2022-05-25

Juul sariak 2022

 

Nafarroako ikastolek antolatzen duten Juul sarien 2022ko saridunak

Gaur, maiatzak 25, Nafarroako ikastoletako ikasleek aukeratzen dituzten aurtengo Juul sarien banaketa ospatuko da Tafallako kulturgunean (streaming bidez ikusgai beraien YouTube kanalan).

Iaz bezala, aurten ere sarituen erakusketa antolatu dugu Haur-Gazte liburutegian.

 

Hona aurtengo saridunak:

 

3-6 urte

Galdu samar, Chris Haughton

Hontz Txiki galdu egin da eta ez du bere ama aurkitzen. Urtxintxak lagunduko dizu. Lortuko al du Buho Txikik habiara itzultzea?

 

Munstroek ere gela txukuntzen dute, Jessica Martinello; Grégoire Mabire (ir.); Amets Santxez Munain (itz.)

Munstroek ere gela txukundu behar dute! Ez didazu sinisten? Ireki liburu hau eta ikusiko duzu zer gertatzen zaion munstro zabar txiki bati? Ez dituzu zure jostailuak berriro botata utziko!

 

Dorotoea, Amaia Egidazu

Amona bakarrik eta zoriontsu bizi da basoan, bere etxea euliz betetzen den arte. Euliez nazkatuta eta haietaz libratu ezinik, etxea armiarmaz beteko du, euliak jan ditzaten. Hasiera batean irtenbide burutsua dirudien arren, laster arazo berri bihurtuko da; izan ere, nor bizi daiteke lasai armiarmaz inguratuta? Beraz, armiarmak jango dituen beste animalia baten bila abiatuko da Dorotea.

 

6-8 urte

Badauzkat nire zulotxoan…, Alaine Agirre; Irrimarra (ir.)

Alaine Agirrek eta Irrimarrak hitzak eta irudiak elkartu dituzte negua pasatzeko janaria biltzen ari den urtxintxaren istorioa kontatzeko. Ipuinean bada, ordea, etengabe presente dagoen beste protagonista bat ere. Bukaerara arte, baina, ez dugu jakingo nor den.

 

Katta ametsetan, Miren Agur Meabe

Udaberriarekin batera, basoa kolore berriz jantzi da. Neguko lozorrotik irtenda, Katta, inguruak miatzeko gogoz, zuhaitzera igo eta ia iritsi da zeruraino. Amets batean bezala hegaldatuko da lainoetan eta, etxera itzultzean, udaberriak garai berri baten zantzuak ekarri dizkiola konturatuko da.

 

Minutu eta erdiko munstroak, Almudena Cid; Julia Ortega (ir.)

Gimnasta txikiak eskola osoaren aurrean jardun behar du, baina zerbait ez doa ondo. Sabelean korapilo arraro bat nabaritzen du, atzetik alde guztietara daramana. Beldurraren munstroa zelatan dago. Bere ariketa minutu eta erdian egiteko gai izango al da?

 

 

8-10 urte

Onin eta denboraren makina, Ibon Martin; Emmanuel Montiel (ir.); Aiora Jaka (itz.)

Kaixo! Onin naiz, eta oraingoan gauza harrigarri bat kontatu behar dizut. Ez duzu sinetsiko: denboran bidaiatu genuen! Makinista txoro baten eta haren lokomotor zaharraren erruz, Erdi Aroan agertu ginen.

 

Hiru gara, baina niri bost!, Enara Garmendia; Leire Urbeltz (ir,)

Amaren lana dela eta, Gorkaren familiak urtebete Ameriketako Estatu Batuetan pasatzea erabaki du. Gorka izugarri pozik dago, abentura hau hasteko irrikaz. Eta are gehiago poztuko da eskolako lehen egunean Ben eta Bryan ezagutu eta lagun egiten dituenean. Poztasun hori, ordea, laster desagertuko da Mr. Roberts irakasleak hirukotea begitan hartu eta eskola egunak jasanezinak egiten dizkienean.

 

Nur eta zirku miragarria, Toti Martinez de Lezea; Iván Landa (ir.)

Nurri ikaragarri gustatzen zaio zirkua, betidanik; baina oraingo zirkuak ez dira garai batekoak bezalakoak. Gaur egun, ez da izaten zirkuetan lehoi, hartz, jirafa, zaldi, tximu eta bestelako animaliarik, asko sufritzen dutelako kaioletan.

 

 

10-12 urte

Onin mitologiaren lurraldean, Ibon Martin; Emmanuel Motiel (ir.)

Kaixo! Onin naiz. Aspalditik izan dut mitologiaren munduan barneratzeko ametsa. Sekula ez nuen pentsatuko sarbideko atea etxetik hain gertu egongo zenik, inguratzen gaituzten mendietan. Alupak, gure lagun inuitak, laguntza behar du. Haren herria arrisku larrian dago, eta Mari jainkosak izan lezake hari laguntzeko giltza.

 

New York, New York (Go!azen), Jasone Osoro; Alai Zubimendi (ir.)

Maddik eta Zurik New Yerseyn pasa dute ikasturtea. Bizipen asko eta zirraragarriak bizi izan dituzte bertan, eta itzultzeko gogoz daude, baina aurretik Enara eta June bisitan joango dira eta bost egun pasako dituzte elkarrekin New Yorken. Lagun batek utzitako apartamentuan hartuko dute ostatu eta, hiriarekin bat eginez, era guztietakoabenturak gertatuko zaizkie.

 

Argixorgin, Estibaliz Vivanco; Josevisky (ir.)

Illarek zailtasunak ditu batzuetan zuzen ahoskatzeko; batez ere, jende aurrean irakurri behar duenean, eskolan esate baterako. Horregatik, alabari lagunduko dion logopeda bat etxera eramatea erabakiko dute gurasoek: Agate. Dena den, Agate etxera sartzen denetik, Illareri ez zaio parte onekoa iruditzen.

 

 

12-16 urte

Miñan, Amets Arzallus eta Ibrahima Balde

Ibrahima kamioi batean zebilen aprendiz Ginean, egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea.

 

Festa, Jasone Osoro

Sofia eta Andrea bizitza berri baten atariko ilusioarekin joan ziren inguruetako udako festarik sonatuenera. Gogoa eta gorputza aske utzita, Sofiak eta Ivanek ezin izan zioten ezetzik esan elkarrenganako erakarmenari. Sexua izan zuten.

 

Beti Iparralderantzat, Jon Arretxe; Cristina Fernández (ir.)

Malin, Senegaletik hurbil dagoen Kayes herrian jaio zen Drissa. Han bizi izan da bere gurasoekin eta bi anai-arrebekin eta haurtzaroaren gomuta atseginak ditu, baina egun zoritxarreko batean aitak lanpostua galdu eta bizibidearen bila aita Europa aldera joan zen ogi bila. Baina haren berririk ez zuenez, hamahiru urte bete zituenean, Drissa aitaren bila abiatuko da milaka kilometroko bidaian.

 

 

16-18 urte

Miñan, Amets Arzallus eta Ibrahima Balde

 

Magali ez dago bakarrik, John Andueza

Egun zailak bizitzen ari dira Bergarako institutuan, egun ilunak, egun korapilatsuak. Duela hamabost egun, bertako bi ikasle gertakari tamalgarri batean nahastu ziren, biolentzia irrazionalaren atzapar zikinetan murgilduz. Geroztik, giroa endredatuta dago.

 

Zendabalitz, Erika Elizari

Parisko Charles de Gaulle aireportutik Loiukora doan hegaldia. Barruan hamaika bidaiari eta beste hainbat istorio: lan-elkarrizketa batera joan eta haurdun dagoela ezkutatu duen exekutiboa; barruko bulkada suntsikorrei aurre egin behar dien pilotua; egungo bikotekideari aurretik ezkonduta egon zela kontatzera ausartzen ez den emakumea…

 

0 comentarios: to “ Juul sariak 2022