2022-10-03

Haur eta gazte irakurketa jokoa 2022 -- Juego de lectura para niños y jóvenes 2022

Eguneraketa (2023-04-03):Erakusketa bibliografikoa haur liburutegian jokora bidali dituzuen gomendioekin

Eguneraketa (03-04-2023):Se ha creado una exposición en la biblioteca infantil con algunas de las recomendaciones que nos habéis propuesto.

 

Eguneraketa (2023-01-02): Argitaratu dugu saridunen zerrenda! Zorionak saridunei eta eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik. 

Actualización (02-01-2023): Se ha publicado la lista de números premiados en el sorteo. Felicidades a l@s afortunad@s y muchas gracias a tod@s l@s que habéis participado.

 

2022 irakurketa jokoa Leioako liburutegian

(Más abajo en castellano).

 

Aurten ere martxan dugu haur eta gazteei zuzendutako irakurketa jokoa.

Bederatzigarren edizioa dugu jada eta aurtengoak ez dakar beste edizioekiko aldaketa gehigirik (irudi kontuetatik aparte). Aurreko beste jokoetako oinarriak errepikatzen dituenez, aurretik parte hartu baldin baduzu jokoaren mekanika sobera ezaguna egingo zaizu, baina goazen errepikatzera memoria freskatzeko eta berriei informatzeko.

Seitik hamasei urtera arteko irakurleei zuzenduta dago. Adin-tarte horretan bazaude liburutegitik maileguan hartzen duzun liburu bakoitzeko irakur-puntu bat emango dizugu (beheko irudikoa bezalakoa. Eska iezaiguzu liburuarekin batera ematea ahazten bazaigu). Liburua itzultzerakoan, emaiguzu baita ere irakur-puntua zure datuekin eta liburuaren inguruko zure eritziarekin. Hiru irakur-puntu batzerakoan zenbaki bat emango dizugu 2023ko urtarrilaren 2an ospatuko den zozketan parte hartzeko.

60 €ko hamar Elkar opari-txartel zozketatuko ditugu Number Generator gunea erabiliz (aurreko urteetako zerbitzuaren aldean, gune honetan dagoeneko saria lortu duen irakurlearen zenbakiak kentzea baimentzen digu) eta saridunen izenak liburutegiko webgunean zein hemen argitaratuko dira

Irakur-puntuak eskatzeko epea urriaren 3an hasten da eta abenduaren 23ra arte luzatuko da jokoan parte hartzeko tartea. Gero eta zenbaki gehiago lortu, aukera gehiago zozketan!

Beraz, gogoratu:

  • 6-16 urte bitartekoei zuzendutako jokoa.
  • 60 euroko 10 Elkar opari-txartel.
  • Parte hartzeko epea urriaren 3tik abenduaren 23ra.
  • Zozketaren data: urtarrilak 2.

Informazio gehiago eta oinarriak liburutegiaren webgunean.



Ya está en marcha la novena edición del juego de lectura de la biblioteca infantil.

La mecánica del juego es la misma que la de años anteriores. Si tienes entre seis y dieciséis años, te daremos un marcapáginas por cada libro que lleves en préstamo (pídenoslo si se nos olvida entregártelo). Rellena el marcapáginas con la recomendación del libro y con tus datos y por cada tres marcapáginas recibirás un número para el sorteo que se celebrará el 2 de enero del 2023.

¿Qué sorteamos? Pues 10 tarjetas-regalo de Elkar de 60 € cada una. Celebraremos el sorteo utilizando los números aleatorios que salgan en la página Number Generator (para poder sortear los premios sin que se repitan premiad@s) y publicaremos los nombres de los/as afortunad@s en la página web de la biblioteca y aquí, en el blog.

Ya se pueden pedir los puntos de lectura y tienes hasta el 23 de diciembre.

Por tanto, recuerda:

  • Dirigido a lectores/as 6 a 16 años.
  • 10 tarjetas regalo Elkar de 60 euros.
  • Del 3 de octubre al 23 de diciembre para participar.
  • Fecha del sorteo: 2 de enero.

Más información y las bases en la página web de la biblioteca.