Eskuragarri dituzue bigarren solairuko erakusmahaian aurtengo Euskadi literatura saridunen obrak.
Honako hauek izan dira saridunak:
- Euskarazko literaturan: Asier Serrano, Linbotarrak poema liburuagatik (Eibarko Juan San Martin liburutegitik egindako txostena liburuaren inguruan)
- Gaztelaniazko literaturan: Fernando Aramburu, Patria liburuagatik (Iban Zalduaren iritzia liburuaren inguruan)
- Euskarazko saiakeran: Arantxa Urretabizkaia, Bidean ikasia liburuagatik (animatu zaitez datorren asteazkenean, urriak 18, liburuaren inguruan berba egitera liburutegiko irakurle klubera)
- Euskarazko haur eta gazte literaturan: Leire Bilbao, Xomorropoemak eta beste piztia batzuk poema liburuagatik (bere aurkari/osagarria den Piztipoemak eta beste xomorro batzuk liburuarekin batera liburutegian eskuragarri. Beraien bideo ikusgarria)
- Gaztelaniazko saiakeran: Ander Izagirre, Potosí liburuagatik (Edurne Portelaren kritika gazteleraz)
- Literatura lanen ilustrazioan: Mikel Valverde, Versos de deportes poema liburuko irudiengatik (liburuaren irudi pare bat egilearen blogean)
- Euskarazko literatura itzulpena: Matías Múgica, François Villonen Testamentua poesia liburuagatik (eLiburutegian ere digitalean eskuragarri)
Aurreko urteetako Euskadi literatura sarien zerrenda.
0 comentarios: to “ 2017ko Euskadi sariak ”
Post a Comment