2024-11-26

Euskadi sariak 2024 -- Premios Euskadi 2024

Argitaratu dira aurtengo Euskadi Literatura sariak eta, aurten ere, liburutegian dituzue eskuragarri (ia) denak.

Aipamen berezia Harkaitz Canori, zeinek Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez bere liburuaren saria jasotzerakoan («liburutegiei egindako omenaldi, laudorio edo oda xume bat») liburutegi publikoen sarea aipatu («harro egoteko modukoa») eta Euskal Liburutegi Nazional baten beharra aldarrikatu zuen (sari banaketa ekitaldian, 39. minututik aurrera)

Euskarazkoei kategoriei dagokionez hauek dira lan/egile saridunak:

 

Zeru-lurren liburua, Jon Gerediaga (Literatura)

Poesia liburu ugari ditu egileak eta, bere azkenekoetan bezala, honetan ere, aurrekoen bidetik, natura, gizakia eta haien arteko harremana dira ardatz nagusiak. Egileak naturaren behaketatik abiatzen den hausnarketa poetikoa egin du liburu honetan, non gizakia bere minari aurrez aurre jartzen zaion, naturan, mezuak eta irakaspenak jasotzeari emana. (iraun behar duenaren aldeko poesia epaimahaiaren berbetan).

 

Su festak: euskal musika jaialdiak XXI. mendean, Jon Urzelai Urbieta (Saiakera)

Musika jaialdiek Euskal Herrian izan duten egitekoa aztertu du Jon Urzelai Urbietak saiakera honetan, mende erdian, eremu globalean zein lokalean jazotakoak harilkatuz: Mairuelegorretako kobetatik hasi, Woodstocken errepliketatik igaro, eta Kobetamendiko zein Irisarriko zelaietara heldu. (Indar handiko ahotsa duen lan hau […] edozeinen esperientziekin konektatzeko gaitasuna du)

 

Independentzien eguzkiak, Ahmadou Kourouma, Aiora Jaka (Itzulpena)

Liburu hau afrikarrei zuzentzen zaie. Malinkeraz pentsatu nuen eta frantsesez idatzi, naturaltzat jotzen dudan askatasun bat hartuz hizkuntza klasikoarekiko. Zer egin nuen? Besterik gabe, nire izaera askatu, nire pentsamendua adierazteko zurrunegia zitzaidan hizkuntza klasiko bat itxuraldatuz. Beraz, malinkera frantsesera itzuli nuen, hizkuntza frantsesa hautsiz erritmo afrikarra berraurkitzeko eta berreraikitzeko. (halako ispilu-jolas bat eginez, berritu egin du idazle bolikostarrak malinkerazko mundu-ikuskera frantsesez islatzeko egindako operazioa […] itzulpenaren bidez, euskal irakurlea mendebaldeko Afrikara eramaten du)

 

Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez, Harkaitz Cano (Fernando Bernués-en antzerkirako ideia batean oinarritua; Isabel Herguera il.)  (Haur eta Gazte literatura)

Alabarekin nola komunikatu ez dakien aita batek paperezko hegazkin bat bidaltzen dio egunero balkoitik agur esateko. Hegazkinetan idatzitako mezuen bidez, aitak literatura-misioak jartzen dizkio alabari, liburuzain zorrotz baten konplizitatearekin argitu ditzan. Horrela, liburuen eta bizitzaren arteko lotura ezagutuko du neskatoak. Urte asko geroago, orain idazlea den alaba, liburutegira itzuliko da bere lehenengo liburuan jaso duen iniziazio-esperientzia hori kontatzeko. (liburutegiei egiten die gorazarre eta literaturak duen gaitasun sendagarriari […] baikortasunerako gonbite bat dela esan genezake).


------------------------------


Ya se han dado a conocer los Premios Euskadi de literatura 2024.

Las obras premiadas en castellano han sido:

 

Bajo los astros de la repetición, Julia Otxoa (Literatura)

Bajo los astros de la repetición reflexiona sobre la barbarie repetida en la condición humana a través de los tiempos, en diálogo con mitos como el de Aquiles de La Odisea, también con escritoras y escritores a los que les tocó vivir el infierno de la violencia, la guerra y el exilio, como María Zambrano, Albert Camus o Hannah Arendt. Asimismo, es meditación sobre el lenguaje como representación simbólica del dolor de los otros, de ese combate lingüístico y poético por estar al nivel de su herida. (El cuestionamiento del lenguaje en estos poemas no aboca al silencio, sino a la búsqueda de la palabra justa ante la necesidad de decir y denunciar la injusticia histórica).

 

Campos de Castilla, Antonio Machado; David de las Heras (ilustración)

Campos de Castilla es una obra clave de la poesía española del siglo XX: un sentido homenaje a España y a sus gentes que marcó un antes y un después en la carrera literaria de Antonio Machado. A través de una sensibilidad única y de una creatividad desbordante, David de las Heras ilustra este poemario para que cobre nueva vida frente a los ojos de los lectores actuales. (Una obra muy lograda donde utiliza con maestría todo tipo de formas y técnicas, llegando a convertir la ilustración en poesía).

 

La categoría de ensayo ha quedado desierta pero desde la biblioteca hemos decidido crear un áccesit en la exposición temporal de la segunda planta y se lo hemos concedido al autor local Juan Ignacio Pérez Iglesias con su obra Primates al Este del Edén, uno de esos libros que «para mejor entender el presente, miran a nuestro pasado» en el que Juan Ignacio nos va guiando en el viaje desde el 'edén' que representaban las selvas tropicales originales a la situación actual y cómo han colaborado y se han desarrollado nuestros cuerpos y los órganos que los componen. Un recorrido hecho en base a suposiciones, pero suposiciones muy fundamentadas.

 

Aurtengo sarien epaimahaiaren ebazpena / La resolución del jurado (pdf)

Aurreko urteetako lan saridunak / Obras premiadas anteriormente (Jaurlaritzaren Kultura webgunean)

Aurreko urteetako Euskadi Sariak blogean / Premios Euskadi anteriores en el blog