2019-10-07

Euskara irakurle kluba 2019-2020



Aurten ez dugu euskarazko irakurle klubik antolatu formatuari 'birpentsatze' bat emateko asmoarekin.

Lehenago modu birtualean garatu genituen eztabaidak eta kritikak (litforoa) aurrez-aurre eramatera ausartu ginen 2013. urtetik aurrera pasa den urtera arte. Zazpi urtez hilabetero matraka ematen liburutegiko irakurleekin eta, lantzean behin, egile eta itzultzaileekin (herriko Ana Moralesekin eta Igor Mercadorekin eta EIZIEtik gonbidatutako Iñigo Roquerekin), baina bileren formatua berrizteko beharra sumatu genuen taldeko parte-hartzaileek. Era berriak bilatu behar genituela irakurle gehiagorengana heltzeko asmoarekin.

Liburutegiko euskara irakurle klubaren asmo berrien informazioa zabaltzen dugun bitartean, eskuragarri dituzue orain arte irakurritako (eta kritikatutako) liburuen oharrak eta informazioa liburutegiko Google Drive karpetan (pdf fitxategi guztiak batera .zip batean deskargatzeko aukera ere badago).

Eskerrik asko orain arteko konpainiagatik eta elkar ikusteko gogoarekin hurrengo bidaia literarioetan!