Ostegunean (ira. 23) ospatu zen Nafarroako Ikastolen Elkarteak antolatzen duen aurtengo Juul kanpainaren sari-banaketa (beraien YouTubeko kanalean 31. minututik aurrera).
Gregie de Mayer idazlearen eta Koen Vanmechelen eskultorearen arteko elkarlanetik sortutako pertsonaia hunkigarri honen izena hartzen duten sari literario hauek ikastoletako ikasleek aukeratzen dituzte. Horretan datza Juul sarien garrantzia, irakurleen gomendio zuzenetan oinarritzen direla.
Zio gomendatzaile honi jarraituz, aurtengo sariak irabazi dutenen lanekin erakusketa bat antolatu dugu liburutegiko Haur-Gazte atalean (zerrenda osoa pdf formatuan).
Honako hauek izan dira saritutakoak:
3-6 urte
Hiru begiko igela, Olga de Dios (itz. Ipar Alkain)
Polita, Canizales (itz. Ipar Alkain)
Kaixo, Sorgina naiz. Oso pozik nago hitzordu bat dudalako. Nik oso polita ikusten dut neure burua, baina denek ez dute gauza bera pentsatzen. Aholkuak ematen dizkidate eta ez dakit zer egin. Arrazoi izango dute? Besteei gustatzea eta aldi berean ongi sentitzea posible al da?
Boskotea ohean, Marie-France Painset (ir. Atelier Saje; itz. Patxi Zubizarreta)
6-8 urte
Etxe honetan, Aintzane Usandizaga (ir. Gaston)
Katta ametsetan, Miren Agur Meabe (ir. Lotura Films)
Udaberriarekin batera, basoa kolore berriz jantzi da. Neguko lozorrotik irtenda, Katta, inguruak miatzeko gogoz, zuhaitzera igo eta ia iritsi da zeruraino. Amets batean bezala hegaldatuko da lainoetan eta, etxera itzultzean, udaberriak garai berri baten zantzuak ekarri dizkiola konturatuko da.
Otsoko eta etxerako bidea, Rachel Bright (ir. Jim Field; itz. Amets Santxez)
Otsokok, taldeko gazteenak, beste etxe baten bila irten behar du, taldeko gainerako otsoekin batera. Otsokoa ziur dago nahiko nagusia dela, dagoeneko, baita bere buruaren gidari izateko ere. Hala ere, zeharkaldi luze bat dela eta, Otsoko atzean geratu da, eta tundra artikoko animalien laguntzarekin baino ez da izango gai bere bidelagunengana itzultzeko.
8-10 urte
Onin eta Afrikarako bidaia, Ibon Martin (ir. Emmmanuel Montiel; itz. Aiora Jaka)
Lapatza, Paddy Recalde (ir. Jokin Mitxelena)
Txomintxo eta Perutxo lehendakari, Txomin eta Peru Magdalena (ir. Iosu Mitxelena)
Astelehen goiza da eta Txomintxo eta Perutxoren ikasgelakoak Gasteizera doaz autobusean. Gaurkoan bisita berezia dute: Eusko Legebiltzarra. Legebiltzarrean, helduek bozkaz hautatutako legebiltzarkideak egoten dira, azaldu die Txoxe maisuak. Eta zer egiten dute han legebiltzakideek?, galdetu du Urtzik. Legeak egin, denon dirua zertan gastatu eztabaidatu, jaiegunak noiz jarri erabaki gauza asko!. Txomintxo eta Perutxori ez zaie batere lan zaila iruditu.
10-12 urte
Maddiren amona influencerra, Jasone Osoro (ir. Alai Zubimendi)
Ihesaldia (Gizajo baten egunkaria; 12), Jeff Kinney (itz. Miren Arratibel)
Burnizko potoa, Antton Kazabon (ir. Jokin Mitxelena)
12-16 urte
Beti Iparralderantz, Jon Arretxe (ir. Cristina Fernandez) (eLiburutegian)
Miñan, Amets Arzallus eta Ibrahima Balde (eLiburutegian)
Ibrahima kamioi batean zebilen aprendiz Ginean, egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea. Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko. Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da eta, beraz, unibertsala
Eskularru Beltzak, Jasone Osoro (ir. Josevisky) (eLiburutegian)
Ilustratzaileak atalean
Beste urte batzuetako saridunak.
0 comentarios: to “ Juul sariak 2021 ”
Post a Comment