Showing posts sorted by relevance for query juul sariak. Sort by date Show all posts
Showing posts sorted by relevance for query juul sariak. Sort by date Show all posts
2021-09-27
0 comentarios

Juul sariak 2021

 

Juul sariak 2021 Leioako liburutegian

Ostegunean (ira. 23)  ospatu zen Nafarroako Ikastolen Elkarteak antolatzen duen aurtengo Juul kanpainaren sari-banaketa (beraien YouTubeko kanalean 31. minututik aurrera).  

 Gregie de Mayer idazlearen eta Koen Vanmechelen eskultorearen arteko elkarlanetik sortutako pertsonaia hunkigarri honen izena hartzen duten sari literario hauek ikastoletako ikasleek aukeratzen dituzte. Horretan datza Juul sarien garrantzia, irakurleen gomendio zuzenetan oinarritzen direla.

Zio gomendatzaile honi jarraituz, aurtengo sariak irabazi dutenen lanekin erakusketa bat antolatu dugu liburutegiko Haur-Gazte atalean (zerrenda osoa pdf formatuan).

Honako hauek izan dira saritutakoak:


3-6 urte

Hiru begiko igela, Olga de Dios (itz. Ipar Alkain)

Hiru begiko igela leku kutsatu batean hazi da. Jauzi handiak egiten ditu gertatzen dena ulertzeko. Laster jakingo du gauzak aldatu nahi dituela. Lortuko duzu bakarrik egitea? Irtenbide komunak bilatzearekin ilusionatzeko ipuin bat.

Polita, Canizales (itz. Ipar Alkain)
Kaixo, Sorgina naiz. Oso pozik nago hitzordu bat dudalako. Nik oso polita ikusten dut neure burua, baina denek ez dute gauza bera pentsatzen. Aholkuak ematen dizkidate eta ez dakit zer egin. Arrazoi izango dute? Besteei gustatzea eta aldi berean ongi sentitzea posible al da?

Boskotea ohean, Marie-France Painset (ir. Atelier Saje; itz. Patxi Zubizarreta)

«Bost ziren, bost, ohean. Haietako bat mugitu ostean, geratu zen, plost!, lurrean». Marie-France Painset (Calais, 1965) frantziarra da, eta sehaska kantetan, haur errimetan eta irakurle txikientzako ipuinetan dago espezializatuta. Urteetan zehar, kale liburutegietako animatzailea izan zen.


6-8 urte


Etxe honetan, Aintzane Usandizaga (ir. Gaston)

Etxean arauak jartzera ohituta dagoen aitatxi baten eta honen egunerokotasuna eta errutina hankaz goiti paratzera datorren ilobaren arteko harremana da gaia. Edonori ezagunak egin ahal zaizkigun egoerak bizitasunez kontatu eta marraztu dituzte autoreek, umorea maisuki erabiliz eta irribarrea lehen minututik sorraraziz. Irakurleak erabaki dezala nork agintzen duen Etxe honetan.

Katta ametsetan, Miren Agur Meabe (ir. Lotura Films)
Udaberriarekin batera, basoa kolore berriz jantzi da. Neguko lozorrotik irtenda, Katta, inguruak miatzeko gogoz, zuhaitzera igo eta ia iritsi da zeruraino. Amets batean bezala hegaldatuko da lainoetan eta, etxera itzultzean, udaberriak garai berri baten zantzuak ekarri dizkiola konturatuko da.

Otsoko eta etxerako bidea, Rachel Bright (ir. Jim Field; itz. Amets Santxez)
Otsokok, taldeko gazteenak, beste etxe baten bila irten behar du, taldeko gainerako otsoekin batera. Otsokoa ziur dago nahiko nagusia dela, dagoeneko, baita bere buruaren gidari izateko ere. Hala ere, zeharkaldi luze bat dela eta, Otsoko atzean geratu da, eta tundra artikoko animalien laguntzarekin baino ez da izango gai bere bidelagunengana itzultzeko.


8-10 urte

Onin eta Afrikarako bidaia, Ibon Martin (ir. Emmmanuel Montiel; itz. Aiora Jaka)

Cousteau arrano arrantzaleari lagundu behar diogu bere neguko migrazioan. Hegaldi honek, Urdaibaiko paduretatik abiatuta, leku zoragarrietara eramango gaitu: Marrakex hirira, basamortuko oasi batera, ur arrosa duen aintzira batera… Bidean, tximino lapur batekin lehiatu beharko dugu, eta krokodilo goseti batzuei aurre egin. Sinestezina, ezta?

Lapatza, Paddy Recalde (ir. Jokin Mitxelena)

Garazik, itsasertzean bakarrik dabilela, arrautza berezi bat aurkitu du. Bere txabolara, Itsas Base Sekretura eramango du. Handik gutxira jaioko da txorikume bat. Zailtasun guztien gainetik, zaintzea erabaki du, Garazik beti egiten baitu aurrera. Ardura berri hau ikasgai garrantzitsua bihurtuko da neskatilarentzat.

Txomintxo eta Perutxo lehendakari, Txomin eta Peru Magdalena (ir. Iosu Mitxelena)


Astelehen goiza da eta Txomintxo eta Perutxoren ikasgelakoak Gasteizera doaz autobusean. Gaurkoan bisita berezia dute: Eusko Legebiltzarra. “Legebiltzarrean, helduek bozkaz hautatutako legebiltzarkideak egoten dira”, azaldu die Txoxe maisuak. “Eta zer egiten dute han legebiltzakideek?”, galdetu du Urtzik. “Legeak egin, denon dirua zertan gastatu eztabaidatu, jaiegunak noiz jarri erabaki… gauza asko!”. Txomintxo eta Perutxori ez zaie batere lan zaila iruditu.


10-12 urte

Maddiren amona influencerra, Jasone Osoro (ir. Alai Zubimendi)

Covid19 malapartatuak mundu osoa astindu du. Maddiren gurasoak Maldivar irletan harrapatu ditu oporretan, eta etxera itzuli ezinik daude; ondorioz, Maddik amonaren etxean pasatu beharko du itxialdia. Hasiera batean aspergarria zirudien plana sorpresaz eta abenturaz beterikoa izango da.

Ihesaldia (Gizajo baten egunkaria; 12), Jeff Kinney (itz. Miren Arratibel)

Heffleytarrek, hotzetik eta Gabonetako tirabiretatik aldendu nahian, ihesaldi bat egiten dute uharte tropikal batera, ongi merezitako atsedenaldi baten bila. Ziur daude ikaragarri ongi etorriko zaiela egun batzuk ametsezko paraje batean pasatzea!

Burnizko potoa, Antton Kazabon (ir. Jokin Mitxelena)

Artikutzako Gamio etxean gizon bat azaldu da hilzorian. Aizkoraz jotako zauri latz bat darama petxoan.Artikutzako meatzarien artean, azkar zabaldu da gizon hori Berdafiyo baserrikoarekin tratutan ibiltzen den Trabuko bandidoa dela.

 

12-16 urte

Beti Iparralderantz, Jon Arretxe (ir. Cristina Fernandez) (eLiburutegian)

Aita Europa aldera joan zen ogi bila, afrikar asko bezala. Baina haren berririk ez zuenez, hamahiru urte bete zituenean, Drissa aitaren bila abiatuko da milaka kilometroko bidaian, milaka abentura zirraragarri bizi izatera. Hainbat muga zeharkatu beharko du beti iparralderantzko bidean

Miñan, Amets Arzallus eta Ibrahima Balde (eLiburutegian)
Ibrahima kamioi batean zebilen aprendiz Ginean, egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea. Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko. Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da eta, beraz, unibertsala

Eskularru Beltzak, Jasone Osoro (ir. Josevisky) (eLiburutegian)

Beire ingelesa ikasteko udaleku batera bidali dute gurasoek. Bere institutuan gelako liderra den arren, udalekuan inork ez du aintzat hartzen, eta Baba izeneko mutil misteriotsu batengan aurkituko du babesa, boxeoa ikasteaz gainera. Etxera itzulita, bere betiko lagun Kar eta Leterekin batera, hirurek osatzen duten Sua taldea prest dago, berriz ere, institutuko izarrak izan eta egurra emateko, baina badirudi aurtengo ikasturtean gauzak desberdinak izango direla


Ilustratzaileak atalean

 

Beste urte batzuetako saridunak.

2023-05-23
0 comentarios

Juul sariak 2023

2023ko Juul irakurketa sustatzeko kanpainaren liburuen azalak

 

Nafarroako Ikastolen Elkarteak urtero antolatzen duen irakurketa sustatzeko Juul kanpainak 25 urte betetzen ditu aurten (Gau eta egun, liburuak lagun!). 

Haur eta gazte liburutegiko sarrerako apalategian erakusketa antolatu dugu aurtengo saridunekin (zerrenda osoa Juul kanpainaren webgunean).

Hona 2023ko Juul kanpainan bozkatuenetako lanak eta egileak:

 

A kategoria

Basoan barna, Ainara Azpiazu Aduriz "Axpi"

Gaztetan ehiztaria izan ondoren, zahartutakoan, argazkilari bihurtutako aitonaren eta bilobaren istorio da hau, xume bezain dotore kontatuta. Basoak eta bertako bizitzak erakarrita, aitonaren eskutik naturaren lilura ezagutuko du neskatxak.

 

Peru sagutxoa, Joe Todd-Stanton; Amets Santxez Munain itz.

Peru sagutxoa betidanik bizi da bere kasa, eta halaxe bizitzea gustatzen zaio. Baina ustekabeko gonbidatu bat afaritara etorri ondoren, betiko errutinara itzuliko al da?

 

Nirea da! (Xamuk esan du), Caryl Hart

Gaur, Xamuk zerbait aurkitu du... Bai biguna! Bai polita! Bai goxoa! Puntxi deituko dizut. Eta Puntxi beste norbaitena bada?

 

B kategoria

Galdu dena, azaldu dadila!, Garazi Kamio; Julen Ribas ir.

Hirian desagertu dira Olaiaren ama, Ekhiren aita, Lukaren amonak eta Miaren osaba. A zer despistatu-kuadrilla! Eta orain zer? Nondik hasi bila?

 

Opari ezberdin bat, Marta Azcona; Rosa Osuna ir.; Eva Linazasoro itz.

Tristanek gortinetatik soberan zuen oihal zati bat oparitu zion Martxelo lagunari. Azken honek nahiago zuen ziba bat oparitu izan balio, baina, azkenean oso eskerturik azalduko da oihal zati xume batek izan ditzakeen erabilera anitzak ikusi ondoren: garbitzeko, eguzkiarengandik babesteko, ibai bat zeharkatzeko, hotzik ez pasatzeko, arriskuetatik ihes egiteko…

 

Katta ilargirantz (Katta; 12), Miren Agur Meabe

Ilargiari bisita egin nahi diote Kattak eta lagunek galdera bat egiteko. Ilargiak berak irakatsiko die nola igo espaziora. Eta badoaz bilintx-balantx…

 

C Kategoria

Onin eta arimen gaua (Onin; 9), Ibon Martin; Emmanuel Montiel ir.; Aiora Jaka Irizar itz.

Madame Galette zital horrek urteko festarik beldurgarriena zapuztu nahi digu bere trikimailu madarikatuekin. Ikusi duzu inoiz intsektuz beteriko bizkotxorik? Eta herensuge-muki likatsuzko tranparik? Galdu zara inoiz labirinto sorgindu batean? Ba hori guztia eta askoz gehiago eskainiko digu abentura honek. Ireki liburua, eta ikusiko duzu zenbat gauza gerta daitezkeen gau misteriotsu honetan.

 

Kixkur eta Pinttoren arreba, Iñigo Astiz; Mikel Valverde ir.

Pinttok, abestiko Pintto famatu horrexek Pintto, Pintto, gure txakurra da ta, Pintto, Pintto bere izena du bazuen arreba txiki bat Kixkur izenekoa. Hau da bere istorioa.

 

Barruko hotsak eta beste soinu txiki batzuk, Leire Bilbao; Maite Mutuberria (ir.)

Esnatzen garenetik lokartzen garen arte, gure inguruan hamaika eta bat soinu daude. Esnatzen garenetik lokartzen garen arte, musika sortzen etengabe. Esnatzen garenetik lokartzen garen arte, gurekin batera dantzatzen dute. Eta lo gaudenean ere…

 

D Kategoria

7G Udalekuak, Nerea Loiola

Arriskuak, dilemak, eta abenturak aurkituko dituzu. Erabakiak hartu beharko dituzu eta enigmak ebatzi. Zure gaitasunak eta adimena erabili beharko dituzu. Erabaki txar batek hondamendia eragin lezake… Istorio honetan zu zara protagonista eta gertatuko dena ZURE eskuetan dago.

 

Argixorgin, Estibaliz Vivanco, Josevisky ir.

Illarek zailtasunak ditu batzuetan zuzen ahoskatzeko; batez ere, jende aurrean irakurri behar duenean, eskolan esate baterako. Horregatik, alabari lagunduko dion logopeda bat etxera eramatea erabakiko dute gurasoek: Agate. Dena den, Agate etxera sartzen denetik, Illareri ez zaio parte onekoa iruditzen.

 

Asteburu bat eskiatzen (Go!azen; 4), Jasone Osoro; Alai Zubimendi Idarreta ir.

Lagun-taldea berriz elkartzeko irrikitan dago, baina Basakabi eta uda urrun geratzen dira oraindik. Horregatik, asteburu bat eskiatzen pasatzea erabaki dute. Batzuek primeran eskiatzen dute; beste batzuek, berriz, ideiarik ez. Hala ere, nor bere erara ongi pasatzen saiatuko da.

 

E Kategoria

Miñan, Amets Arzallus eta Ibrahima Balde

Ibrahima kamioi batean zebilen aprendiz Ginean, egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea.

 

Hormak, Oihana Iguaran

Institutuko sarrerako horman LEA PUTA idatzita aurkitu dute ikasleek, eta ikusi orduko, azpijanean hasi dira guztiak Leak halako mezua jasotzeko zein arrazoi ote dauden jakiteko. Pintadak, halere, ikaskideen artean dauden beste hamaika horma jarriko ditu agerian.

 

Beti Iparralderantz, Jon Arretxe

Senegaletik hurbil dagoen herri batean jaio zen Drissa. Han bizi izan da bere gurasoekin eta bi anai-arrebekin eta haurtzaroaren gomuta atseginak ditu, baina egun zoritxarreko batean aitak lanpostua galdu eta Europa aldera joan zen ogi bila. Hamahiru urte betetzean aitaren bila abiatuko da Drissa, milaka kilometroko bidaian.

 

F Kategoria

Bihurguneko nasa, Uxue Apaolaza

Hamar urte geroago Madrilgo eguzkipean Juan, Josetxo, Fer eta Estebanekin elkartuko da Lur. Elkar barkatzen duen lagunarte bat, elkarbanatutakoaz nork bere kontakizuna gordeko duen arren. Zeru horrexek egiten die aterpe liburu hau osatzen duten bederatzi narrazioei.

 

Ilustratzaileak


Aurreko urteetako saridunak blogean:


2022-05-25
0 comentarios

Juul sariak 2022

 

Nafarroako ikastolek antolatzen duten Juul sarien 2022ko saridunak

Gaur, maiatzak 25, Nafarroako ikastoletako ikasleek aukeratzen dituzten aurtengo Juul sarien banaketa ospatuko da Tafallako kulturgunean (streaming bidez ikusgai beraien YouTube kanalan).

Iaz bezala, aurten ere sarituen erakusketa antolatu dugu Haur-Gazte liburutegian.

 

Hona aurtengo saridunak:

 

3-6 urte

Galdu samar, Chris Haughton

Hontz Txiki galdu egin da eta ez du bere ama aurkitzen. Urtxintxak lagunduko dizu. Lortuko al du Buho Txikik habiara itzultzea?

 

Munstroek ere gela txukuntzen dute, Jessica Martinello; Grégoire Mabire (ir.); Amets Santxez Munain (itz.)

Munstroek ere gela txukundu behar dute! Ez didazu sinisten? Ireki liburu hau eta ikusiko duzu zer gertatzen zaion munstro zabar txiki bati? Ez dituzu zure jostailuak berriro botata utziko!

 

Dorotoea, Amaia Egidazu

Amona bakarrik eta zoriontsu bizi da basoan, bere etxea euliz betetzen den arte. Euliez nazkatuta eta haietaz libratu ezinik, etxea armiarmaz beteko du, euliak jan ditzaten. Hasiera batean irtenbide burutsua dirudien arren, laster arazo berri bihurtuko da; izan ere, nor bizi daiteke lasai armiarmaz inguratuta? Beraz, armiarmak jango dituen beste animalia baten bila abiatuko da Dorotea.

 

6-8 urte

Badauzkat nire zulotxoan…, Alaine Agirre; Irrimarra (ir.)

Alaine Agirrek eta Irrimarrak hitzak eta irudiak elkartu dituzte negua pasatzeko janaria biltzen ari den urtxintxaren istorioa kontatzeko. Ipuinean bada, ordea, etengabe presente dagoen beste protagonista bat ere. Bukaerara arte, baina, ez dugu jakingo nor den.

 

Katta ametsetan, Miren Agur Meabe

Udaberriarekin batera, basoa kolore berriz jantzi da. Neguko lozorrotik irtenda, Katta, inguruak miatzeko gogoz, zuhaitzera igo eta ia iritsi da zeruraino. Amets batean bezala hegaldatuko da lainoetan eta, etxera itzultzean, udaberriak garai berri baten zantzuak ekarri dizkiola konturatuko da.

 

Minutu eta erdiko munstroak, Almudena Cid; Julia Ortega (ir.)

Gimnasta txikiak eskola osoaren aurrean jardun behar du, baina zerbait ez doa ondo. Sabelean korapilo arraro bat nabaritzen du, atzetik alde guztietara daramana. Beldurraren munstroa zelatan dago. Bere ariketa minutu eta erdian egiteko gai izango al da?

 

 

8-10 urte

Onin eta denboraren makina, Ibon Martin; Emmanuel Montiel (ir.); Aiora Jaka (itz.)

Kaixo! Onin naiz, eta oraingoan gauza harrigarri bat kontatu behar dizut. Ez duzu sinetsiko: denboran bidaiatu genuen! Makinista txoro baten eta haren lokomotor zaharraren erruz, Erdi Aroan agertu ginen.

 

Hiru gara, baina niri bost!, Enara Garmendia; Leire Urbeltz (ir,)

Amaren lana dela eta, Gorkaren familiak urtebete Ameriketako Estatu Batuetan pasatzea erabaki du. Gorka izugarri pozik dago, abentura hau hasteko irrikaz. Eta are gehiago poztuko da eskolako lehen egunean Ben eta Bryan ezagutu eta lagun egiten dituenean. Poztasun hori, ordea, laster desagertuko da Mr. Roberts irakasleak hirukotea begitan hartu eta eskola egunak jasanezinak egiten dizkienean.

 

Nur eta zirku miragarria, Toti Martinez de Lezea; Iván Landa (ir.)

Nurri ikaragarri gustatzen zaio zirkua, betidanik; baina oraingo zirkuak ez dira garai batekoak bezalakoak. Gaur egun, ez da izaten zirkuetan lehoi, hartz, jirafa, zaldi, tximu eta bestelako animaliarik, asko sufritzen dutelako kaioletan.

 

 

10-12 urte

Onin mitologiaren lurraldean, Ibon Martin; Emmanuel Motiel (ir.)

Kaixo! Onin naiz. Aspalditik izan dut mitologiaren munduan barneratzeko ametsa. Sekula ez nuen pentsatuko sarbideko atea etxetik hain gertu egongo zenik, inguratzen gaituzten mendietan. Alupak, gure lagun inuitak, laguntza behar du. Haren herria arrisku larrian dago, eta Mari jainkosak izan lezake hari laguntzeko giltza.

 

New York, New York (Go!azen), Jasone Osoro; Alai Zubimendi (ir.)

Maddik eta Zurik New Yerseyn pasa dute ikasturtea. Bizipen asko eta zirraragarriak bizi izan dituzte bertan, eta itzultzeko gogoz daude, baina aurretik Enara eta June bisitan joango dira eta bost egun pasako dituzte elkarrekin New Yorken. Lagun batek utzitako apartamentuan hartuko dute ostatu eta, hiriarekin bat eginez, era guztietakoabenturak gertatuko zaizkie.

 

Argixorgin, Estibaliz Vivanco; Josevisky (ir.)

Illarek zailtasunak ditu batzuetan zuzen ahoskatzeko; batez ere, jende aurrean irakurri behar duenean, eskolan esate baterako. Horregatik, alabari lagunduko dion logopeda bat etxera eramatea erabakiko dute gurasoek: Agate. Dena den, Agate etxera sartzen denetik, Illareri ez zaio parte onekoa iruditzen.

 

 

12-16 urte

Miñan, Amets Arzallus eta Ibrahima Balde

Ibrahima kamioi batean zebilen aprendiz Ginean, egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea.

 

Festa, Jasone Osoro

Sofia eta Andrea bizitza berri baten atariko ilusioarekin joan ziren inguruetako udako festarik sonatuenera. Gogoa eta gorputza aske utzita, Sofiak eta Ivanek ezin izan zioten ezetzik esan elkarrenganako erakarmenari. Sexua izan zuten.

 

Beti Iparralderantzat, Jon Arretxe; Cristina Fernández (ir.)

Malin, Senegaletik hurbil dagoen Kayes herrian jaio zen Drissa. Han bizi izan da bere gurasoekin eta bi anai-arrebekin eta haurtzaroaren gomuta atseginak ditu, baina egun zoritxarreko batean aitak lanpostua galdu eta bizibidearen bila aita Europa aldera joan zen ogi bila. Baina haren berririk ez zuenez, hamahiru urte bete zituenean, Drissa aitaren bila abiatuko da milaka kilometroko bidaian.

 

 

16-18 urte

Miñan, Amets Arzallus eta Ibrahima Balde

 

Magali ez dago bakarrik, John Andueza

Egun zailak bizitzen ari dira Bergarako institutuan, egun ilunak, egun korapilatsuak. Duela hamabost egun, bertako bi ikasle gertakari tamalgarri batean nahastu ziren, biolentzia irrazionalaren atzapar zikinetan murgilduz. Geroztik, giroa endredatuta dago.

 

Zendabalitz, Erika Elizari

Parisko Charles de Gaulle aireportutik Loiukora doan hegaldia. Barruan hamaika bidaiari eta beste hainbat istorio: lan-elkarrizketa batera joan eta haurdun dagoela ezkutatu duen exekutiboa; barruko bulkada suntsikorrei aurre egin behar dien pilotua; egungo bikotekideari aurretik ezkonduta egon zela kontatzera ausartzen ez den emakumea…