2017-03-14

Harrotasuna eta aurrejuzguak irakurle klubean

Harrotasuna eta aurrejuzguak Leioako liburutegian

—Sir Williamen etenarekin ahaztu egin dut zertaz ari ginen.
—Ez dut uste batere hitz egiten geundenik. Sir Williamek ez zituzkeen topatuko gela osoan guk baino esateko gutxiago duten beste bi. Bizpahiru gairekin saiatu gara dagoeneko arrakastarik gabe, eta hurrena zertaz hitz egiteko garen, ezin asma dezakedan gauza da.
—Zer moduz liburuez? —esan zuen Darcyk irribarrez.

Harrotasuna eta aurrejuzguak, Jane Austen; Ana Isabel Moralesek euskarara itzulia.
(Formatu digitalean ere eskuragarri eLiburutegian)

Biharko (martxoak 15) irakurle klubaren bilera berezia izango da liburuaren itzultzaile den Ana I. Morales (@AnaisNi Twitterren) gonbidapena onartu eta gurekin izango delako liburua eta itzulpenaren nondik norakoak azaltzeko. Hain obra ezagun eta iraunkorraren itzulpen lana maisutasunez burutu badu ere, bere mardula hasperen bihurtuz, 'zalantza' hitza bekokian grabaturik daraman golemaren irudia iradoki du itzultzailearentzeko. Eleberriaren inguruan eta berau itzultzeko izan dituen zailtasun eta zalantzen araberakoak azalduko dizkigu.

Irakurle klubaren bilerak hilabeteko hirugarren eguaztenetan ospatzen dira, liburutegiko hemerotekan arratsaldeko zazpi t´erdietan. Bertan itxaroten zaituztegu!

Saioan erabil genezakeen gidoia (Google Driven).
Liburuaren inguruko kritikak Armiarma webgunean.
Ana Isabel Moralesi liburuaren inguruan egindako elkarrizketa erakurleak blogean.
Ana Isabel Moralesi egindako elkarrizketa Elearazi blogean.

2 comentarios: to “ Harrotasuna eta aurrejuzguak irakurle klubean