2020-10-14

2020ko Euskadi Literatura sariak -- Premios Euskadi de Literatura del 2020

Euskadi Literatura sariak 2020

 

Gaur (urriak 14 dituenean) eman dituzte ezagutzera 2020ko Euskadi  Literatura sari guztiak. Euskarari dagokionez honako hauek ditugu:


Aitaren etxea, Karmele Jaio (literatura)

Blokeatuta dago Ismael, bere nobela berriarekin aurrera egin ezinik. Gauzak okertu egingo dira, gainera, bere ama gaixotu egin dela-eta, aita zaharraz arduratu behar duenean. Bitartean, Jasone, bere emakumea, sekretuan hasi da berriz idazten. Maskulinitatea eraikitzeko eta transmititzeko moduez eta orokorrean generoak emakume eta gizonen bizitzetan duen eragin itzelaz ari da Karmele Jaioren eleberria. 

 

Joemak eta polasak, Iñigo Astiz eta Maite Mutuberria (Haur eta gazte literatura)

Joemak eta polasak, Iñigo Astiz eta Maite Mutuberria

Ume listoentzat edo heldu tontoentzako poema liburua. Iñigo Astiz idazleak eta Maite Mutuberriak jolasean eginikoa, poemaz eta ilustrazioez osatua. Jostaria eta umoretsua ez ezik, iradokitzailea eta sortzailea. Ondo pasatu eta hitzen eta ilustrazioen indar iradokitzaileaz gozatzeko.

 

Aldibereko, Ingeborg Bachmann; Idoia Santamaria Urkaregi (itzulpena)

Paper-ertz batean egindako bozeto moduko batzuk dira ipuinok Bachmannentzat, eta, emakume batzuen erretratua egiteaz gainera, garai jakin bateko ohiturak ere erakutsi nahi izan zituen. Ipuin independenteak dira denak, baina egitura zikliko bat osatzen dute denen artean. Lehenengo ipuina (Aldibereko) eta azkena (Aintzirarako hiru bide) liburuaren bizkar-hezurra dira.

 

Kontrako eztarritik, Uxue Alberdi (saiakera)

Kontrako eztarritik, Uxue Alberdi

Uxue Alberdi idazle eta bertsolariak hamabost bertsolari elkarrizketatu ditu. Emakume mordoak omen dihardu bertsolaritzan. Baina datuak eta pertzepzioak ez datoz bat. Emakumeen ikusgarritasuna gizonezkoen desiraren neurrira egina da eta gizon publikoaren osagarri rola betetzen duen bitartean, emakumea (singularrean) onartua da gizonen espazioetan, baina gizonenak dira espazio publikoak. 

 

 

 

Berria Jaurlaritzaren webgunean

Sariei buruzko informazio gehiago (pdf)

 

 

----------------------------------------------------

 

Hoy (4 de octubre) se han anunciado los restante Premios Euskadi de Literatura 2020. Los premios en castellano han sido:

 

Cambiar de idea, Aixa de la Cruz  (literatura)

Cambiar de idea, Aixa de la Cruz

A punto de cumplir los treinta, Aixa de la Cruz pone en marcha la escritura de unas memorias que recorren algunos de los momentos más significativos de su vida. el relato del yo sirve para vehicular agudas reflexiones sobre diferentes temas de calado social y para desplegar un estilo literario rico y combativo.

 

Larga vida a la socialdemocracia, Borja Barragué Calvo (ensayo)

Larga vida a la socialdemocracia, Borja Berragué

Al declive electoral en casi toda Europa se le suma una aparente falta de ideas ante la crisis económica y política que recorre el mundo. Con desenvoltura y un sutil sentido del humor, Borja Barragué hace un diagnóstico de la situación y aborda los conceptos básicos de la justicia social y de los pensadores que han marcado la deriva ideológica de la socialdemocracia.

 

Un millón de ostras en lo alto de la montaña, Alex Nogués y Miren Asiain Lora (ilustración)

Un millón de ostras en lo alto de la montaña, Alex Nogués eta Miren Asiain

¿Cómo han llegado unas ostras hasta lo alto de una montaña? Después de millones de años la Tierra tiene mucho que contarnos. Alex Nogués nos guiará por los misterios de la geología en este bellísimo y apasionante álbum ilustrado por Miren Asiain Lora. 




La noticia en la web del Gobierno Vasco.

Más información sobre los premios (pdf)