2025-11-24
0 comentarios

Euskadi sariak 2025 -- Premios Euskadi 2025

 

2025ko Euskadi Literatura sariak



Argitaratu dira aurtengo Euskadi Literatura sariak (info gehiago Irekia atalean hemen eta hemen) (Epaimahairen txostena pdf formatuan). Bigarren solairuko erakusmahaian dituzue eskuragarri aurtengo sarituak beste urteetakoekin batera.

Euskarazko kategoriei dagokionez hauek dira lan/egile saridunak:

 

Francesco Pasqualeren bosgarren arima, Unai Elorriaga (Euskarazko Literatura kategorian)

Saprin jaio zen, Italia hegoaldean, eta Richard Wagner, Robert Schumann eta Giuseppe Verdi konpositoreekin konpartitu zuen bere mundualdiaren parte handi bat. Galdaragile familia bateko semea, orduko giro politikoan nahasi, eta Mediterraneo itsasoaz bestaldera jo zuen, harik eta Bermeora heldu zen arte. Haren arrastoari segika, XIX. mendeko Europa mendebaldean zabaldutako giza mapa bat eskaintzen du Unai Elorriagaren zazpigarren nobelak. Epaimahaiaren esanetan «Goi mailako apustu literarioek ohi duten eran, irakurketa aktiboa eskatzen du […] ez baita nobela ohikoa, eta irakurlearen esku geratzen da, finean, hariak jostea eta elipsiak betetzea».

 

Aitona Floren, Karmele Mitxelena eta Jokin Mitxelena (Euskarazko Haur eta Gazte Literatura kategorian)

Danel aitonaren zain dago eskolako atarian, egunero bezala; bera joaten zaio bila, Danelek bere kabuz moldatzeko gauza dela uste duen arren. Txurirekin joan ohi da; txakurrak haur guztiek entzuteko moduko zaunkak eginez agurtzen du beti. Gaur, ordea, aitona asko berandutzen ari da, eta bakarrik abiatzea erabaki du. Etxera iristean jakingo du aitona zorabiatu egin dela eta ospitalera eraman dutela. Haurrei norbait betiko lo geratu dela esaten zaienean, badakite norbait hori hil egin dela, izarretara joan dela esaten zaienean bezala. Danelek ondo daki aitona ez dagoela lo, bazkalostean telebistaren aurrean geratzen denean bezala. Eta amari galdetu dio erantzun zehatz baten bila: Aitona hil egin da, ama? Epaimahaiaren esanetan «Haur eta Gazte literaturan heriotza gai nagusi duten liburu asko idatzi bada ere, ikuspuntu berri batetik eraiki du kontakizuna Karmele Mitxelenak. Haur protagonistaren ahotsaz baliatu da, batere filtrorik edo injerentziarik ez duen monologo ia erabatekoa eraikitzeko».

 

Arturoren uhartea, Elsa Morante, Koldo Biguri Otxoa de Eribe itzultzaile (Euskarazko Literatura Itzulpena kategorian)

Napolitik gertu, Procida uhartean, ingurune isolatu eta ia mitiko batean hazten da liburua, aita urrun eta misteriotsu batek eta ama baten absentziak markatua. Bere izaera eta munduaren ulermena bakardadearen eta fantasiaren bidez eratu du. Amaorde gazte baten etorrerak asaldatu egiten du bere unibertsoa, eta maitasun sentimenduen, jeloskortasunaren eta bere bizitza betiko aldatuko duten aurkikuntzen zurrunbilo konplexua sortzen du. Elsa Moranteren narrazioa poetikoa da eta iradokizunez betea. Uhartearen esentzia eta Arturoren barne-gatazkak sentiberatasun bikainez uztartzen ditu. Bere prosaren edertasunak eta istorioaren indar emozionalak denboraz kanpoko lan hunkigarri bihurtzen dute Arturoren uhartea. «oreka egokia lortu du jatorrizko lanari zor zaion fideltasunaren eta xede-testuak helburu duen irakurgarritasunaren artean».

 

Txillardegi hizkuntzalari, Markos Zapiain Agirre (Saikera Euskaraz kategorian)

Hainbat alderdi aipagarri zituen Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi”ren nortasunak: ekintzailea, literatur sortzailea, politikaria. Segur aski, euskaltzaletasunak biltzen zituen horien denak, eta, hain zuzen, euskaltzaletasun horrek berak eraman zuen hizkuntzaren beraren muina, izaera eta funtzionamendua aztertzera. Markos Zapiainek Txillardegik Hizkuntzalaritzan egindako lana eta zituen iritziak bildu ditu saiakera mamitsu eta pedagogiko batean. «Saiakeragileak jatorrizko testuak ezagutu eta gerturatzen ditu, prosa zuzen eta didaktikoan, eta Txillardegiren idatz-esana ulertzeko gakoak eskaintzen dizkigu».

 

Traba, Maite Rosende (Literatur Lanaren Ilustrazioa kategorian. Ez da berez euskarazko edo gaztelaniazko kategori bezala sailkatzen baina aurten euskarazko obra batean suertatu da)

Normala da egun batean traba egiten duten gauza asko aurkitzea. Traba egiten duten gauza horiei izkin egin eta egunerokotasunari beste modu batera begiratzea bezala da liburu honen ardatz nagusia. «testuek eta irudiek maisuki bat egin dutela eta sormenezko erabakiak hartu dituela konposizioan. Kutsu espresionista duen Traba liburua publiko guztiarentzat da apropos».


------------------------------


Ya se han dado a conocer los Premios Euskadi de literatura 2025 (más info en el portal de Irekia aquí y aquí) y tenéis las obras premiadas disponibles en el mostrador de la segunda planta en la exposición organizada junto a obras elegidas en años anteriores.

Las obras premiadas en las categorías en castellano han sido:

 

Termita, Garazi Albizua (Literatura en Castellano)

Termita narra, en primera persona, el día a día de una mujer ya no tan joven que vive con su abuela y que trabaja de teleoperadora. Esta voz narrativa es rebelde y macarra, irónica e impredecible. No cumple ninguna de las expectativas que la sociedad patriarcal impone sobre la mujer: su cuerpo no normativo, su sexualidad voraz, su rechazo al papel de cuidadora y su condición de no-madre la convierten, a ojos de otros, en un ser marginal. Pero la voz narrativa se rebela contra esa marginalidad, no narra desde la condición de víctima, no pretende dar pena ni apelar a la empatía. Según el jurado, la de Garazi se trata de «Una voz joven con gran potencial de proyección literaria. Una iniciativa narradora que supone el impulso necesario para una prosa que explora nuevos caminos y prefigura una literatura por venir».

 

Mujeres furiosas: El monstruo femenino en el audiovisual de terror, Itxaso del Castillo Aira (Ensayo en Castellano)

El monstruo es un cuerpo cultural, aberrante, que sintetiza categorías naturales irreconciliables por estar más allá de las normas, amenazante pero atractivo al mismo tiempo. El monstruo cinematográfico ha sido, principalmente, masculino. Pero desde el cambio de siglo son, en su mayoría, monstruos femeninos los que nos atemorizan desde las pantallas. ¿A qué se debe este fenómeno? ¿Cómo son estas “monstruas”? Este ensayo acomete su investigación mediante el análisis textual, al que suma diferentes perspectivas como los estudios del cuerpo y la fenomenología feminista. Las monstruas representadas en el audiovisual actual de terror -excesivas, indisciplinadas, incorrectas- negocian la tensión que existe entre el cuerpo, el poder y la feminidad; un poder que, frente a otras épocas, no se basa en la seducción ni en su atractivo sexual, sino en la violencia. Según el jurado «un trabajo valiente y atractivo, dirigido no solo a especialistas en estudios cinematográficos sino también a un público más amplio interesado en comprender nuevas realidades sociales y formas de representar las vivencias cotidianas».

 

Informazio gehiago: 

Euskadi Literatura sariei buruzko atala Berrian

Aurreko urteetan saritutako obrak (Euskadi.eus atarian)

Aurreko urteetako Euskadi Sariak blogean

2025-11-21
0 comentarios

Ikasketa gela asteburuetan irekita -- Sala de estudio abierta los fines de semana

Eguneraketa (2026-01-05): Ikasketa-gela gaur, urtarrilak 5, zortzietara arte (20:00) egongo da irekita baina bihar, Errege Eguna, itxita egongo da.

Actualización (05-01-2026): La sala de estudio hoy estará abierta hasta las ocho (20:00) pero mañana, 6 de enero, permanecerá cerrada.

 

Leioako liburutegiko ikasketa gela asteburuetan irekita

Zapatutik aurrera, azaroak 22, eta otsailaren 15era arte, liburutegian kokatutako ikasketa gela asteburuetan irekiko da ordutegi jarraituarekin; 09:15etik 20:30era arte.

Abenduaren 24, 31 eta urtarrilaren 5ean ere irekita egongo da baina goizez baino ez, eguerdiko hamabietara arte (124:00).

 

🗓️ Azaroak 22 - Otsailak 15

🕘 09:15 - 20:30 (abe. 8 eta urt. 6 barne)

Abe. 24, 31 eta urt. 5: 🕘 09:15 - 12:00


----------------------


A partir de este sábado, 23 de noviembre, y hasta el fin de semana del 16 de febrero, la sala de estudio situada en la biblioteca abrirá los fines de semana con horario continuado de 09:15 a 20:30.

Los días 24 y 31 de diciembre y el 5 de enero, la sala de estudio abrirá sólo con horario de mañana, hasta las doce del mediodía (12:00).

 

🗓️ 22 de noviembre - 15 de febrero

🕘 09:15 - 20:30 (incl. 8 dic. y 6 ene.)

24, 31 dic. y 5 ene.: 🕘 09:15 - 12:00

2025-11-07
0 comentarios

Lanbro Beltza -- Bruma Negra 2025

 

Bruma Negra erakusketa Leioako liburutegian 2025ko urrian

Hainbat urtez lozorroan pasa eta gero, indarberrituta etorri da Lanbro Beltza topaketa 2015etik hona Juan Mari Barasorda eta Calibre 38 aldizkariaren eskutik. Aurten ere genero beltzeko hainbat egilek hartu dute parte Plentzian antolatu diren topaketa hauetan eta liburutegian eskuragarri dauden egile horien liburuak erakutsi nahi izan dizkizuegu helduen solairuko erakusmahaian.

 Hona erakusketaren lagin bat.


Exponemos algunas de las autoras y autores del género negro con la excusa de la celebración de los Encuentros sobre Género Negro Bruma Negra celebrados en Plentzia del 16 al 18 de octubre. Desde nombres ya reconocidos y asentados del Euskal Noir a promesas emergentes o venidos de otros territorios.

 Aquí tenéis algunas de las obras expuestas:

 

Barasorda, Juan Mari

Diario de un resurreccionista, de Jack Naples, editado por James Blake Bailey.

Juan Mari Barasorda, colaborador de varios medios dedicados al género negro y principal 'culpable' de la recuperación del Festival de Bruma Negra. Curiosamente, podría ser uno de los personajes de la novela Los falsificadores de Bradford Morrow pues, según esta reseña de Moon Magazine, parece ser que también es experto en la obra de Arthur Conan Doyle. Prologa este libro de cuando ni las calles ni los cementerios eran lugares seguros, ya que podían ser visitados por los resurreccionistas o ladrones de cadáveres. Además de dedicar sus páginas a aquella antigua generación de anatomistas y la ciencia experimental, en este libro se recoge el único diario auténtico de un resurreccionista

 

Aritza Bergara

La serie de Jentiles: El último secreto de la mitología vasca, Los gigantes eternos y El mundo subterráneo.

En esta serie tenemos a Joseba Etxebarrieta, profesor del departamento de Antropología de la Universad del País Vasco y uno de los mayores expertos en lo referente a la cultura, creencias y ritos de este pueblo, tratando de desentrañar el misterio que se esconde en un escrito que ocultó Joxemiel Barandiaran y que podría dar un vuelco a lo que sabíamos sobre nuestros antecesores, el mayor difusor de la mitología vasca.

Amets itoak, Eneko Gonzalez (itz.) (También disponible en castellano: Sueños ahogados)

Protagonista azpikeriaz jositako trama batek harrapatuko du, eta bertan itxuraz bestelakoa da dena. Drogak, gizakien salerosketa, prostituzioa, gizon eta emakume migratzaileek aske mugitzeko eskubide eragotzi nahi duten hesiak eta trabak.

Manos ensangrentadas

En nuetro mundo, el sistema capitalista dicta que lo importante es el dinero. No es de extrañar por lor tanto que el robo de bebés se convierta en un lucrativo negocio en el que algunos deciden especializarse para saciar la demanda de las clases más pudientes, de todas aquellas familias que estén dispuestas a pagar la elevada cantidad que cuesta cada recién nacido. Novela que el autor ofreció por entregas en Facebook durante la pandemia y con continuación en "A un disparo de distancia".

Otras obras de Aritza Bergara disponibles en la biblioteca: Bajo la sotana, Olas negras, Badira, bagara.

 

Fernández Ostolaza, Almudena

Segundas intenciones

Tres mujeres se perfilan como las principales sospechosas: Mariola, ex mujer de Álvaro, resentida por su infidelidad; Cayetana, gerente de la empresa, incapaz de esconder sus propias ambiciones, y Ana, su actual pareja. Las relaciones de las tres con la víctima y la historia del propio Álvaro, que se desgrana en pequeños retazos desde su infancia, componen la trama principal de este thriller judicial.

 

Fuentes, Eugenio

La serie de Ricardo Cupido: El interior del bosque, Las manos del pianista, Cuerpo a cuerpoContrarreloj, Piedras negras, Perros mirando al cielo y Wendy.

Eugenio Fuentes sitúa a su detective en Breda, una localidad ficticia del norte de Extremadura. Después de pasar un tiempo en la cárcel por contrabando de tabaco decide hacerse detective privado y nos llevará por múltiples casos en los que prima el retrato psicológico que hace de los personajes. Acaba de llegar a la biblio la octava entrega de la serie en la que Ricardo Cupido intentará averiguar el paradero de una chica que desapareció en cuanto se filtró un video suyo manteniendo relaciones con un futbolista famoso. (Más sobre Cupido en el blog Mis detectives favoritos).

 

Goikoetxea, Unai

Solsticio de invierno

Novela que en un principio fue autopublicada y que gracias a su éxito la ha acabado publicando un sello grande. Ha sido uno de los libros más prestados últimamente y, por lo visto, es la primera entrega de una serie que irá publicándose paulatinamente (acaba de salir el segundo de la serie de Ander Crespo: Oscuridad sin sombras). Cuando una llamada saca de la cama a Ander Crespo, inspector jefe del Grupo 4 de homicidios de la Ertzaintza, este no sospecha que su vida está a punto de tomar un camino sin retorno. Un asesino en serie, que se da a conocer como H9, comienza a sembrar Bilbao de cadáveres ejecutados de las formas más atroces. Ander y su equipo son los encargados de intentar atrapar a este sádico que siempre parece ir un paso por delante de la policía.

 

Gómez Álvarez, Ricardo

Patria, la buena

Conocido por su proyecto musical "Ciclos Iturgaiz", Ricardo se lanzó a publicar y no ha parado desde el 2016. Después de la personal Bicis drogas oficina nos trae este thriller en el que dos miembros de ETA concursan en el famoso "Un, dos, tres… responda otra vez" que presentaba Mayra Gómez Kemp.

Otros libros de Ricardo Gómez disponibles en la biblioteca: Gooolpe de vista, El fin justifica los miedos.

 

Gómez Cabezas, José Ramón

La verdad es un vaso vacío

Psicólogo y profesor de la Universidad de Castilla La Mancha, Gómez Cabezas nos narra en este libro la vida anodina de Teresa, una joven farmacéutica de Ciudad Real preocupada por el cuidado de su madre con demencia, que está a punto de cambiar para siempre. Una noche, justo antes de cerrar el negocio, sufre un asalto. La agresión despertará en ella miedos que creía olvidados y traumas desconocidos. Ginés Romero, un hábil inspector dispuesto a todo, y Nadia Cañizares, una brillante subinspectora en horas bajas, descubrirán que la búsqueda de la verdad conlleva peligrosos riesgos y también un dolor inevitable.

 

Infante, Juan

Serie Garrincha: Atrapado, El precio del silencio, Sospechosos, El gánster de Olabeaga y Garrincha y su Beretta.

Juan Infante es otro de los autores de referencia cuando hablamos del euskal noir. En esta serie nos presenta a un gánster retirado que ejerce de rentista en Olabeaga («quise crear un personaje que estuviera al margen de las fuerzas de la ley, perseguido por ellas, pero que su actuación, incluso en la comisión de actos violentos y delictivos, estuviera motivada por una causa justa» dice en Zenda). En su última entrega ayudará a una importante familia de Sestao a resolver un turbio caso de acoso inmobiliario.

 

Iribar, Kepa

72 ordu (También disponible en castellano: 72 horas)

Kazetaria ogibidez, Euskadi Irratian aritzen da esatari, kiroletako sailean. Erleen azken ziztada argitaratuko du azaroan. Ordura arte, Getarian girotutako eleberri beltz hau dugu gozatzeko. 2022ko irailaren 6a. Juan Sebastian Elkanok munduari bira eman ziola 500 urte betetzen diren eguna. Ospakizun handia antolatu da bere jaioterrian, Getarian. Inoizko Lehorreratze jai bereziena izango da. Baina hilketa mehatxu batek hankaz gora jarri du festa atariko lasaitasuna. Ordulariaren tik-tak hotsak segundo bat aletzen duen bakoitzean, atentatua hurbilago dago. 72 orduko erlojuaren aurkako bilaketa batean murgilduko da Ertzaintza. Baita Aitor Letamendia detektibe pribatua, eta Idoia Urdaneta udaletxeko zinegotzia ere.

 

Jimenez González, Patricia

No mires al pasado

El encierro de la pandemia impulsó a la barakaldoarra a escribir y después de una primera novela (Nunca caminarás sola) se alzó con el Premio de novela Ateneo Joven de se Sevilla con esta otra en la, con esa cubierta en la que se vislumbra el puente de La merced al fondo, ya nos podemos imaginar dónde está ambientada. A partir de ciertas historias aparentemente desconectadas (el pasado familiar que atormenta a Mikel y su empeño por descubrir la realidad, un cadáver hallado a las orillas de la ría Nervión de Bilbao, el testigo al que le invade el pánico tras descubrir el cuerpo inerte, la madre que lucha por descubrir al asesino de su hijo o las cartas que la atemorizan), vemos un rompecabezas que mantiene en vilo al cuerpo de policía, con un giro inesperado que lleva a que la investigación se estanque.

 

Lopez Martínez, Haizea

Serie de Los crímenes de Getxo: La cueva de Mari, El canto de Lamia y El akelarre de las brujas.

Después de utilizar varios seudónimos (Christian Martins para novelas románticas y Búho para las de intriga), esta prolífica sopeloztarra ha acabado firmando sus obras con su verdadero nombre. En la serie de los crímenes de Getxo seguiremos las investigaciones de los suboficiales de la Ertzantza Ibarguren y Etxaniz mientras los crímenes se entreveran con referencias mitológicas de aquí.

Otras obras de Haizea López disponibles en la biblioteca: Prisionera de mi mente, Hija de la lluvia, Alianza de sangre o Pacto de silencio.


 

Molero Peñaranda, Hermelo

Saga de El rey de Pikas: El rey de Pikas, Heroína y El cártel vasco

Este ertzaina que dirige el grupo de drogas de Bilbao decidió escribir sobre lo que más conocía por su oficio y en la última entrega de la serie habla de un narcotraficante colombiano que deja Madrid y decide instalarse en el País Vasco. Detrás de los pasos de este delincuente están Javier Navarro y el grupo de drogas de la Ertzaintza de Bilbao pero la mala suerte, bloqueos provocados por el miedo o incluso una pandemia global dificultarán su captura.

 

Portabales Santomé, Arantza

Serie inspectores Abad y Barroso: Belleza roja, La vida secreta de Úrsula Bas y El hombre que mató a Antía Morgade.

En esta serie asistimos a la evolución profesional del comisario Abad y la policía Ana Barroso en un Santiago de Compostela teñido de rojo y negro. Crímenes pasionales, secuestros de admiradores, rencores de infancia… todo un catálogo de bajas pasiones desfilando a lo largo de la serie.

Asesinato en la Casa Rosa

Con esta novela inicia otra serie (Los crímenes de Loeiro) con nueva protagonista; la inspectora Iria Santaclara que ha abandonado el servicio activo para cuidar de Ángel, su marido, convaleciente tras sufrir un ictus. Todo cambia cuando recibe la misteriosa llamada de Ulises Villamor, una de las fortunas más importantes del país y dueño de un imperio vinculado al ámbito sanitario. El empresario le pide que se traslade a su mansión de Loeiro, en la que vive con sus hijos y nietos, para tratar de investigar de manera extraoficial la muerte de su mujer, pues sospecha que esta fue asesinada hace cuatro años por un miembro de su propia familia.

También disponible en la biblioteca: Sobreviviendo.

 

Río, Alfonso del

El enigma de Anne Wallace

Anne Wallace es la mejor pianista del mundo, pero también es una mujer excéntrica e impredecible. Justo después de recibir el Premio Príncipe de Asturias, Anne asiste a un cóctel en un lujoso hotel junto a los demás galardonados. Será allí donde la explosión de una bomba desencadene una compleja investigación en la que ella, tan especial como misteriosa, se convertirá en la principal sospechosa.

También disponibles en la biblioteca: Ioannes, La ciudad de la lluvia y El lenguaje oculto de los libros.

 

Sagastiberri, Javier

Serie de Itziar Elcoro y Arantza Rentería: El asesino de reinas, Perversidad, Un dios ciego y Una tumba sin nombre.

De vez en cuando es posible ver a Javier entre las estanterías de la biblioteca. Gipuzkoano con grandes amistades entre aficionados al Athletic, su serie más conocida junta a dos ertzainas que, también siendo gipuzkoanas, se tendrán que enfrentar a varios casos en Bizkaia. El primero de la serie comienza, de hecho, en el parque de Artaza, en una noche en la que el Athletic gana una semifinal de copa

Beltza

La novela más nueva de Sagastiberri se alzó con el premio BMB (Black Mountain Bossòst, un festival de noir en el valle de Aran) y cuenta la historia de un pistolero de ETA que decide convertirse en un asesino profesional.

Otras novelas de Javier Sagastiberri disponibles en la biblioteca: Muerte en el Carlton y Muerte en la ría.

 

Salas Sierra, Beatriz

App-en sarean korapilatua

Bizkaitarren artean literatur sorkuntza sustatzeko asmoz Foru Aldundiak antolatutako BizkaIdatz sarian, aurkeztutako kapitulu bati segida ematea proposatzen da. Aurten Elena Fernandez Alonsok "Egizu match" lehen kapitulua proposatu zuen eta Beatriz Salas Sierrak hirugarren saria lortu bere App-en sarean korapilatuta kontakizunarekin.

 

Sánchez Ruiz, Leticia

El gran juego

La autora asturiana consiguió con esta novela el Premio Ateneo Joven de Sevilla. En ella, nos presenta a un misterioso, callado y taciturno personaje del que se dice que había heredado una gran fortuna. Su única amiga era una niña de diez años, hija de los propietarios del bar al que solía acudir. Cuando Perotti muere sus últimas palabras fueron: El Gran Juego.

También disponible en la biblioteca: Los libros luciérnaga.

 

Urreta, Jorge

Venganza

El prolífico autor bilbaíno nos ofrece un libro con reminiscencias a la serie Perdidos en la tras un accidente de avión,  cinco pasajeros supervivientes tratarán de hacer vida en tanto esperan ser rescatados. La editorial que publicó el libro cerró en mayo, así que es posible que tengáis dificultades para leerlo si no es con algún ejemplar de las bibliotecas.

 

Junto a los encuentros también se ha fallado el concurso de relatos. El primer premio ha recaído sobre Francisco C. Ayudarte Granados por su relato El contable de mareas pero también han resultado premiados: Lorenzo Lunar, Hugo CastilloEva Zamora y Miquel Milian Ibáñez. Tenéis disponible el pdf que recoge los relatos en la página de Bruma Negra.

Euskarazko sailan Javier Abasolo 2025eko Ipuin-Lehiaketan Mari Joxe Azurtza Sorrondegik eskuratu du lehen saria Zaborrek ezkutatzen dutena ipuinarekin baina ezin izan dugu aurkitu webgunean.

2025-10-08
0 comentarios

Presentación del libro de Rosa María Pérez Cacheiro

Presentación del libro Los cielos cotidianos de Rosa Mª Pérez en Leioa

 

Rosa, del taller de relatos de la quinta planta presenta hoy, 8 de octubre, su primer libro publicado en solitario: Los cielos cotidianos.

En este conjunto de relatos lo real se funde con lo mágico y desfilan una serie de personajes y situaciones que trascienden lo cotidiano para hacernos ver otras realidades. En el prólogo mismo nos explica que no duda de que la magia exista y que su deseo es que quien lea sus historias también sienta lo mismo. Sostiene que, en caso de que no lo consiguiera transmitir, lo intentaría de nuevo y podemos afirmar que va en serio porque ya ha llegado su segunda colección de relatos Salvados de la intemperie que también tenéis disponible en la biblioteca.

La presentación del libro "Los cielos cotidianos" de Rosa Mª Pérez tendrá lugar hoy, 8 de octubre, a las seis de la tarde (18:00) en la sala de prensa de Kultur Leioa.

La cita en la agenda de la web de la biblioteca.

2025-09-30
0 comentarios

Euskal komikiaren eguna


«Euskaraz publikatzen duten aldizkari eta argitaletxeek ere merezi duten protagonismoa izatea nahi dugu» diote hainbat komikizale eta komikigileek eta Euskal Komiki Eguna deialdia luzatu dute irailaren 29rako (info+ Komikipedian).

Antza denez, 1977ko irailaren 29an argitaratu zen Zakilixuten lehenengo tira eta egun hori hartu gura da munarritzat aurten lehenengoz baina hurrengo urteetarako ere zabaldu nahi den ospakizun honetarako. Lehenengo urte haietako komikiaz eta komikilariez gehiago jakiteko: Ipurbeltz: 1977-2002 eta Habeko Mik: (1982-1991).

Euskaraz argitaratu diren komikien informazio zehatza lehen aipatutako Komikipedian aurkituko duzu, baina oso interesgarriak gerta litzaizkizuke baita ere Donostiko liburutegiko komiki irakurle kluba dinamizatzen duen Igor Leturiaren bloga (e-gorblog), liburuzain lanetan dugun Mikel Begoñaren bloga (Komikeri) edo Eneko eta Mirai mangazaleek komiki mota honi buruz aurrera daramaten bloga (Mangaberri).

Liburutegitik, oraintsu heldu diren eta euskaraz sortutako komiki batzuk proposatzen dizkizugu (itzulpenen bat edo bi ere, agian. Oso gauza interesgarriak euskaratu baitira azkenaldian). Hona 3. solairuko erakusmahaian aurki ditzakezun komiki batzuk:

 

Maurizia: biziminaren hotsa, Garbiñe Ubeda eta Garluk.

Izena oraintsu aldatutako Ikastolen Elkarteak (Juul sarien erakusketan erabilitako logoa aldatu beharko dugu) argitaratzen duen Xabiroi aldizkarian atalka ateratako komikia. Lehenago argitaratutako Elgetan bezala, oraingoan ere trikitilari baten bizitzan ardazten da. Eta a zer-nolako trikitilaria! Begira, adibidez, zer erantzun zion errainari Aupa Maurizia liburuan jasotzen den bezala: «— Jende askok galdetu dit ea zergatik esaten duzun “Aupa, Maurizia” plazan jotzen ari zaren bitartean. Eta egia esan, neuk ere ez dakit zergatik egiten duzun. — Teodora, horrek erantzun erraza dauka ba! Neronek aupatzen ditut Leon eta Fasio, baina ni nork aupatzen nau? Leonek ezin du berbarik egin alboka jotzen duen bitartean…eta Fasio totela da! Bietako zeinek animatuko nau ni?»

 

Elgeta, 1937: emakumeen memoria, 3izkai.

Ez nahastu aurrean aipatutako Sasi artean Elgeta trikitilariaren komiki biografikoagaz. Kasu honetan, Aiert Zubigarai, 3izkai (Bizkai ipini diogu fitxan, katalogatzerakoan ez gaitezen zorotu) elorriotar egileak Gerra Zibilaren ikuspegia eskaini nahi izan digu emakumeen begiradatik abiatuta. Intxortatik Artxandara eramango gaitun bidaiaren lehenengo pausua dugu hau. Urtero ale bat argitaratzeko asmoa du (info+ Berrian).

 

Aldaxka pozoituak, Aritz Ibarra Agirrezabal.

36eko Gerra aurretik izan bazen beste gerrarik ere Euskal Herrian. Aritz Ibarrak Eneko Bidegain eta Ibai Telletxea hartu ditu bidaide Lehen Mundu Gerrak Iparralden izan zituen ondorio latzak aurkezteko (Gaiari buruz Xabier Montoiaren Hezur gabeko hilak ere oso gomendagarria)

 

Gora euskal herrientsak, Asisko eta Dom Campistron.

Iparraldetik gertu, Asiskorekin ikasi dugu errientsak eskola-maistrei dagokien izena dela (jaun errient eta andre errientsak). Berak sortutako saiakera grafiko honetan bost irakasle garrantzitsuri egiten die omenaldia (bai, Paya eta Gallegoren komikian (Nori) «ze euskera batu irabiatu eta ze txinera irabiatu» dioen Elbira Zipitria ere beraien artean). Dom Campistronek (Bekatorosak) lagundu du libura apaintzen.

 

Erbestearen memoriak: 37ko euskal haurrak, Begoña Garrido eta Oskar Gorroño.

Erbestearen eta lehen frankismoaren ikerketa lanetan, Begoña Garridok 30 elkarrizketa baino gehiago burutu zituen Bizkaiko hainbat tokitan. Elkarrizketotan haurren erbestealdiaren gaia behin eta berriro agertu zen, eta esperientzia horrek euskal gizartearen zati handi batentzat izan zuen garrantziaz eta zein erabakigarria izan zen oharturik, Oskar Gorroñorekin elkartu eta komiki hau autoargitaratu du euskaraz eta gaztelaniaz. Info+ Begoña Garridoren webgunean.

 

Ihes plana, Agustín Ferrer Casas (Miel A. Elustondo itz.)

Ez ziren umeak bakarrik izan gerra zela eta ihes egin behar izan zutenek. Kasu honetan Agustín Ferrer Casasek Pradoko museoan zeuden artelanen lekualdatzea Valentziara azaltzen digu. Lau urte hartu dizkion (arazo pertsonalek luzatuta La Batidoran argitaratutako elkarrizketa honetan [gazt.] azaltzen duenez) proiektu honek Miel A. Elustondoren eskua aurkitu du euskarara etortzeko (bai, itzulitatako komikia dugu hau). Adi Elustondori azkenaldian jo ta su baitabil komikiak itzultzen (Lehoi ogroa eta Mugako dragoien serieak edo Ekoline).

 

Ahanzturaren leizea, Paco Roca eta Rodrigo Terrasa (Bego Montorio itz.)

Beste itzulpen bat, oraingoan Bego Montoriok ekarri digu egile ezinbestekoa bihurtu den Paco Rocaren memoria historikoa jorratzen duen azken lana. Historikoaz aparte, memoriarekin erlazio intimoa duen egilea dugu Roca, horra adibidez oso gomendagarria den Zimurrak alzheimerrari buruz edo famili harremanak denbora zehar erakusten duen Etxea. Bi biak Begok euskaratuta. Azkenaldian Bego Montoriok euskaratutako beste komiki batzuk: Álvaro Ortizen Iratxo txikia edo Romain Pujol eta Vincent Cauten Bigaren serie arrakastatsua.

 

Herriak du gehien agintzen, Raquel Varela eta Robson Vilalba (Eskarne Mujika Gallastegi itz.)

Portugalgo diktadura irauli zuen krabelinen matxinadak berrogeita hamar urte bete zituen iazko apirilean eta Raquel Varelak eta Robson Vilalbak erreboltan izan zuen zeresan erabakigarria islatu nahi izan zuten lan honetan. Eskarne Mujikak itzuli du Europako azken iraultza arrakastatsu honen testigantza grafikoa.

 

Paralinpikoak, Susanna Zu Martin

Javi Conde atleta basauriarrak antolatutako Meeting paralinpikoaren harira sortutako komiki biografikoa non Zu Martinek (Black is Beltza Ainhoa) zazpi atleten bizitzak eta lorpenak aletzen dituen. El Langiren hitzaurrea duen komiki hau online irakurtzeko aukera ere badago (pdf) Basauriko Merkatarien Elkarteari esker.

 

Saltsa Nostra: Sergio Ortiz de Zarateren errezeta komikia. Doane Joanesen erraietan, Sergio Ortiz de Zarate eta Iker Bildosola Fernando San Vicenteren marrazkiekin

Zarate jatetxe ezagunaren Sergio Ortiz de Zárateren errezetak ekintza eta espioitza argumentu batekin nahasten diran thriller gastronomikoa. Sukaldaritza arimarik gabeko produktu bihurtu nahi duten frankizien kontra lehiatuko dira komiki segida (anbiziotsu, hamahiru liburuki sortu nahi dituzte) honen protagonistak.

 

Girl's last tour, Tsukumizu (Iker Alvarez itz.)

Chito eta Yuuri munduko azken izaki bizidunen artean daude. Zibilizazioaren hondakinak arakatzen dituzte ibilgailu militar zahar batean eta oso gutxitan topatzen dituzte beste gizaki batzuk. Chitok pixka bat irakurri eta idatzi dezake, eta askotan ozen galdetzen dio inguratzen dituzten egitura arraroei buruz. Yuuri xaloa da, batzuetan arriskutsua, eta axolagabea. Kabe deitzen da Harriet argitaletxearen manga argitaratzeko zigilua  eta beste hainbat serie ateratzen ari da, sarritan Iker Alvarezek berak itzulita (adibidez Change the World edo Dinosaurs Sanctuary (Dinosan)).

 

Itsaso gaziaren balada bat, Hugo Pratt (Irene Hurtado de Saratxo Mendieta itz.)

Komikiak eman duen pertsonaia ezagunetariko baten sortze-istorioa. Lehen Mundu Gerra lehertzear dela, Rasputin pirataren katamaranak naufrago bat jasotzen du, bestela ezinbestez hilko zena: baten batek hankak eta eskuak lotu dizkio baltsa bati, eta jitoan dabil Ozeano Bareko olatuetan. Gizon horrek mito bihurtzeko moduko izena du: Corto Maltese. Hau ere, oraintsu itzultzen dabiltzan komiki klasikoen multzora sailkatuko dugu.

 

Goizero,  Javier de Isusi (Nekane Gonzalez Gerriko itz.)

Behinola Leioako auzotar izan genuen Javier de Isusik sortutako lanik berriena. Bertan, Ana eta Laiaren erlazioan sakondu egingo dugu. Ana eta Laia lagunak dira. Ana ezkonduta dago, alabak dauzka eta ez du inoiz hitz itsusirik esaten; Laia, berriz, guztiz kontrakoa da. Goizean, arratsaldean eta gauean egin beharreko lanbidea daukate. Eguneko 24 orduetan. Asteko 7 egunetan. Komiki hau Kultura ministeriotik bultzatu zen martxoko Komikiaren egunean ere irten zen erakusmahaira dantzan azkenaldian loratu diren itzulpen oso interesgarriekin biribilketa alaian; Danele Sarriugartek itzuli duen Alison Bechdelen Fun Home autobiografiko ezinbestekoarekin edo Julen Gabiriak euskaratutako Gerra Gazan oihu grafikoarekin batera (azken honi buruz, badirudi argitaratzear dagoela Joe Saccoren Palestinari buruzko trilogia osotuko zukeen Gazako oin-oharrak).

 

Niretzat bedi zu hildakoan, Zerocalcare (Koldo Izagirre itz.)

Edabeak, pozoinak eta ukenduak administratzen duen Farmazia Beltzak lan ikaragarri ona egiten dabil Zerocalcare eta Koldo Izagirre uztartuz. Italiarraren hizkera bizia berdelkeriz betetzen da euskarazko edizioetan eta hizkuntz bizi-bizia erakusten digu. Azken ale honetan egileak bere aitarekin duen erlazioan sakontzen du inkomunikazioaren isla ferpektoa erakusten digularik. Egilearen aurreko lanak ere liburutegian eskuragarri daude.

 

Botere handi batek, Iban Zaldua eta Julen Ribas

Iban Zalduak superheroiak eta euskal 'gauza' txirikordatuko ditu «14 urteko atsoek eta agureek eta 80 urteko neska-mutilek» irakurtzeko moduan Marvel estilora bildurik. Ez antzik bilatu Garth Ennisen The Boys komikiaren munduarekin edo, parajeago etorrita, Patxi Gallegoren Xabinaitor lizunarekin. Beste estilo eta gaia lantzen dute Ibanek eta Ribasek. Bidebatez, Iban Zaldua Kultur Leioan izango dugu azaroaren 4ean gaztelaniazko irakurle klubaren harira  eta Julen Ribasek euskarazko irakurle kluba dinamizatzen duen Yurre Ugarteren Iris XXII komikiari arkatzak eta koloreak jarri dizkio baita ere.

 

Chillidaren mapa, David Marto (Leire Arano itz.)

Eleberri grafiko honetan, David Marto marrazkilariak Chillidaren obra ezagutzera gonbidatzen gaitu, euskal eskultore handiaren obrarekin maiteminduta dagoen ikasle gazte baten begietatik. Istorioaren protagonistak, Martak, bere aitonari Espainia osoan zehar banatuta dauden Eduardo Chillidaren monumentu nagusiak bisitatzera laguntzea amestu du. Aitona hiltzean, Martak omenaldi bat egitea erabakiko du, bere ametsa betez. Eduardo Chillidari eta bere lanari buruzko 24 orrialdeko txostena du komikiak bere barruan.

 

Egun bat Beti Berdin tabernan, Gastón

Pandemia garaitik gure bihoztxua irabazi zuen Asier Iturralde 'Gastón'ek (bera arduratu baitzen jarraitu beharreko gomendioen alde grafikoaz eta) Beti Berdin tabernaren gorabeherak aletuko dizkigu obra honetan. Tabernaren pandemia garaiko abenturak oraindik eskuragarri daude online bere webgunean.

 

Mikroipuinak, Idoia Torregarai eta Zaldieroa

Eta amaitzeko, beste umore dosi bat Zaldieroak Idoia Torregarai 'Bootxo'rekin batera sortutako mikroipuinekin. Baten batek zioenez, 140 karaktere nahikoak ziren pertsonaren kategoria ikusarazteko. Idoiari ere nahikoak zitzaizkion karaktereok Twitterren orain bihurtu den putzu sakon eta ilunaren aurretik. Patxi Huartek irudimenari 'irudi' partea jarri eta horra burmuina zirikatzen dituzten istorio, kontu eta pentsamendu hauek.

 

Oraindik ez bazaude aukeraketa honekin ase, Euskal Herria Irratiak hainbat gomendio luzatu zituen eta asteburuan ospatutako Getxoko Komiki Azokan (ekitaldiko kartela Laura Pérezek egin zuen. Programa pdf formatuan) Skolastikako Josune Muñoz omendu zuten. Hirukan oso elkarrizketa mamitsua irakur dezakezu euskal komikiaren bere ikuspuntua ezagutzeko. 

Euskal komiki egunak Instagram kontua ireki zuen eta hainbat liburutegik ere, egunaren harira egindako erakusketak partekatu zituzten bertan (Bilbokoak, Hernanikoa edo Arbizukoa adibidez).

Ea ekimena errotu egiten den eta gehiagotan gozatzeko aukera dugun.