111 Akademiak eta Elkar aretoek Literaturaren bideak etorkizunean lemapean antolatutako hitzaldi sailan, atzo (urriak 9) Bilbori tokatu zitzaion. Goizalde Landabaso, Gotzon Barandiaran eta Irati Jimenez idazleak egon ziren hizlari Patxi Gaztelumendiren gidaritzapean.
Aurreko hitzaldian liburuen euskarriei buruz mintzatu bazen ere, atzokoa idazle (sortzaile) eta irakurlearen (jasotzaile) artean gertatzen diren harremanetan oinarritu zen batez ere.
Honen inguruan hainbat galdera bota ziran: Zergatik idazten da? Zer argitaratzen da? Gustokoa al dugu orain argitaratzen dena? Zer egin da orain arte irakurlea zaintzearren? Zer egin liteke literaturaren geroa bermatzeko?
Orri zuria aurrean dela abiatuta, argi geratu zan idaztea ekimen intimoa dela. Gauekotasun zantzua duela (Goizaldek eta Iratik gauez idazten dutela azaldu zuten) eta norberantzako egiten dela norberaren pertsonalidadearen lekukotasunen bat izatearren edo ipuinak kontatzeko behar sakon batek bultzatuta (literatur sariek eman lezaketen balizko bultzadaz aritzerakoan Iratik "Enrique Iglesias-en sindromea" argitu zigun. Hau da, idazleak bere buruari "Ondo idazten dut? Neuk idatzitakoak kalidaderik ba al dauka?" itauntzen omen dio etengabe eta literatur lehiaketek galdera haue modu anonimo batean erantzutera lagunduko leukie. Lana gutunazal batean sartu, adierazitako helbidera bidali eta idazlea berriro bere oskolan sartzeko aukera izango luke, testua ona den hala ez epaitzea ezezagunen eskuetan utzirik) Idazleak bere kristalezko bihotza jartzen du bere obran eta nahiko egoera minberan geratzen da berau plazaratzerakoan.
Gotzonek (Patxik editore lanetan jarrita) idaztea eta argitaratzearen arteko ezberdintasuna argi gera zedila eskatu zigun. Batetik oso barnetikoa den egitea daukagu eta bestetik bere erantzunkizuna duen ekintza sozial-ekonomikoa. Ondo dago norberan barruko zer guztiak ateratzea baina argitaratze orduan kontutan hartu behar da prestatutakoa interesgarria ote den, ez bait dago zereginik bestela. Euskal literatura, zentzu ekonomiko batean defizitarioa ei da, argitaratzen den %90ak diru laguntzak behar ditu.
Behin obra idatzita, irakurlearengana heltzea mugarri. Goizaldek zioenez, idazleak bere obra aurkeztu eta zabaltzeko ahalegina (marketina) egin beharko du irakurlearen interesa piztu nahi baldin badu. Patxik krisiari egotzi zion irakurleari orain ematen ari zaion atentzio hori, fidelizazio nahi hori. Baina ez zekusan argi zer den azken finean bilatzen dena, irakurlea hala eroslea? Egun argitaratzen dena gustatzen al zaio irakurleari? Euskalduna hain esparru estua izanik, idazleen arteko konpententzia izugarria omen, baina konpetentzia horrek kalitatearen bermea al dakar? Bestalde, ziurta liteke liburu erosia liburu irakurria izatea? Durangoko Azokak suposatzen duen tiroia aprobetxatzen jakin izan da?.
Jexux, hainbat galdera.
Eta azkenean zer ondorio? Ba berton bildutakoen aburuz, literaturan ez dagoela momentuz krisirik sormenaren partetik (Gotzonek gatazkek literatura elikatzen dutela eta herri gatazkatsua izanik materiala egon badagoela zioen) baina agian bai legokela literatura industria den aldetik, batez ere euskarri berriek ekarriko duten uholdea ikusirik. Geroa bermatzeko, beharrezkoa dala sormena, baina baita harrera eta arreta emango dion jasotzaile kopuru mardul eta ongi zaindutakoa. Zaintze hori irakurlegoa liluratuz erakarri daitekela (liluraturea?) baina baita euskal kulturan eragile izan litezken guztien harremanak finkatuz.
Bukatzeko, Patxik hitzaldi honi izenburua jartzeko eskatu zien solaskideei. Iratik "Nora ez dakin hori" proposatu zuen (bere azken liburua gogoraraziz) Gotzonek, aldiz, "Berandu baino lehen heldu eskutik" (Kirmen Uriberen liburuari keinuka) eta Goizaldek "Heldu sokara" (azokara? azkenaldian gor xamar gabiltza, barka diezaigula) Guk, musika aldera jotzen dugu eta "Igo nazazu nire tsunamira" proposatuko geunke.
Hurrengo solasaldia Gasteizen

0 comentarios: to “ Literaturaren bideak etorkizunean ”
Post a Comment