2023-10-18

Euskadi sariak 2023 -- Premios Euskadi 2023

2023ko euskadi sariak Leioako liburutegian

Argitaratu dira aurtengo Euskadi Literatura sariak. Aurten ere, liburutegian dituzue eskuragarri (ia) denak.

Euskarazkoei kategoriei dagokionez hauek dira lan/egile saridunak:

 

Azken etxea, Arantxa Urretabizkaia (literatura)

Azken etxearen bila dabil protagonista, bizitzaren azken arnasaldiaren bila, azken babes-lekuaren bila. Hendaia aldeko etxe bat begiz jo, eta harekin tematu da. Ez du bizimodu arrunta izan, eta ez dira arruntak izango azken etxe hori lortzeko egingo dituen ahaleginak. Tema horretan iraganeko mamuak, adiskideak eta hautuak orainaldikoekin korapilaturiko dira, elkar zelatatuko duten auzokideen giroan. Josu Jimenezek, Idoia Carramiñanak, Ane Zapaterok, Ane Labakak eta Mikel Aierbek osatu dute literatura sariko epaimahaia eta “eskaintzen dituen ezaugarri formal eta hautu estetiko bereziak” zein “konta teknikak bihurritu eta askotariko ahots eta ikuspegien erabilera” azpimarratu dute obra honetan.

 

Norberak maite duena: hitza gogoan, irakurketa biziz, Miren Billelabeitia (saiakera)

Sarritan esan didate zergatik ez dudan irakurketaren inguruan idazten, ikasleekin bideratu ditudan irakurketak direla eta ez ote dudan solasaldi literarioei buruz ikasitakoa liburu batean jarriko. Luzatu naiz erantzuna eratzen, baina gogoetaren hariari eutsi diot gozamena izan dudan irakurketa eta literaturaren arloan ikasitakoa idazten hasi orduko. Ane Miren Larrinagak, Nekane Goikoetxeak, Ainhoa Novok, Juan Ramon Makusok eta Xabier Aierdik osotu dute Saiakera alorreko epaimahaia eta  “estilo dotorea, idazkera jasoa, prosa zaindua eta fina” erabiliz “metodologia dialogikoaren bitartez, klasikoak eguneko gaietara eramatea, gazteekiko hartu-emana izatea eta irakurle gazteen arreta piztea”.

 

Paradisua, Abdulrazak Gurnah; Maialen Berasategi Catalán eta Joxe Mari Berasategi Zurutuza itz. (itzulpena)

Osaba Azizekin bidaian joan behar duela esan diote Yusufi gurasoek, baina berak ez daki arabiar hori ez dela bere osaba, baizik eta merkatari aberats bat, eta harekin daukan zorra kitatzeko saldu duela aitak. Xabier Olarrak, Jose Manuel Lopezek, Koldo Bigurik, Arantxa Etxebarriak eta Idoia Gilleneak osotu dute itzulpen sailaren epaimahaia, “euskara idatziaren tradizio klasikotik aldendu gabe, Afrikako mundu urrun eta arrotza inolako oztoporik gabe hurbiltzen zaio euskal irakurleari, gozamen eta atseginbide bihurtuz belarriarentzat liburu honen irakurketa” adierazi dute bere momentuan Zaitegi saria ere irabazi duten obra honi buruz.

 

Zerria, Patxi Zubizarreta (Haur eta Gazte literatura)

Alpeetako gailurretan jaso du Bereketek Gasparden albistea: gorpu batzuk deskubritu ditut, bi gutxienez, Tsanfleuron glaziarrean. Albisteak gazte glaziologoa astindu eta asaldatu du, eta ez du onik izan historiaren jatorria eta egia lazgarria ezagutu arte, hortxe, Pirinioen bihotzean. Leire Bilbaok, Larraitz Idarretak, Karla Fernandez de Ganboak, Xabier Etxanizek eta Ruben Ruizek osotu dute Haur eta Gazte Literaturako epaimahaia eta hurrengoa esan dute Zerriari buruz: “ez da bakarrik obra gomendagarri bat, baita literaturaz gozatzeko, pertsona moduan hazten joateko eta literatura zer den eta nola egiten den jakiteko adibide guztiz egokia ere”

 

Ni ez naiz Mikel Laboa, gidoia Harkaitz Cano, Unai Iturriaga; marrazkia Joseba Larratxe (ilustrazioa)

Euskal kantaririk miretsiena eta maitatuena, sasoi baten, geografia baten eta jendarte baten ispilu da Mikel Laboa. Ukaezinak dira tradizioa bereganatzeko zuen sena, transgresiorako kemena eta bere ahotsaren bidez komunitatearen mina katarsi bihurtzeko gaitasuna. Maite Mutuberriak, Maria Carmen Fernandezek, Jose Carlos Torrek, Miren Asiaienk eta Jose Antonio Morleseinek osotu dute Ilustrazioa sailaren epaimahaia eta “proposamen fresko eta oroigarria, erreferentzia eta sinbolismo kulturalen asko jasotzen dituen obra konplexua” dela adierazi dute.


------------------------------


Ya se han dado a conocer los Premios Euskadi de literatura 2023. Las obras premiadas en castellano han sido:

 

El peor escenario posible, Alejandro Morellón Mariano (literatura)

Más interesado en la ridícula verdad de la ominosa nube negra que anuncia el fin que en el fin en sí mismo, Morellón se pregunta cómo reaccionamos a la posibilidad de desaparecer y cuánto hay de idolatría, de superstición y de tómbola en nuestra lucha desesperada contra la nada. La nada que ya está aquí. El jurado de la modalidad de literatura, compuesto por Edurne Portela, Juan Infante, Aixa de la Cruz, Jesús Camarero y Patricia Millán, ha tildado este conjunto de relatos como "una lectura gozosa" una obra que “reflexiona, con gran inteligencia y buenas dosis de humor negro, sobre nuestra relación con lo extraordinario y lo maravilloso”.

 

Vuelta al país de Elkano, Ander Izagirre (ensayo)

Hace quinientos años, la expedición de Magallanes y Elkano dio la primera vuelta al mundo. Ahora Ander Izagirre sale de Getaria y vuelve a Getaria, el pueblo natal de Elkano, para darle una vuelta geográfica, histórica y mental al país de los vascos. Viaja en bicicleta y va encontrando historias asombrosas: las de hace quinientos años mezcladas con las actuales. Sus relatos muestran los contrastes y las similitudes entre la sociedad vasca que participó en la primera vuelta al mundo y la actual. El jurado, formado en la categoría de ensayo por María Jesús Pando, Iñigo Marauri, María Pilar Rodríguez, María Gorosarri y Mikel Reparaz apunta que Izagirre “ofrece una desmitificación de personajes heroicos, pero acercándolos a nuestra mirada contemporánea” y “Propone así una tesis original y contracorriente en la que se aleja de la imagen de un pueblo aislado para profundizar en la visión de una sociedad que viaja, explora, evoluciona y se mezcla mirando al mar”.


Aurtengo sariei buruzko info gehiago: 

 

Aurreko urteetako lan saridunak / Obras premiadas anteriormente

Aurreko urteetako Euskadi Sariak blogean / Premios Euskadi anteriores en el blog