2018-03-19

Idoloak akatu genituenekoa irakurle klubean



Musika baino ez nuen aditu bisita haietan. 1977 urrutiko kanta labur eta zaratatsuak. Internet bidez erosten zituen diskoak Ingalaterratik, Alemaniatik edo Estatu Batuetatik. Dirutza uzten zuen gu baino zaharragoak ziren biniloetan. Arroparekin antzeko. Ulertezina zitzaidan Argiak gaiari jartzen zion pasioa eta nere kautarako pentsatzen nuen ohean nolakoa behar zuen izan musikari eskainitako energiaren erdia eskainiz gero. Ez nuen sekula epaitu; aitzitik, jokoa jarraitzen nion eta pixkanaka-pixkanaka talde batzuen izenak ikasten joan nintzen: Undertones, UK Subs, Pointed Sticks edo, kitzikagarriena, Vibrators.

Idoloak akatu genituenekoa, Gotzon Hermosilla, Igor Mercado eta Iñigo Basaguren-Duarte.

Poesia mailua baldin bada, kontakizuna punk abestia da. Laburra, bat-batekoa eta gizartearen lozorroa eztanda ozen batekin errementatzen duena.

Suziritik baino petardoen zaratarekin zerikusi gehiago duten hamazortzi ipuinetako trakarekin datorkigu Igor Mercado eta bere fanzine izerdi-lagunak Gotzon Hermosilla eta Iñigo Basaguren-Duarte. Sei eskutara idatzi duten kontakizun laburren liburu honek taberna-zulo sakonen kiratsa, hala-hola eroandako erlazio gatazkatsuak, ez hain ondo olioztatuko makineria sozialeko torloju solteak… aurkezten dizkigute. Dena, hori bai, punk-HC zarataz blaituta (beherago duzue ipuin bakoitzaren soinu-banda).

Igor Mercado bera izango dugu solaskide bihar, martxoak 20, liburutegiko hemerotekan biltzen garen irakurle taldean. Adi ibili hilabete honetan eguaztenetik martitzenera egin baitugu salto. Ordua zazpi t´erdietan mantentzen dugu

Liburuaren inguruko elkarrizketa Gotzon Hermosillarekin ZarataZarautz irratsaioan (13:17 minututik aurrera).

Mikel Ayerberen kritika Berrian.

Liburuari buruz ere berba egin genuen blogean bertan.






Liburuan agertzen diren abestien bideoak Youtuben (ezin aurkitu aipatzen diren euskal talde bakarrak. Non entzun daitezkeen baldin badakizue, eskertuko genizueke mezuaren iruzkinetan aipatuko bazeniguke):


Iggy and the Stooges: Raw Power    https://youtu.be/IFe0OfEtP2w

The Ramones: 53rd & 3rd        https://youtu.be/3qcMjKxt-dE

Sex Pistols: Anarchy in the UK    https://youtu.be/qbmWs6Jf5dc

The Clash: Career oportunities    https://youtu.be/jZOrkPIZ1JU

Rezillos: Somebody´s going…    https://youtu.be/-8hDw6mS2pI

The Buzzcocks: Ever fallen in love    https://youtu.be/51OB2YoC4sg

Black Flag: Nervous breakdown    https://youtu.be/302oEzSPCqE

GG Allin and the Jabbers: You hate me    https://youtu.be/Gua2cwmqfhs

The Lewd: Mobile home        https://youtu.be/n8EpxPGMsyo

AntiNowhere League: Let´s break the law    https://youtu.be/hoLPZ8Yqq3k

Agression: Don´t be mistaken    https://youtu.be/69cAU7tz3CM

Agnostic Front: Blind Justice    https://youtu.be/Y_z72v8Jh8Q

Nabat: Ti sei fermato ad ascoltare mai?    https://youtu.be/sJ0BbzMMdQE

Ahaztu antzean: Lumpenproletariat

Poison Idea: Alan´s on Fire    https://youtu.be/_5lKiFcnUlM

Bikini Kill: Suck my left one    https://youtu.be/f1aGcJVrvlo

Guitar Gangsters: Going to London    https://youtu.be/ItQwjCUyjAk

The Dirties: Hil dira zuen heroiak


BONUS TRACK Leihotikan taldearen Idoloak akatu