2023-09-29

Haur eta gazte irakurketa jokoa 2023 -- Juego de lectura para niños y jóvenes 2023

Eguneraketa (2024-01-02): Dagoeneko argitaratu dugu aurtengo irakurketa jokoaren saridunen zerrenda liburutegiko webgunean. Zorionak saridunei eta eskerrik asko denoi parte hartzeagatik!

Actualización (02-01-2024): Acabamos de publicar el listado con los números que han resultado afortunados en el sorteo en la página web de la biblioteca. ¡Enhorabuena a l@s ganador@s y muchas gracias a toda la gente que habéis participado!

2023ko irakurketa jokoa Leioako liburutegian

(Más abajo en castellano


Aurten ere martxan dugu haur eta gazteei zuzendutako irakurketa jokoa.

Hamargarren edizioa dagoeneko, baina aurreko edizioetako ildo berean goaz aurten ere. Aurreko edizioetan parte hartu baldin baduzu jokoaren mekanika ezaguna egingo zaizu, baina goazen oinarriak azaltzera badaezpada.

Seitik hamasei urtera arteko irakurleei zuzenduta dago. Adin-tarte horretan bazaude liburutegitik maileguan hartzen duzun liburu bakoitzeko irakur-puntu bat eskainiko dizugu (eska iezaguzu lotsa barik liburuarekin batera ematea ahazten bazaigu). Liburua itzultzerakoan, emaguzu irakur-puntua zure datuekin eta liburuaren inguruko zure iritziarekin. Zuen iritziak gomendio-liburuxka bat sortzeko erabiliko ditugu (iazkoaren modukoa, adibidez).

Hiru irakur-puntu batzerakoan zenbaki bat emango dizugu 2024ko urtarrilaren 3an ospatuko den zozketan parte hartzeko.

60 €ko hamar Elkar opari-txartel zozketatuko ditugu Number Generator gunea erabiliz eta saridunen izenak liburutegiko webgunean zein hemen, blogean, argitaratuko dira

Irakur-puntuak eskatzeko epea urriaren 2an hasten da eta abenduaren 29ra arte luzatuko da jokoan parte hartzeko aukera. Gero eta zenbaki gehiago lortu, aukera gehiago zozketan!

Beraz, gogoratu:

  • 6-16 urte bitartekoei zuzendutako jokoa.
  • 60 euroko 10 Elkar opari-txartel.
  • Parte hartzeko epea urriaren 2tik abenduaren 29ra.
  • Zozketaren data: urtarrilak 3.

Informazio gehiago eta oinarriak liburutegiaren webgunean.


 

 

Ya está en marcha la décima edición del juego de lectura de la biblioteca infantil.

La mecánica del juego es la misma que la de años anteriores. Si tienes entre seis y dieciséis años, te daremos un marcapáginas por cada libro que lleves en préstamo (pídenoslo si se nos olvida entregártelo). Rellena el marcapáginas con tus datos y la opinión que te ha merecido el libro para que podamos hacer un folleto con vuestras recomendaciones (como el del año pasado).

Por cada tres marcapáginas recibirás un número para el sorteo que se celebrará el 3 de enero del 2024. Se sortearán 10 tarjetas-regalo de Elkar de 60 € cada una y celebraremos el sorteo utilizando los números aleatorios que salgan en la página Number Generator (para poder sortear los premios sin que se repitan premiad@s).

Los nombres de los y las afortunadas se publicarán en la página web de la biblioteca y aquí, en el blog.

Ya se pueden pedir los puntos de lectura y tienes hasta el 29 de diciembre.

Por tanto, recuerda:

  • Dirigido a lectores/as 6 a 16 años.
  • 10 tarjetas regalo Elkar de 60 euros.
  • Del 2 de octubre al 29 de diciembre para participar.
  • Fecha del sorteo: 3 de enero.

 

Más información y las bases en la página web de la biblioteca.