei aurre egiten. Baina ohartuko dira munstroak ez direla benetan hain gaiztoak eta beldur direla, arrazoirik gabe eraso egiten dietelako.

 

Safira Sparks; 2 Argi ibili inguma lotiekin, Scott Stuart

Safira Sparksek ez dauka jada inori erakutsi beharrik munstro ehiztari ausarta dela, Mirari Museoko arduradunaren laguntzailea baita orain. Eta museoaren ardura haren gain utziko dute egun oso batez! Zer atera daiteke gaizki?

 

Superninja Kururo; 3 eta pizza muxutruk, Marko Torres (Iñigo Satrústegi Andrés itz.)

Aurreko bi abentura nekagarrien ostean, oporrak merezi dituzte Kururok eta Kai-Kuk. Sharky-Kanen aginduetara dagoen itsasontzian topatu ditugu, baina... ez al da hau izango Itsaso Baltizoroko pirata beldurgarria? Kururok itasontzia bereganatuko du eta doako pizzaren bila abiatuko dira bera eta bere eskifaia berria.

 

Ticnikak; 1 Dina, Meritxell Martí (Xavier Salomó; Aitor Arana itz.)

Damirren dendan ezkutatutako kutxa bat dago, panpinez betea.Oso peluxe ederrak direnez gero, amona Enriquetakbat oparituko dio bere biloba Tinari.Baina panpinak baditu ezustekoak...Dena ondo joan dadin, hiru arau bete beharra dago.Eta neskatoak arauak ahaztuko balitu?

 

Ticnikak; 2 Topus, Meritxell Martí (Xavier Salomó; Aitor Arana itz.)

Amona Enriqueta Damirren dendara itzuli zen beste ticnikbaten bila. Tinak ustekabe polita izango du peluxe berria ikustean!Neskak badaki hiru arau bete beharko dituela, hondamendia saihesteko.Zein arau ote dira oraingoan? Beteko ote ditu?

 

Zeruaren margolaria, Saioa Maritorena

Urtzi zerua margotzeaz arduratzen den langile bat da. Egunero margotzen ditu egunsentiak, zeru urdinak eta gauak. Gustuko du bere lana, edo hori da behintzat bere buruari sinetsarazi nahi diona. Oso argi dauka bere betebeharra zein den. Baina oraingoan arreta beste zerbaitetan jarri beharko du, gora begiratu eta espero ez duen zerbait aurkitzen baitu protagonistak zeruan, inoiz ikusi ez duen zerbait: ilargia ez da borobila, karratua baizik.

 

Beste urteetako aukeraketak: