2024-01-04

2023ko abenduko berriak

 


Dagoeneko eskuragarri dago abenduko liburu berrien zerrenda (pdf, mega 1).


Abenduak ekarri zigun Alberdaniako sortzaile izan zen Jorge Giménez Bechen heriotzaren berri. Hainbat izan dira aurten utzi gaituzten sortzaileak Julen Gabiriak aipatu zituen modura. Helduen erakusmahaiaren #InMemoriam txokoa eskaini genien Joan Mari Irigoieni eta Xabier Mendiguren Bereziartuari baina beste hainbatek luzatu zuten azken agurra (Izaskun Rekalde, Jon Etxabe, Jonan Ordorika, Imanol Arregi 'Iturbide', Filipe Oihanburu, Arantxa Gurmendi edo Nikolas Segurola). Lurra arin bekie.

Bestetik, dagoeneko banatuta daude iazko Irakurketa Jokoan zozketatzen ziren Elkar txartelak baina oraintsu eraberritu den Berriak 100 euroko beste bi opari txartel zozketatzen ditu iaz argitaratuko liburu eta diskoen artean gehien gustatu zitzaizuna kontatzen badiezu. Urtean zehar ser argitaratu zen gogoratzeko arazoekin bazabiltza, liburutegiko langileek iaz argitaratu ziren liburuen artean hogeita hiru aukeratu ditugu.

Urteko azkenengo buletina euskarazko erreferentziez beterik dator. Durangoko Azokaren bultzada aprobetxatuz hainbat liburu ekarri ditugu urtean zehar eskuragarri izan ditzazuen eta ez daiten gertatu Gorkak dioena «Durangon jende asko, liburu-dendan edo liburutegian gutxi». Intrigadun liburuak gustatzen bazaizkizu, Jon Alonsok Lanbas ateratzen du berriro gorputza astintzera (Carvalho Euskadin) Jon Arretxek Toure (Musker amarruak) eta Danele Sarriugartek Dolores Redondoren eleberri ezaguna ekarri digu euskarara (Uholdearen zain).

Bestetik, Katixa Agirrek aipatu zigun kontakizuna (Loratze perimetroa) dagoeneko eskuragarri dago paperean beste hainbat egileren kontakizunekin batera Consonnik argitaratutako bilduman (bide batez, zorionak abenduan 27 urte bete zituen argitaletxeari) (Zirriborroak eta gero). Gurean egon zenean ere hainbat liburu proposatu ziren (kuxkuxeatu gure baduzu).

Itzulpen interesgarriak komiki klasikoen aldetik. Julen Gabiriak berak gogotsu ekin dio gaiari eta Maus itzuli ostean Joe Saccoren Palestinarekin bueltatu da, hain mingarriki gertatzen ari den sarraskia ikusten lagun gaitzan. Irene Arraratsek ere Marjane Satrapiren Persepolis famatua ekarri digu euskarara.

Narrazio orokorrean eleberriak ekarri dizkigute Karmele Jaiok (Maitasun kapitala) Miren Agur Meabek (Itzulerak) eta Lide Hernando Muñozek (Izotz ura). Fertxu Izquierdok Johnny Weismüller eta The Clash konektatuko ditu (…eta gauetik, euria) eta Eneko Aizpuruak Portugalera bueltan eramaten saiatuko da bere nobelaren protagonista (Gaueko azken expressoa). Poesia ere non-nahi hilabete honetan; gauerdian esnatzen zaituzten Zakur zaunkak Iñaki Irazuren eskutik, Jon Maiaren poesi musikatua (Kantu berri bat gara) edo behaketa zehatzari emaniko Gerardo Markuletaren lana ele bitara (Leer la vida = Bizitza irakurri). Harkaitz Canoren hitzetan; «eskerrak inork ez dien poetei kasurik egiten» (Ulu egiteko bolondres bila). Bestetik, hainbat itzulpen oraingo honetan ere; Joxan Elosegik ere berriro ekarri digu Irene Solá euskarara (Begiak eman nizkinan eta ilunpeei behatu hien) eta Gemma Lopez Las Herasek Annie Ernauxen Emakume izoztua euskaratu du Nobel sariak itzultzeko Jokin Zaitegi sariari esker. Amaia Apalauza Ollok eta Sonia Kolaczekek ere Olga Tokarczuken liburua itzultzeko sortu zuten bikotea errepikatu dute eta Pasazaite argitaletxearen azkenengoa eskaini dizkigute (Sońka) (hau bai azkenekoa eta ez berriena, zoritxarrez). Itzulpenik esanguratsuena Juan Garzia Garmendiaren eskutik datorkigu Herman Melvillen nobelarik nobelenena ekarri baitigu (Moby Dick, Balea Zuriak argitaratua, nola ez).

Abenduaren 11an ospatu zen Mendiaren nazioarteko egunaren aitzakiarekin sortu genuen gaiari buruzko liburuen erakusketara zuzenean gehitu genituen Alex Txikonen (Manaslu neguan) eta Reinhold Messnerren (Zain dezagun mendia, Ioritz Gonzalez Lertxundi itzultzaile) liburuak. Mendiak eta, orokorrean, lurra zaintzearen gaiaren hainbat liburu heldu dira hilabete honetan ere; Jokin Bergarak hausnartu egin du ekofaxismoan jaustearen arriskuaz (Adaxka lehorrak), Pello Zubiriak Argian idatzitako Net Hurbil saileko artikuluen aukeraketa ekarri digu (Planeta prekarioan) eta Josebe Blancok artzaiaren bizitzaren egunerokoa luzatzen digu (Hausnarrean: ardiek egin naute artzai) (gaia gustuko izanez gero, nahiz eta gaztelaniaz egon eta beste inguruetara egokitua egon, gomendagarria baita ere James Rebanksen liburua Vida de un pastor (gazt.)). Jasone Osorok Arrakasta zer den eta zer suposatzen duen buruzko erantzunak dakartza eta Joseba Sarrionandiak Marcos Gimenoren palindromoak biziberritu ditu Esteban Montoriorekin batera (101 letrakartel. YouTubek diosku 9 urte bete direla bere liburua jaso genuenetik).

Haur eta Gazte liburutegian Jabier Muguruzak bere ezaugarri den sonoritatea lantzen du memoria txarreko mutiltxo baten istorioarekin (Jajatxo, Concetta Provanza ir. eta Maite Larburu narratzaile). Newton txakurrari sagar bat jausiko zaio buru gainera (Zatoz, Newton! Txabi Arnal eta Eleni Papachristou, Amaia Apalauza itz.) eta Víctor Bellmontek ikuspuntu ezberdinak frogatzeko aukera emango digu (Non begia, han egia, Julio Soto itz.). Pasa den hilabetean hil zen Hematocríticoren Max Burbuila pertsonaiaren hirugarren abentura (Birus borroka, Santy Gutiérrez il. eta Aitor Arana itz.) eta beste segida batzuen aleak; besteak beste, Amanda Black (Galdutako amuletoa), Bioleta (Ustekabea etxaldean), Go!azen (Londonen galduta), Nerea Loiolaren eskapu liburuen bigarren alea (Azken denbora) edo Daniel Hernández Chambersen Gauerdiko begiak (Erraldoien herrialdea eta Orcanstarren leinua, Aitor Arana itz.). Azkenik, liburuzainen bat agertzen duten liburuen bildumara, Harkaitz Canok Fernando Bernuésekin batera idatzi eta Isabel Herguerak ilustratu duten Mundua pitzatuta dago non liburuzainak paperezko hegazkinetan idatzitako mezuak deszifratu beharko dituen.


----------------------


Ya está disponible el boletín de novedades de diciembre del 2023 (pdf, 1 MB).


En el año en el que la primera versión de Mickey Mouse llega al dominio público en los EE. UU. (por aquí no lo hace hasta el 2047) hay más obras que quedan liberadas de los derechos de autor (la Biblioteca Nacional, por ejemplo, ha hecho un listado en el que destaca la obra de Eulalia Abaitua). 

Mientras se dirime sobre lo escrito en la mano de Irulegi, Iñaki Zugarrondo presenta una novela sobre un grupo de jóvenes nacidos en la Pompaelo navarra que acabaron luchando en la legión (Vasconum). Javier Díaz Carmona cierra su trilogía Justicia con otra cubierta de un Bilbao lluvioso (Venganza, esta vez desde la calle Andra Mari del Casco Viejo). Ha llegado también la novela ganadora del Premio Hugo a la mejor novela (Ortiga y Hueso de T. Kingfisher) y hemos corrido a ponerla en la exposición bibliográfica de los Premios Hugo. Alfaguara ha reeditado el clásico de Walter Tevis en el que un extraterrestre nos hizo reconocer nuestro fallo como especie (El hombre que cayó a la Tierra. Como perdimos la anterior edición, adiós a la que tenía la cubierta con David Bowie, snif). Díaz Canales y Guarnido cierran la segunda parte del nuevo volumen de ese monumento al cómic que es Blacksad (Todo cae) y Paco Roca se une a Rodrigo Terrasa para presentar una obra con su personal estilo sobre la memoria histórica (El abismo del olvido).

A la sección local ha llegado una nueva novela de Pedro de Andrés (igual os acordáis de La balada de Brazodemar de la que hablamos en las novedades de octubre). Se trata de una nueva incursión en la ciencia ficción en la que fantasea sobre las consecuencias del descubrimento y expansión de un suero de la inmortalidad (Eden Ranch). Nuestro vecino Juan Ignacio Pérez Iglesias también ha publicado una nueva obra; bajo el steinbeckiano título de Primates al este del Edén, Juan Ignacio (¿podemos tomarnos la licencia de llamarlo 'Iñako'?) que ya nos tenía atrapados con el anterior libro (Los males de la ciencia, con extensa reseña en el blog de la mula Francis) expone las razones biológicas que permitieron a nuestra especie expandirse por todo el planeta. Puedes seguir a Juan Ignacio Pérez Iglesias en su página web.

También han llegado autores que nos pillan cerca como es el caso de Pedro Ugarte. La editorial mallorquina con nombre de personaje de John Irving ha publicado su versión más poética pero centrada en la realidad que le circunda (Las cosas de este mundo). Pero el mundo tal como lo conocemos ha desaparecido en las novelas de Agustina Bazterrica (Las indignas) en la de Michell Min Sterling (Camp Zero) o en la de Luis López Carrasco (El desierto blanco). Desgarradoras tensiones personales en las novelas de Brandon Taylor (Vida real) y Alba de Céspedes (Una esposa ejemplar) y nueva obra del premio Nobel Jon Fosse (Blancura), que hasta ahora había sido publicado por De Conatus y que trae un poco el recuerdo de lo que sucedió cuando le concedieron el Nobel a Louise Glück.

En el apartado de no-ficción tenemos a la monologuista barakaldoztarra Ane Lindane que, aunque pueda hacerte soltar alguna carcajada, habla de temas bastante serios (Hasta la potxola me tenéis). Dani Sánchez-Crespo nos enseña técnicas que ayudan a ordenar nuestra forma de pensar (Pensar más, pensar mejor) y Ángel Martín nos explica cómo atiende lo que pasa dentro de su cabeza (Detrás del ruido). En el apartado histórico, Nieves Concostrina vuelve a ofrecer un punto de vista único (y, a veces, polémico) sobre varios acontecimientos y personajes históricos (Acontece, que no es poco), María Fernández-Miranda habla del diseñador al que todos reconocen pero nadie conoce (El enigma Balenciaga), Hélène Carrère d'Encause nos describe magistralmente a Alexandra Kolontái y Massimo Livi Bacci enumera las migraciones que más transformaron el mundo 'occidental' (Por tierras y mares). Pero el libro más emotivo es el que trata sobre el maestro catalán que aterrizó en un pueblo burgalés y que no pudo completar su promesa por culpa de la Guerra Civil (El maestro que prometió el mar).

Entre lo mucho que ha llegado a la filmoteca, destacamos ¡Tan lejos, tan cerca! que es la continuación de Wim Wenders de El cielo sobre Berlín, la película que nos dejó aquella icónica escena de los ángeles en la biblioteca (en YouTube).

Y en la biblioteca infantil-juvenil, nuevo album del tándem compuesto por Susanna Isern y Rocío Bonilla, en este caso con historias sobre la empatía (Una lata en el bosque). Nuevas aventuras del gato Boris (La calabaza) y nueva serie de Roberto Santiago: Escuadrón K (Sin límites con Patricia García-Rojo a los lápices). Más bibliotecarias con el cómic de Catalina González Villa y Toni Galmés (Molly Wind) y la película con las aventuras de Supergusano por el equipo que produjo la adaptación de El grúfalo.

0 comentarios: to “ 2023ko abenduko berriak