Urriko liburu berrien boletina kontsultatu nahi baduzu, klikatu hemen (pdf artxiboa, 704 KB)
Zure korreora hilabetero hel dadin nahi izanez gero, jar zaitez gurekin kontaktuan harpidetza eskatuz:
Si quieres consultar el boletín de novedades de octubre, pincha aquí (archivo pdf, 704 KB)
Para recibirlo todos los meses en tu correo electrónico, ponte en contacto con nosotros e indícanoslo:
2009ko Urria - Octubre 2009
2009ko urriko liburu berriak -- Novedades de octubre 2009
Munduko paisaiak - Angola

"Nazio askapenerako gudan hasten den literatura-produkzio premiazko eta militanteak, Angolaren independentzia (1975) dela medio, metropoliaren diskurtso propio eta autonomoa ahalbidetzen du. Idazle ezagunen artean Pepetela, José Eduardo Agualusa edota Luandino Vieira aipa daitezke. Azken honek, Camoes saria Jaso zuen 2006an, eta arrazoi pertsonalengatik uko egin zion."
(Liburuxkatik hartua)
"Una producción literaria de urgencia y militante que se inicia en plena guerra de la liberación nacional, da paso a partir de la independencia de Angola (1975) a un discurso literario propio y autónomo de la metrópoli. Entre los escritores más conococidos podríamos citar a Pepetela, José Eduardo Agualusa o Luandino Vieira que en el 2006 recibió el Premio Camoes, que rechazó por motivos personales."
(extraído del folleto)
Informazio gehiago (gazteleraz) / Más información: Escritores de Angola
Liburutegian eskuragarri / Disponibles en la biblioteca:
Angolako ipuinak / Pascoal Pedro Adào Neto; moldatzailea, M. José Rivas ; marrazkiak, José Tellaetxe (Haur Gazte)
Pascoal idazle gaztea Angolan jaio zen eta egun batean guregana etortzea erabaki zuen. Eta gure artean zegoela, ideia zoragarria bururatu zitzaion: bere haurtzaroko oroitzapenetatik Angolako jende nagusiei entzundako ipuinak atera eta liburu eder honetan euskaldun guztioi eskaintzea.
Shanba: Angolako ipuinak / Pedro Neto; Antton Olanoren itzulpena; Julián eta Jose A. Tellaetxeren marrazkiak (Haur Gazte)
Aurreko liburuaren argitalpen eguneratua.
Ngungaren abenturak / Artur Pestana "Pepetela"; itzultzailea, Bego Montorio (Haur Gazte)
Ondo ezagutzen duzu aldamenean duzun burrukalari gaztea? Ez da Ngunga izango Caripande edo Ninda edo Cunjamban edo Lumejen edo Mutumboren erasoan agertuttako adoreagatik nabarmendu zen gerrilaria? Ez da izango injustizia guztiekin, datozen tokitik datozela, bukatu nahi duen eta mundua aldatu nahi duen gerrilaria? Ez zara, bada, zeu izango?
Senegal "Hienen ipuinak" / Eguzkiñe Bidaurrazaga, Iban Gaztanbide (Haur Gazte)
Bilduma honetan egileek herri-ipuin bat aurkezten digute kultura, leiendak, kondairak, herriko ospakizunak, ohiturak eta gastronomia lagunduta. Ale honekin Senegaleko zapore eta ohiturak ezagutzeko ezinbesteko aukera aurkituko dugu eta hango ipuin ezagun bat irakurriko dugu.
El deseo de Kianda / Pepetela; versión española de Eduardo Naval
Los edificios de Luanda, capital de Angola, empiezan a caerse súbitamente. Nadie sabe lo que está ocurriendo. Una novela ácida, irónica e ingeniosa en la que el autor aprovecha un hecho extraordinario, el desmoronamiento de los edificios de Luanda, para retratar la descomposición social que vive el mundo africano actual.
La gen
eración de la utopía / Artur Pestana "Pepetela"; traducción de Milene Illas Castañedo
Pepetela rescata de su memoria las mil caras de la lucha por la independencia de Angola valiéndose del desarrollo personal y de las experiencias vitales de un grupo de compañeros, miembros de una misma generación, que ven cómo el camino hacia la liberación de su pueblo condicionará irremediablemente sus relaciones, amores y decisiones.
El vendedor de pasados / José Eduardo Agualusa; traducción de Rosa Martínez Alfaro
Felix Ventura es un personaje peculiar. Además de ser albino, ha escogido un extraño oficio: vendedor de pasados falsos. Después de años de guerra, sus clientes -prósperos empresarios, políticos, generales y la emergente burguesía angoleña- tienen un futuro prometedor. Así que sólo les falta un pasado presentable.
Munduko paisaiak - Paisajes del mundo
Etiquetas: Munduko paisaiak - Paisajes del mundo
Munduko paisaiak -- Paisajes del mundo
Liburutegiak Topaleku kanpainaren barruan, Munduko paisaiak programa zabaldu da.
Hainbat lurralde (Bolivia, Kolonbia, Angola, Nikaragua, Nigeria, Ekuador, Senegal, Errumania, Txina, Maroko eta Errusia) eta bakoitzeko liburuxka bat lurralde horri buruz edo bertoko idazleren batek sortutako dokumentuak erakutsiz. Erakusmahai nagusian aurkituko dituzue.
Agian ezezagun egiten zaizkigun autore eta lekuei begirada zuzentzeko aitzakia ederra. Ekimen honekin bat eginez, liburuxka horietan agertu eta liburutegian eskuragarri dagozkeen liburuen zerrenda aurkeztuko dizuegu astero (alfabetoak agintzen duen ordenan)
Kanpainak bere bloga ere badu: Liburutegiak topaleku
Dentro de la campaña Las bibliotecas punto de encuentro, se ha puesto en marcha el programa Paisajes del mundo.
Se trata de una serie de folletos que contienen un listado de libros escritos por autores de cada país (Bolivia, Colombia, Angola, Nicaragua, Nigeria, Ecuador, Senegal, Rumanía, China, Marruecos y Rusia) Los encontraréis en el mostrador principal.
Como se trata de una buena oportunidad para conocer lugares y autores que nos podrían resultar desconocidos, desde la biblioteca nos sumamos a esta iniciativa y os iremos ofreciendo cada semana el listado de libros que tengamos sobre/de el país que corresponda (los mostraremos por orden alfabético)
La iniciativa posee su propio blog: Liburutegiak topaleku
Etiquetas: Munduko paisaiak - Paisajes del mundo
V Juego de lectura Tragalibros
Por quinto año se ha puesto en marcha el juego de lectura Tragalibros.
Como en los años anteriores, se trata de leer los cinco libros propuestos y responder correctamente a las seis preguntas que se harán sobre cada uno.
Los libros de este año:
La perra de Alejandría / Pilar PedrazaLa protagonista ubicua de esta novela es la ciudad de Alejandría, la más inquieta y cosmopolita del orbe mediterráneo a comienzos de la era cristiana, donde Pilar Pedraza escenifica magistralmente un tiempo convulso, inicio de la decadencia de la gran metrópoli, rubicón del auge del cristianismo que habría de acabar con siglos de tolerancia y eclecticismo cultural.
Huye rápido, vete lejos / Fred Vargas

Alguien ha pintado un cuatro negro, invertido, con la base ancha, sobre cada una de las trece puertas de un edificio del distrito 18 de París. Debajo aparecen tres letras: CLT. El comisario Adamsberg las fotografía y titubea: ¿es una simple pintada o una amenaza? En el otro extremo de la ciudad, Joss, el viejo marino bretón que se ha convertido en pregonero de noticias, está perplejo. Desde hace tres semanas, en cuanto cae la noche, una mano desliza incomprensibles misivas en su buzón.
Cometas en el cielo / Khaled HosseiniSobre el telón de fondo de un Afganistán respetuoso de sus ricas tradiciones ancestrales, la vida en Kabul durante el invierno de 1975 se desarrolla con toda la intensidad, la pujanza y el colorido de una ciudad confiada en su futuro e ignorante de que se avecina uno de los periodos más cruentos y tenebrosos que han padecido los milenarios pueblos que la habitan.
El juego de Ender / Orson Scott Card

La tierra se ve amenazada por una raza extraterrestre que se comunica telepáticamente y considera no tener nada en común con los humanos a los que quiere destruir. Para vencerlos es necesario un genio militar y por ello se ha permitido el nacimiento de Ender.
La doble vida de Martin Harris / Didier van CauwelaertCuando Martin Harris regresa a casa después de tres días de ausencia su mujer no le reconoce y un hombre que afirma llamarse como él ha usurpado su identidad, su hogar, su puesto de trabajo y algo que resulta aún más inquietante: sus recuerdos. ¿Se trata de una broma? ¿Una pesadilla? ¿Una venganza? ¿Un caso médico? ¿Una conspiración?
Las preguntas
Serán seis por cada libro y se publicarán el 1 de febrero. Podréis recogerlas en la misma biblioteca o acceder a ellas a través de nuestra web.
Las respuestas podeis entregarlas en el mostrador principal de la biblioteca o mandarlas por email (en este caso, por favor esperad a recibir el correo de respuesta confirmando la recepción de las mismas) (contacto)
Si por lo menos la mitad de las respuestas de cada libro son correctas, entrareis en el sorteo de premios que se celebrará el 23 de abril (habrá lunch)
Los premios
- Cena para dos personas en el Hotel Artaza
- Seis bonos individuales de 50 € para gastar en las librerías de Elkar Megadendak
Etiquetas: Ekimenak - Actividades
V Liburujatun irakurketa jokoa

Martxan da aurtengo Liburujatun Irakurketa Jokoa. Bostgarren urtea jada!
Bertan parte-hartu nahi baduzu, aurkezten dizkizugun bost liburu hauei buruzko galderen erantzunak aurkeztu beharko dituzu liburutegian.
Aurtengo liburuak honako hauek dituzu:
Aulki jokoa / Uxue Alberdi
"Inork ez luke galtzetan pixa eginda hil nahi. Biluzik hiltzea baino okerragoa da hori, duintasun izpirik gabe. Nik, nola hil nahi dudan galdetzen didatenean, lore moreak dituen soinekoa jantzita erantzuten dut. Daukadan politena da".Umeen jolasa ez ezik, bizitzaren metafora da aulki-jokoa: aldiro gutako bat geldituko da lekurik gabe, eta utzi egin beharko du joko-zelaia.
Kometa ehiztaria / Khaled Hosseini
Historio honek Kabulen kokatzen gaitu, Hassan eta Amirren arteko tirabirak kontatzen dizkigun bitartean. Gazte biak betidanik izan dira lagunak, etxe berean bizi dira Hassan Amirren zerbitzaria izanik. Egun batean Amirrek kometa txapelketan izena emango du, geroztik gauzak ez dira berdinak izango. Bere koldarkeriak eragindako Hassanenganako laguntza eza betirako izango du buruan. (Anetxu.mundua.com)
Eztia eta ozpina / Patxi Zubizarreta
Selim gazte marokiar bat da. Eta bere adin moduko gazte marokiar askorentzat bezala, Parisera joatea da bere ametsa. Han dauka bere Meka. Bidaia horretan eztia eta ozpina ezagutzen ditu. Eztia, Esther izeneko neska gasteiztar batez maiteminduta. Ozpina, marokiarrentzat, hain zuzen ere, ez delako larrosa-bide bat Afrikatik Europara datorren bidea.
Berandu da gelditzeko / Unai Iturriaga
Mikel izeneko gazte bat da protagonista eta istorioaren muina Bilbon kokatuta egon arren, Euskal Herria osoan zehar mugitzen da, azkenik Parisean amaitu arte. 2000. urtean, Mikel Zuri-Beltz izeneko musika taldearen partaide da eta Dionisos izeneko gizon xelebre baten pisuan bizi da musu-truk. Bilboko festa batzuetan, bere taldekide Aneren lehengusu bat ezagutzen du, gerora izugarrizko arazo eta buruhauste ekarriko dizkionak: Aneren lehengusu hura ETAko kidea da eta poliziatik ihesian dabil. (Euskaljakintza.com)
Nora ez dakizun hori / Irati Jimenez
Batetik Martin dugu, urtetan munduan barrena ibili ondoren Bilbora itzuli dena, argazki-erakusketa bat egiteko asmoz, eta hor non ikusten duen, hainbat hiritan egindako erretratuetan, emakume bera agertzen dela beti, erdi ostenduta. Bestetik Nora, irratian gaua bere ahots eztiaz janzten duena, baina hainbat sekretu gordetzen dira haren etxean, gaziak eta gozoak.
Itaunak
Sei izango dira liburu bakoitzeko eta otsailaren 1ean argitaratuko dira. Eskuragarri izango dituzu liburutegian bertan zein webgunean .
Erantzunak erakusmahaian entregatu edo epostaz (azken aukera hau erabiliz bidali ezkero, itxaroizu mesedez erantzunak heldu direla baieztatuko dizun mezua)
Itaunetatik gutxienez erdia zuzen erantzunda baldin badago, Apirilaren 23an ospatuko den lunch-an eta sari zozketan egoteko aukera izango duzu.
Sariak
- Bi pertsonentzako afaria Hotel Artazan
- Elkar Megadendetan erabiltzeko 50€ko sei txartel indibidualak
Gainera, gaztelerazko kategorian ere parte hartzen baldin baduzu (beti eta liburu bakoitzeko gitxienezko puntuazio erdia gaindituz) Irakurle Elebidun Sari Berezia lor zenezake zuzenean. Hau da, 2010 urte osoan Kultur Leioako Lagun Txartela izateak dakartzan abantaila eta deskontuekaz gozatzeko aukera izango duzula.
Etiquetas: Ekimenak - Actividades
Ipuin kontalari saioa -- Sesion de cuentacuentos
Saioa hasi baino hamar minutu lehenago liburutegiko atal hau itxi egingo da.

Esta sección de la biblioteca se cerrará diez minutos antes de la actuación.
Etiquetas: Ekimenak - Actividades
Literaturaren bideak etorkizunean
Aurreko hitzaldian liburuen euskarriei buruz mintzatu bazen ere, atzokoa idazle (sortzaile) eta irakurlearen (jasotzaile) artean gertatzen diren harremanetan oinarritu zen batez ere.
Honen inguruan hainbat galdera bota ziran: Zergatik idazten da? Zer argitaratzen da? Gustokoa al dugu orain argitaratzen dena? Zer egin da orain arte irakurlea zaintzearren? Zer egin liteke literaturaren geroa bermatzeko?
Orri zuria aurrean dela abiatuta, argi geratu zan idaztea ekimen intimoa dela. Gauekotasun zantzua duela (Goizaldek eta Iratik gauez idazten dutela azaldu zuten) eta norberantzako egiten dela norberaren pertsonalidadearen lekukotasunen bat izatearren edo ipuinak kontatzeko behar sakon batek bultzatuta (literatur sariek eman lezaketen balizko bultzadaz aritzerakoan Iratik "Enrique Iglesias-en sindromea" argitu zigun. Hau da, idazleak bere buruari "Ondo idazten dut? Neuk idatzitakoak kalidaderik ba al dauka?" itauntzen omen dio etengabe eta literatur lehiaketek galdera haue modu anonimo batean erantzutera lagunduko leukie. Lana gutunazal batean sartu, adierazitako helbidera bidali eta idazlea berriro bere oskolan sartzeko aukera izango luke, testua ona den hala ez epaitzea ezezagunen eskuetan utzirik) Idazleak bere kristalezko bihotza jartzen du bere obran eta nahiko egoera minberan geratzen da berau plazaratzerakoan.
Gotzonek (Patxik editore lanetan jarrita) idaztea eta argitaratzearen arteko ezberdintasuna argi gera zedila eskatu zigun. Batetik oso barnetikoa den egitea daukagu eta bestetik bere erantzunkizuna duen ekintza sozial-ekonomikoa. Ondo dago norberan barruko zer guztiak ateratzea baina argitaratze orduan kontutan hartu behar da prestatutakoa interesgarria ote den, ez bait dago zereginik bestela. Euskal literatura, zentzu ekonomiko batean defizitarioa ei da, argitaratzen den %90ak diru laguntzak behar ditu.
Behin obra idatzita, irakurlearengana heltzea mugarri. Goizaldek zioenez, idazleak bere obra aurkeztu eta zabaltzeko ahalegina (marketina) egin beharko du irakurlearen interesa piztu nahi baldin badu. Patxik krisiari egotzi zion irakurleari orain ematen ari zaion atentzio hori, fidelizazio nahi hori. Baina ez zekusan argi zer den azken finean bilatzen dena, irakurlea hala eroslea? Egun argitaratzen dena gustatzen al zaio irakurleari? Euskalduna hain esparru estua izanik, idazleen arteko konpententzia izugarria omen, baina konpetentzia horrek kalitatearen bermea al dakar? Bestalde, ziurta liteke liburu erosia liburu irakurria izatea? Durangoko Azokak suposatzen duen tiroia aprobetxatzen jakin izan da?.
Jexux, hainbat galdera.
Eta azkenean zer ondorio? Ba berton bildutakoen aburuz, literaturan ez dagoela momentuz krisirik sormenaren partetik (Gotzonek gatazkek literatura elikatzen dutela eta herri gatazkatsua izanik materiala egon badagoela zioen) baina agian bai legokela literatura industria den aldetik, batez ere euskarri berriek ekarriko duten uholdea ikusirik. Geroa bermatzeko, beharrezkoa dala sormena, baina baita harrera eta arreta emango dion jasotzaile kopuru mardul eta ongi zaindutakoa. Zaintze hori irakurlegoa liluratuz erakarri daitekela (liluraturea?) baina baita euskal kulturan eragile izan litezken guztien harremanak finkatuz.
Bukatzeko, Patxik hitzaldi honi izenburua jartzeko eskatu zien solaskideei. Iratik "Nora ez dakin hori" proposatu zuen (bere azken liburua gogoraraziz) Gotzonek, aldiz, "Berandu baino lehen heldu eskutik" (Kirmen Uriberen liburuari keinuka) eta Goizaldek "Heldu sokara" (azokara? azkenaldian gor xamar gabiltza, barka diezaigula) Guk, musika aldera jotzen dugu eta "Igo nazazu nire tsunamira" proposatuko geunke.
Hurrengo solasaldia Gasteizen
Dekorazioari buruzko erakusketa -- Exposicion sobre decoracion
Urriaren 30erarte ikusgai duzue liburutegiko bigarren solairuan (Helduen atalean) etxeko dekorazioari buruzko erakusketa bibliografikoa.
Erakusketako gida (pdf, 414KB)
Exposición bibliográfica en la segunda planta de la biblioteca (la sección de adultos) sobre decoración. Hasta el 30 de noviembre
Guía de la exposición (pdf, 414 KB)
Etiquetas: Ekimenak - Actividades


Blog honetara harpidetu 




