2020-09-07

Liburutegiaren irekiera -- Apertura de la biblioteca

Leioako udal liburutegia irailaren 8an irekitzen da

(Más abajo en castellano)

Bihar, irailak 8, liburutegiak ateak irekiko ditu publikora berriro.

Hilabete latz eta arraroak pasatu ditugu konfinamendua hasi zenetik eta maiatzaren amaieratik mailegu zerbitzu berezia eskaintzen bagenuen ere, bihartik aurrera Kultur Leioako eraikinaren ateak zabalduko dira liburutegiko erabiltzaileontzat.

Hori bai, segurtasuna eta higienea bermatzeko gogoarekin neurri bereziak hartu ditugu irekiera gauzatzeko. Garbiketa neurriak areagotu egin dira eta etenaldi bat egongo da eguerdian instalazioak garbitzeko. Liburutegiaren aforoa mugatu egin da bertaratutakoen arteko segurtasun-distantzia mantentze aldera eta ibilbideak markatu dira bisitariak ez daitezen gurutzatu beraien joan-etorreretan.

Zuoi ere beste neurri batzuk hartzeko eskatzen dizkizuegu. Edukiera mugatua dela eta, ahal izanez gero banaka etor zaitezten eskatzen dizuegu (12 urtetik beherako erabiltzaileoi izan ezik, zuok helduren batekin etorri beharko duzue) eta ikasteko posturen bat betetzeko baldin ez bada, zuen bisita ahalik eta gehien laburtu dezazuela eskatuko genizueke denontzako lekua egon daiten. Horretarako komenigarria litzateke irakurketa aukerak (edo ideiak, behintzat) etxetik mamurturik badakartzazue. Liburutegira igotzeko eskailerak lehenestea eta sarrerako gel hidroalkoholikoa erabil dezazuen eskatzen dizuegu baita ere. Eta noski, maskara jantzita etorri eta besteekiko segurtasun-distantzia gorde une oro.

Liburu eta filmen mailegua lehengoratzen da eta, era mugatuan bada ere, ikasketa-gela zein irakurketa-lekuetako postuak eskainiko dira. Zoritxarrez, oraindik ez gaude zerbitzuren batzuk irekitzeko moduan; egunkarien gela barneko irakurketa, internet eta ordenagailuen zerbitzua edo Txiki-Txokoa besteak beste.

Udaletxetik luzatutako oharrean duzue edukieren berri.

Kontuan izan goizeko ordutegiarekin jarraitzen dugula astelehenera arte, hau da, 09:00etatik 14:00etara.

Muxuko eta metakrilatoen artean bada ere zuek berriro ikusteko gogoarekin gaituzue. Zaindu zaitezte eta erdu beldur barik liburutegira.


Liburutegi sareko aholkuak Covidaren aurrean
Recomendaciones de la red de bibliotecas (il. Estudio Gastón)




Aunque desde finales de mayo ofrecíamos el servicio de préstamo (de una forma un tanto especial), a partir de mañana, 8  de septiembre, la biblioteca volverá a abrir sus puertas al público.

Con el deseo de garantizar la seguridad y la higiene hemos tomado ciertas medidas a la hora de abrir la biblioteca. Se ha intensificado la limpieza y habrá una pausa al mediodía para limpiar las instalaciones. El aforo de la biblioteca se ha limitado para mantener la distancia de seguridad entre los asistentes y se han marcado recorridos para evitar que los visitantes se crucen en sus desplazamientos.

Vosotr@s también tendréis que tomar ciertas medidas a la hora de venir a la biblioteca. Debido a las limitaciones de aforo, os rogamos que, si es posible, acudáis de forma individual (excepto a los usuarios menores de 12 años, que tendréis que venir con algún adulto) y que acortéis al máximo vuestra visita. Para ello sería conveniente que traigáis pensado desde casa lo que queréis llevar en préstamo. También os pedimos que prioricéis las escaleras para subir a la biblioteca y que uséis el gel hidroalcohólico de la entrada. Deberéis, además, venir con mascarilla e intentar guardar en todo momento la distancia de seguridad con l@s demás visitantes.

Se restaura el préstamo de libros y películas al estilo prepandémico y, aunque de forma limitada, se ofertarán puestos en salas de estudio y lugares de lectura. Desgraciadamente, todavía no estamos en condiciones de abrir algunos servicios, como la lectura en sala de periódicos, internet y el servicio de ordenadores o la Bebeteca.

En la nota emitida desde el Ayuntamiento podéis informaros de los aforos de la biblioteca.

Por último, avisaros que seguimos con el horario de mañana hasta el lunes, es decir, de 09:00 a 14:00 horas.

Ya hemos mantenido el contacto con much@s de vosotr@s pero seguimos con muchas ganas de volveros a ver.