Argitaratu dira aurtengo Euskadi Literatura sariak (info gehiago Irekia atalean hemen eta hemen) (Epaimahairen txostena pdf formatuan). Bigarren solairuko erakusmahaian dituzue eskuragarri aurtengo sarituak beste urteetakoekin batera.
Euskarazko kategoriei dagokionez hauek dira lan/egile saridunak:
Francesco Pasqualeren bosgarren arima, Unai Elorriaga (Euskarazko Literatura kategorian)
Saprin jaio zen, Italia hegoaldean, eta Richard Wagner, Robert Schumann eta Giuseppe Verdi konpositoreekin konpartitu zuen bere mundualdiaren parte handi bat. Galdaragile familia bateko semea, orduko giro politikoan nahasi, eta Mediterraneo itsasoaz bestaldera jo zuen, harik eta Bermeora heldu zen arte. Haren arrastoari segika, XIX. mendeko Europa mendebaldean zabaldutako giza mapa bat eskaintzen du Unai Elorriagaren zazpigarren nobelak. Epaimahaiaren esanetan «Goi mailako apustu literarioek ohi duten eran, irakurketa aktiboa eskatzen du […] ez baita nobela ohikoa, eta irakurlearen esku geratzen da, finean, hariak jostea eta elipsiak betetzea».
Aitona Floren, Karmele Mitxelena eta Jokin Mitxelena (Euskarazko Haur eta Gazte Literatura kategorian)
Danel aitonaren zain dago eskolako atarian, egunero bezala; bera joaten zaio bila, Danelek bere kabuz moldatzeko gauza dela uste duen arren. Txurirekin joan ohi da; txakurrak haur guztiek entzuteko moduko zaunkak eginez agurtzen du beti. Gaur, ordea, aitona asko berandutzen ari da, eta bakarrik abiatzea erabaki du. Etxera iristean jakingo du aitona zorabiatu egin dela eta ospitalera eraman dutela. Haurrei norbait betiko lo geratu dela esaten zaienean, badakite norbait hori hil egin dela, izarretara joan dela esaten zaienean bezala. Danelek ondo daki aitona ez dagoela lo, bazkalostean telebistaren aurrean geratzen denean bezala. Eta amari galdetu dio erantzun zehatz baten bila: Aitona hil egin da, ama? Epaimahaiaren esanetan «Haur eta Gazte literaturan heriotza gai nagusi duten liburu asko idatzi bada ere, ikuspuntu berri batetik eraiki du kontakizuna Karmele Mitxelenak. Haur protagonistaren ahotsaz baliatu da, batere filtrorik edo injerentziarik ez duen monologo ia erabatekoa eraikitzeko».
Arturoren uhartea, Elsa Morante, Koldo Biguri Otxoa de Eribe itzultzaile (Euskarazko Literatura Itzulpena kategorian)
Napolitik gertu, Procida uhartean, ingurune isolatu eta ia mitiko batean hazten da liburua, aita urrun eta misteriotsu batek eta ama baten absentziak markatua. Bere izaera eta munduaren ulermena bakardadearen eta fantasiaren bidez eratu du. Amaorde gazte baten etorrerak asaldatu egiten du bere unibertsoa, eta maitasun sentimenduen, jeloskortasunaren eta bere bizitza betiko aldatuko duten aurkikuntzen zurrunbilo konplexua sortzen du. Elsa Moranteren narrazioa poetikoa da eta iradokizunez betea. Uhartearen esentzia eta Arturoren barne-gatazkak sentiberatasun bikainez uztartzen ditu. Bere prosaren edertasunak eta istorioaren indar emozionalak denboraz kanpoko lan hunkigarri bihurtzen dute Arturoren uhartea. «oreka egokia lortu du jatorrizko lanari zor zaion fideltasunaren eta xede-testuak helburu duen irakurgarritasunaren artean».
Txillardegi hizkuntzalari, Markos Zapiain Agirre (Saikera Euskaraz kategorian)
Hainbat alderdi aipagarri zituen Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi”ren nortasunak: ekintzailea, literatur sortzailea, politikaria. Segur aski, euskaltzaletasunak biltzen zituen horien denak, eta, hain zuzen, euskaltzaletasun horrek berak eraman zuen hizkuntzaren beraren muina, izaera eta funtzionamendua aztertzera. Markos Zapiainek Txillardegik Hizkuntzalaritzan egindako lana eta zituen iritziak bildu ditu saiakera mamitsu eta pedagogiko batean. «Saiakeragileak jatorrizko testuak ezagutu eta gerturatzen ditu, prosa zuzen eta didaktikoan, eta Txillardegiren idatz-esana ulertzeko gakoak eskaintzen dizkigu».
Traba, Maite Rosende (Literatur Lanaren Ilustrazioa kategorian. Ez da berez euskarazko edo gaztelaniazko kategori bezala sailkatzen baina aurten euskarazko obra batean suertatu da)
Normala da egun batean traba egiten duten gauza asko aurkitzea. Traba egiten duten gauza horiei izkin egin eta egunerokotasunari beste modu batera begiratzea bezala da liburu honen ardatz nagusia. «testuek eta irudiek maisuki bat egin dutela eta sormenezko erabakiak hartu dituela konposizioan. Kutsu espresionista duen Traba liburua publiko guztiarentzat da apropos».
------------------------------
Ya se han dado a conocer los Premios Euskadi de literatura 2025 (más info en el portal de Irekia aquí y aquí) y tenéis las obras premiadas disponibles en el mostrador de la segunda planta en la exposición organizada junto a obras elegidas en años anteriores.
Las obras premiadas en las categorías en castellano han sido:
Termita, Garazi Albizua (Literatura en Castellano)
Termita narra, en primera persona, el día a día de una mujer ya no tan joven que vive con su abuela y que trabaja de teleoperadora. Esta voz narrativa es rebelde y macarra, irónica e impredecible. No cumple ninguna de las expectativas que la sociedad patriarcal impone sobre la mujer: su cuerpo no normativo, su sexualidad voraz, su rechazo al papel de cuidadora y su condición de no-madre la convierten, a ojos de otros, en un ser marginal. Pero la voz narrativa se rebela contra esa marginalidad, no narra desde la condición de víctima, no pretende dar pena ni apelar a la empatía. Según el jurado, la de Garazi se trata de «Una voz joven con gran potencial de proyección literaria. Una iniciativa narradora que supone el impulso necesario para una prosa que explora nuevos caminos y prefigura una literatura por venir».
Mujeres furiosas: El monstruo femenino en el audiovisual de terror, Itxaso del Castillo Aira (Ensayo en Castellano)
El monstruo es un cuerpo cultural, aberrante, que sintetiza categorías naturales irreconciliables por estar más allá de las normas, amenazante pero atractivo al mismo tiempo. El monstruo cinematográfico ha sido, principalmente, masculino. Pero desde el cambio de siglo son, en su mayoría, monstruos femeninos los que nos atemorizan desde las pantallas. ¿A qué se debe este fenómeno? ¿Cómo son estas “monstruas”? Este ensayo acomete su investigación mediante el análisis textual, al que suma diferentes perspectivas como los estudios del cuerpo y la fenomenología feminista. Las monstruas representadas en el audiovisual actual de terror -excesivas, indisciplinadas, incorrectas- negocian la tensión que existe entre el cuerpo, el poder y la feminidad; un poder que, frente a otras épocas, no se basa en la seducción ni en su atractivo sexual, sino en la violencia. Según el jurado «un trabajo valiente y atractivo, dirigido no solo a especialistas en estudios cinematográficos sino también a un público más amplio interesado en comprender nuevas realidades sociales y formas de representar las vivencias cotidianas».
Informazio gehiago:
Euskadi Literatura sariei buruzko atala Berrian
Aurreko urteetan saritutako obrak (Euskadi.eus atarian)









Blog honetara harpidetu 

0 comentarios: to “ Euskadi sariak 2025 -- Premios Euskadi 2025 ”
Post a Comment