Azkenik ezagutu ditugu aurtengo Euskadi Literatura Sariak. Falta zitzaigun parea gehitu eta, aurten ere, liburutegian denak eskuragarri dituzuela iragar dezakegu.
Euskarazkoei dagokionez hauek dira lan/egile saridunak:
Bihurguneko nasa, Uxue Apaolaza (literatura) (eLiburutegian)
Hamar urte geroago Madrilgo eguzkipean Juan, Josetxo, Fer eta Estebanekin elkartuko da Lur. Elkar barkatzen duen lagunarte bat, elkarbanatutakoaz nork bere kontakizuna gordeko duen arren. Zeru horrexek egiten die aterpe liburu hau osatzen duten bederatzi narrazioei, non azalduko diren trenbide ondoko prozesionariak, manoletinekin ibiltzearen urradurak, lo den haurra hilko balitz zer galdetzen duten hizketa gurutzatuak, bulegoetako estoldak eta ke arrosa. Uxueren kontakizun bilduma hau berbagai izan genuen apirileko Irakurle Klubaren bileran.
Begiak zabalduko zaizkizue, Irati Jimenez (saiakera) (eLiburutegian)
Egiazko maitasunak ezagutza eta pasioa eskatzen omen ditu, eta bi horietatik gainezka egiten du Irati Jimenezek: euskal literaturari eta sistema literarioari ikusten dizkion gabeziak eta makurrak salatzen ditu, minez bezain gordin, baina horrekin batera gure letrek zein ingurukoek dituzten liburu miresgarriak eta sortzaile apartak laudatzen ditu, sutsu bezain oparo.
Fiesta: eguzkia jaikitzen da, Ernest Hemingway eta Koro Navarro (itzulpena) (eLiburutegian)
Istorio eder eta zorrotz honek hogeigarren mendeko hogeiko hamarkadan Parisen erbesteratutako amerikar eta ingeles talde baten Iruñerako txangoa kontatzen du. Sanferminez blaitutako giroan, Lehen Mundu Gerran benetako maitasun gauzaezina bizi izan zuten Brett Ashley seduktorea eta Jake Barnes zorigaiztokoa berraurkituko dira.
Barruko hotsak, Leire Bilbao eta Maite Mutuberria (haur eta gazte literatura)
Esnatzen garenetik lokartzen garen arte, gure inguruan hamaika eta bat soinu daude. Esnatzen garenetik lokartzen garen arte, musika sortzen etengabe. Esnatzen garenetik lokartzen garen arte, gurekin batera dantzatzen dute. Eta lo gaudenean ere... (liburuak badu QR kodea Xabier Zabalak sortutako musika eduki gehigarria eskuratzeko)
Irrimola, Maite Mutuberria (ilustrazioa)
Poza biribila da, barruan daramagun zurrunbiloa. Leunki ateratzen da askotan, haize epela bezala. Beste batzuetan, ordea, xirimolaka kanporatzen dugu, irri eta algaraka.
------------------------------
Ya se han dado a conocer los Premios Euskadi de Literatura 2022. Las obras premiadas en castellano han sido:
Los ojos cerrados, Edurne Portela
Pueblo Chico está anclado en una sierra agreste que a veces se cubre de niebla, otras de nieve, una sierra en la que a veces se pierden los animales, desaparecen las personas. En el pueblo vive Pedro, el anciano protagonista de esta novela, depositario de secretos que rodean a la violencia que ha atravesado el lugar durante décadas. Cuando Ariadna llega a Pueblo Chico por motivos al principio poco claros, Pedro la observa y vigila, mientras Ariadna va desvelando su propia vinculación con la historia silenciada del lugar.
Hablemos claro, Teresa Maldonado
El feminismo se ha caracterizado históricamente por poner en marcha conceptos novedosos que han permitido alumbrar zonas de la realidad que estaban en la sombra. Pero, en la actualidad, está teniendo lugar una proliferación de términos desorbitada y perjudicial. Hablar claro no implica solo que un discurso se entienda. Tiene relación también con un requerimiento tanto ético como político: el de mantener debates que respondan a lo sustancial y no a motivaciones —poco presentables— ajenas a la discusión.
0 comentarios: to “ Euskadi sariak 2022 ”
Post a Comment