Martxan da aurtengo Liburujatun Irakurketa Jokoa. Bostgarren urtea jada!
Bertan parte-hartu nahi baduzu, aurkezten dizkizugun bost liburu hauei buruzko galderen erantzunak aurkeztu beharko dituzu liburutegian.
Aurtengo liburuak honako hauek dituzu:
Aulki jokoa / Uxue Alberdi
"Inork ez luke galtzetan pixa eginda hil nahi. Biluzik hiltzea baino okerragoa da hori, duintasun izpirik gabe. Nik, nola hil nahi dudan galdetzen didatenean, lore moreak dituen soinekoa jantzita erantzuten dut. Daukadan politena da".Umeen jolasa ez ezik, bizitzaren metafora da aulki-jokoa: aldiro gutako bat geldituko da lekurik gabe, eta utzi egin beharko du joko-zelaia.
Kometa ehiztaria / Khaled Hosseini
Historio honek Kabulen kokatzen gaitu, Hassan eta Amirren arteko tirabirak kontatzen dizkigun bitartean. Gazte biak betidanik izan dira lagunak, etxe berean bizi dira Hassan Amirren zerbitzaria izanik. Egun batean Amirrek kometa txapelketan izena emango du, geroztik gauzak ez dira berdinak izango. Bere koldarkeriak eragindako Hassanenganako laguntza eza betirako izango du buruan. (Anetxu.mundua.com)
Eztia eta ozpina / Patxi Zubizarreta
Selim gazte marokiar bat da. Eta bere adin moduko gazte marokiar askorentzat bezala, Parisera joatea da bere ametsa. Han dauka bere Meka. Bidaia horretan eztia eta ozpina ezagutzen ditu. Eztia, Esther izeneko neska gasteiztar batez maiteminduta. Ozpina, marokiarrentzat, hain zuzen ere, ez delako larrosa-bide bat Afrikatik Europara datorren bidea.
Berandu da gelditzeko / Unai Iturriaga
Mikel izeneko gazte bat da protagonista eta istorioaren muina Bilbon kokatuta egon arren, Euskal Herria osoan zehar mugitzen da, azkenik Parisean amaitu arte. 2000. urtean, Mikel Zuri-Beltz izeneko musika taldearen partaide da eta Dionisos izeneko gizon xelebre baten pisuan bizi da musu-truk. Bilboko festa batzuetan, bere taldekide Aneren lehengusu bat ezagutzen du, gerora izugarrizko arazo eta buruhauste ekarriko dizkionak: Aneren lehengusu hura ETAko kidea da eta poliziatik ihesian dabil. (Euskaljakintza.com)
Nora ez dakizun hori / Irati Jimenez
Batetik Martin dugu, urtetan munduan barrena ibili ondoren Bilbora itzuli dena, argazki-erakusketa bat egiteko asmoz, eta hor non ikusten duen, hainbat hiritan egindako erretratuetan, emakume bera agertzen dela beti, erdi ostenduta. Bestetik Nora, irratian gaua bere ahots eztiaz janzten duena, baina hainbat sekretu gordetzen dira haren etxean, gaziak eta gozoak.
Itaunak
Sei izango dira liburu bakoitzeko eta otsailaren 1ean argitaratuko dira. Eskuragarri izango dituzu liburutegian bertan zein webgunean .
Erantzunak erakusmahaian entregatu edo epostaz (azken aukera hau erabiliz bidali ezkero, itxaroizu mesedez erantzunak heldu direla baieztatuko dizun mezua)
Itaunetatik gutxienez erdia zuzen erantzunda baldin badago, Apirilaren 23an ospatuko den lunch-an eta sari zozketan egoteko aukera izango duzu.
Sariak
- Bi pertsonentzako afaria Hotel Artazan
- Elkar Megadendetan erabiltzeko 50€ko sei txartel indibidualak
Gainera, gaztelerazko kategorian ere parte hartzen baldin baduzu (beti eta liburu bakoitzeko gitxienezko puntuazio erdia gaindituz) Irakurle Elebidun Sari Berezia lor zenezake zuzenean. Hau da, 2010 urte osoan Kultur Leioako Lagun Txartela izateak dakartzan abantaila eta deskontuekaz gozatzeko aukera izango duzula.
0 comentarios: to “ V Liburujatun irakurketa jokoa ”
Post a Comment