Argitaratu dira aurtengo Euskadi Literatura sariak (sarituen aurkezpenak Irekia atarian hemen eta hemen). Zoritxarrez, aurten, jakitera eman ziren lehen hiru kategorien epaimahaiaren txostena baino ezin izan dugu aurkitu (hona hemen, pdf formatuan). Bigarren solairuko besaulkietako mahaitxoan aurkituko dituzue eskuragarri dauden aurtengo sarituak.
Euskarazko kategoriei dagokionez hauek dira lan/egile saridunak:
Narrugorrik, Ixiar Rozas (Euskarazko Literatura kategorian)
Irudimenak bi aho ditu, gutxienez bi, zein baino zein hezeago. Arnas bihurtu ginen ibilera hartan, lurrari emanak, aireari emanak. Narrua huts, hats, ez narrats, narruari hats. Nola soinu baten bibrazioa, hezurretan. Nola sentsazio lipar hori bihurtzen den memoria zati bat. Nola animaliaren dardara heredatu dugun. Hazi baten antzera, indar horren guztiaren intentsitatean. Horrela biziraun dute hotsek. Horrela biziraungo gaituzte, hitzak barne, edozein eztarriko zintzurretan, paisaiako marketan, txorien kantuan, belarri-zuloetan, ahoen harreman erotikoan.
Epaimahaiaren esanetan «Apustu apurtzailea izanik ere, euskal tradiziotik elikatzen da, ahozkotasunaren eta idazketaren arteko mugan mugituz».
Zurtz, Yolanda Arrieta Malaxetxebarria (Euskarazko Haur eta Gazte Literatura kategorian)
Katik jakin-min handia dauka baina ez du eskola maite. Zurtz sentitzen da eta dozena erdi urte falta du adinez nagusi izateko. Gari umezurtz-etxe batean hazi zen. Laurogei urte dauzka, baina pirata bat dirudi bere belarritako eta mototsarekin. Artista askea dela esaten du, eta ez duela inoiz zergarik ordaindu. Katiren aitak gela bat jarri dio ganbaran, soilik argazkitik ezagutu duen aitaren iguala delako: haren anaia bikia…
Epaimahaiaren esanetan «egitura narratibo aberatsa eta poliedrikoa eraikitzen du eleberriak: pertsonaia ezohiko eta askotarikoen ikuspegiak txandakatuz, haien bizi-esperientzietara hurbiltzen gaitu»-elarik, gainera, testuak baditu «gogoan iltzatuta geratzen diren hainbat esaldi indartsu ditu, kontakizunari oihartzun berezia ematen diotenak».
Izena eta izana, Jon Gerediaga (Euskarazko Saiakera kategorian)
Poeten jardunera hurbildu gara, kantura, hitz poetikoaren inguruko zerbait esateko as-moz. Eta bide horren abiapuntu bezala definizio hau erabili dugu: hitz poetikoa gauza ba-tentzat izen egokia aurkitzen duen hitza da. Kasik «izen sakratu» bat, Hölderlin handiaren hitzak erabiltzearren. Halako hitz boteretsu batek gauza bat izendatzearekin batera, gauza baten izana ere sortu eta osatzen du. Esan nahi baita: izen egoki batek izatasuna ere ematen dio izendatzen, ahos-katzen eta kasik ukitzen duenari, hau da, hitz poetiko hori agertu baino lehenago izengabea zen gauza orori. Horrela ikusita, egia poetikoa dirudi esaera zaharrak dioenak: «izena duen guztia omen da».
Epaimahaiak azpimarratu du egileak hitz poetikoaren boterean murgiltzeko eta esanahien eraikuntzari buruzko hausnarketa partekatzeko duen gaitasuna. Jon Gerediaga bera izan genuen iaz irakurle klubaren apirileko bileran eta ordurako ontzen zegoen liburu hontaz ere zertzelada batzuk komentatu zizkigun, gogoratzen?
Odisea, Homero, Matias Mujika itzultzaile (Euskarazko Literatura Itzulpena kategorian)
Europako nobela guztien ama den Odisearen itzulpena lan erraldoia izan da bai tamainan zein anbizioan («Horrelako itzulpen bat egitea ikaragarrizko lana da; bi urte baino gehiago eman ditut. Goraldiak eta beheraldiak izaten dira, eta askotan nazkatu egiten zara» dio Matiasek berak Edurne Begiristainek Berriarako eginiko elkarrizketa honetan).
Epaimahaiak euskal klasikoen eta bertsogintza tradizionalaren ezagutza sakonaren erakusketaldia azpimarratu du eta «literatura unibertsaleko monumenturik handienetako baten itzulpen monumentala» dela adiarazi du.
------------------------------
Ya se han dado a conocer los Premios Euskadi de literatura 2025 (las presentaciones de las distintas categorías en el portal de Irekia aquí y aquí) y tenéis las obras premiadas disponibles en la mesita auxiliar de la zona de lectura de la segunda planta de la biblio.
Las obras premiadas en las categorías en castellano han sido:
Cuerpos pasajeros, Eli Tolaretxipi (Literatura en castellano)
Es difícil ver lo que no se ha visto, entender lo incomprensible, palpar lo fragmentado. Se impone la extrañeza y la sensación de estar «cegados de verdad» por una naturaleza que fluye también rebelde. Los poemas aquí son caballos salvajes que montamos a pelo y lo real se pega a los ojos, que arden, siguiendo un paisaje tembloroso, fugitivo, hundido. «Lo raro ―escribió Mark Fisher― es aquello que no debería estar allí. Lo raro trae al dominio de lo familiar algo que, por lo general, está más allá de esos dominios, y que no se puede reconciliar con “lo doméstico” (incluso como su negación)». En esa rareza navegan estos versos salitrosos, entre mareas, animales, lluvia, vuelo, bosques y ausencias que no se reconcilian con la habitación propia en la que se escriben.
Según el jurado, se trata de una obra de gran profundidad, con un trasfondo en ocasiones metafísico, que desarrolla un pensamiento poético y creativo a través de las imágenes.
Historias de Gaza: la vida entre las guerras, Mikel Aiestaran (Ensayo en castellano)
A lo largo de la historia, Gaza ha sido un enclave deseado y disputado por imperios y reinos. Un pequeño territorio de tierra, puerta del desierto y puerto del Mediterráneo, cuna de culturas y religiones, que actualmente permanece aislado del exterior a causa del bloqueo. En este libro, Mikel Ayestaran nos traslada al pasado y presente de la Franja ―desde los tiempos de Tutmosis III hasta los días de Benjamín Netanyahu―, para mostrarnos cómo es la vida en un lugar que siempre ha plantado cara a los conquistadores. Mikelen liburua euskaraz irakurtzeko aukera ere baduzue Ibon Plazaolaren itzulpenean: Gazako istorioak.
Según el jurado, Ayestaran ofrece una aproximación ética y reflexiva a una realidad compleja, poniendo el foco en las personas y no en las estrategias o los discursos políticos.
El diablo sobre ruedas, Kike Ibáñez (Ilustración de Obra Literaria)
Lucía Fernanda es una niña lista e intrépida que ama con locura su bicicleta. ¿Tiene algún problema? Lucía Fernanda no sabe lo que es la paciencia, sobre todo si el tráfico de la ciudad le impide llegar a tiempo a la fiesta de carnaval. Y si además una furgoneta cargada de mercancía peligrosamente radioactiva está a punto de chocar con ella y su madre... No veas el pandemonio que es capaz de desatar.
Según el jurado «La propuesta combina un estilo fresco, atrevido e innovador con ilustraciones expresivas que invitan a gestionar los tiempos de espera a través de la imaginación»
Informazio gehiago / Más información:
Euskadi Literatura sariei buruzko atala Berrian
Aurreko urteetan saritutako obrak (Euskadi.eus atarian)
Aurreko urteetako Euskadi Sariak blogean

















































Blog honetara harpidetu 
