2025-09-12

Liburu azoka solidarioa 2025 -- Mercadillo solidario 2025

 


Iazko urriaren 29an gertatutako danak hainbat kalte eragin zituen Valentzian. Larrienak suertatutako hildakoak izan ziren (berrehundik gora) baina bertako liburutegiek ere jaso zuten beraien partea (hamabiren bat jaso ditu Julian Marquinak bere blogean).

Lupetz uholdeak elkartasun gorakada ere ekarri zuen ondorengo egunetan baina Valentziako liburuzain eta dokumentalisten elkartetik gogorarazi zuten moduan, asmo onak ondo bideratu behar dira ahalik eta onura gehien lortzeko. 

Hor nonbait zabaldu zen, adibidez, liburu-paketeak bidal zitezkeela Valentziara inolako kargurik gabe. Liburuak zuzenean bidaltzearen egokitasunez aparte («el material que arriba no és el que la col·lecció de la biblioteca requereix» dio Paiportako liburuzainak elkarrizketa honetan), zabaldutako zurrumurru hori ez zen zuzena eta herritar askori, behin paketea eginda liburutegira ekartzea bururatu zitzaion urtero antolatzen dugun azoka solidariorako. Kontuz mezu faltsuekin, baina eskerrik asko azaldu duzuen elkartasunagatik. Hasieran zenuten asmora bideratzea bururatu zitzaigun eta horrela, aurtengo #AzokaSolidarioa danak kaltetutako Valentziako liburutegiei eskainiko diogu.

Azoka irailak 15 dituenean ospatuko da eguaztenera arte Kultur Leioako erakusketa gelan (sarrera eraikinaren Aketxe plazako arkupetik da) eta ordutegian etena izango dugu eguerdiko ordu bietatik arratsaldeko lauretara arte (hau da; 10:00-14:00 eta 16:00.20:00). Liburu guztiak bi eurotara salduko dira (ekarpen handiagoa egiteko aukera ere izango duzue horrela nahi izanez) eta etekin guztian oso-osoan bidaliko dira kaltetutako liburutegietara.

Beraz:

Irailaren 15etik 17ra arte
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
Liburu guztiak 2 €tara

Info gehiago udaletxeko webgunean.


Valentziako liburutegiei zuzendutako dohaintza

«¡Hola! Ojalá estos cuentos, libros y desplegables os ayuden a pasar unas horas agradables en la dura lucha que estáis pasando para recuperar la normalidad. Besos y abrazos»

Así aparecía escrito en una de las cajas de donaciones de libros para las bibliotecas afectadas por la dana de Valencia. Se había extendido la idea de que en Correos aceptaban tramitar dichas donaciones sin cargar los gastos de envío pero no resultó ser más que un bulo (cuidado con las fake news).

Lo cierto era que, en aquellos momentos, las bibliotecas afectadas por la dana no estaban en condiciones de tramitar toda la solidaridad con la que desbordásteis la tragedia y en la biblio se nos ocurrió encauzar dicha solidaridad ofreciendo los beneficios del mercadillo solidario anual a las bibliotecas valencianas afectadas por la dana (unas doce bibliotecas públicas además de otros centros según el Col·legi Oficial de Bibliotecaris i Documentalistes de la Comunitat Valenciana).

El #MercadilloSolidario de este año se celebrará del 15 al 17 de septiembre en la sala de exposiciones de Kultur Leioa con horario de 10:00 a 14:00 y de 16:00 a 20:00 y, como hemos dicho, los beneficios se dirigirán integramente a las bibliotecas valencianas afectadas por la dana.

Por tanto:

Del 15 al 17 de septiembre
De 10:00 a 14:00 y de 16:00 a 20:00
Todos los libros a 2 €

 

Más info en la página del ayuntamiento.