2024-10-31

Beldurrezko ipuinak arimen gauerako -- Libros y cuentos de miedo para la Noche de las Ánimas

 

Gau Beltza ipuinak Leioako udal liburutegian

Hainbat ekintza antolatu ditu Mugi Leioako Gazteak Elkarteak udalarekin batera gaur, urriak 31, Domu Santu egunaren bezperako Arimen Gaua (edo Gau Beltza) ospatzeko asmoarekin. Haur liburutegian ere Zugameren ipuin-saioa dago antolatuta gai honen inguruan. Bertako erakusmahaian erakusketa bibliografikoa antolatu dugu Gau Beltza eta beldurra ematen duten liburuekin.

Izaren artetik burua ateratzera ausartzen baldin bazara, anima zaitez Arimen Gaua ospatzera herrian!

Zuen interesekoa ere agian orain dela urte pare bat antolatutako beldurrezko eleberrien aukeraketa (helduentzat).


Un montón de actividades organizadas para celebrar hoy, 31 de octubre, la 'Arimen Gaua' (víspera de Todos los Santos)  De entre ellas también la sesión de cuentos de Zugame a las seis de la tarde en la biblioteca infantil. En el mostrador, además, podréis encontrar unos cuantos libros y cuentos de miedo y terror.

También te puede interesar la selección de novelas de terror de la Arimen Gaua del 2022 (adultos).

 

 

Barruan duguna, Mitxel Elortza Exea (Nekane Suso Biain il.)

Xarek amamaren hutsunea sentitzen du. Iristear da Gau Beltza, ez daudenak oroitzeko gau magiko eta berezia. Nola lortuko ote du Xarek barruko min hori kentzea?

 

Cómo atrapar al monstruo de tu armario en 10 sencillos pasos, Laura Gamero (Manu Callejón il.)

¿Estás cansado de que tus calcetines desaparezcan? ¿Te despiertas a medianoche y alguien se ha bebido tu vaso de agua? ¿Harta de que tu ropa esté siempre desordenada y huela a «perro mojado»? ¡Está claro! Tienes un monstruo en tu armario y este libro te ayudará a atraparlo.

 

Coraline, Neil Gaiman (Aurélie Neyret il.; Julen Gabiria itz.) (También en castellano: Coraline)

Coralinek etxe berria estreinatzen duenean, bertako txoko guztiak ikertuko ditu eta ate guztiak ireki: 13 zabaltzen dira, baina 14.ak adreiluzko pareta bat dauka atzean. Halako batean, ordea, ate hori ere gurutzatzea lortuko du, eta berearen berdina den etxe bat topatuko du korridorearen beste aldean. Berdina eta ia-ia hobea

 

Cuentos de monstruos: cuentos clásicos de monstruos y otros seres monstruosos, edición y selección de Seve Calleja

Esta selección realizada por Seve Calleja es solo un breve muestrario de los vastos tesoros de la literatura universal a través de los tiempos: bufones de las cortes, ogros de los bosques, o demonios y fantasmas de siglos anteriores o pertenecientes a modernas leyendas urbanas.

 

Ez naiz beldur!, Mandy Archer (Chris Jevons il.; Antton Olano itz.)

Xarpa katua ez da ezeren beldur. Ziur ezetz? Xarpak ez die beldurrik ez gaueko zaratei, ez itzal izugarriei. Liburuak 40 azal-hegal misteriotsu baino gehiago ditu.

 

Gau beltza, Josu Ozaita (Joseba Larratxe 'Josevisky' il.)

Anari amorratua dago, etxean ez baita giro: Halloween ospatu nahiko luke, baina amak ezetz dio, jai arrotza dela eta ez duela balio onik sustatzen. Baina aitonak kontatuko dio umetan haiek ere ospatzen zutela antzeko egun bat, eta kalabazak lapurtzen, apaintzen eta herriko hainbat txokotan uzten zituztela.

 

Gau beltza eta ahanzturaren pasabidea, Lur Gallastegi (Pili Aguado il.)

Amets eta bere lagunak irrikaz daude beste urte batez Gau Beltza ospatzeko. Baina aurtengoa ezberdina izango da. Hildakoak bizidunen mundura igaro nahian dabiltza. Abentura zirraragarriak biziko dituzte gazte hauek, eta zu bizipen horien lekuko zuzena izango zara.

 

Gau beltza: nor nahi duzu sentitu? itxi begiak eta pentsatu…, Edurne Mitxeo (Kepa Etxebarria il.)

Duela urte asko, Jaizkibel mendiaren magalean bizi nintzen. Ez pentsa itxura hau beti izan dudanik,eee...ez, ez!!. Gure bihotza taupadarik gabe gelditzen denean, honelako mozorroa janzten dugu, urriaren 31an..

 

Gau Beltza: Oriar jauregiko misterioa, Nagore Sanchez Amondarain, Eneko Garmendia Uribe, Mari Ángeles Garrancho Méndez

Lehen aldia da Legorretan Gau Beltza ospatzen dela. Jare, Maren, Lier eta Aner gazteak gogotsu daude. Gau zirraragarria izango da, baina ez haiek imajinatu bezalakoa: Oriar Jauregi zaharrean giltzapetu ditu norbaitek! Jauregitik atera ahal izateko, hainbat proba gainditu beharko dituzte. Onik aterako al dira lau lagunak?

 

El grito, Margarita del Mazo (Fernando Pérez Hernando il.)

Un grito espeluznante atraviesa la noche. A la casa solitaria, situada en medio del bosque, llega un asustado Conde Drácula pidiendo ayuda. El hombre de la casa lo acoge comprensivo. Al poco rato llegará también una aterrorizada bruja, y luego le seguirán el lobo feroz, Frankenstein y el cíclope. Todos encontrarán refugio en la casa. ¿Pero de qué criatura horripilante huyen todos ellos?

 

Hiltzaileak, Leire Salaberria

Egileak beldurra eta egonezina sentiarazteko gai den narrazioa eraiki du. Nolanahi ere, bukaeran irribarrea pizten du, hizkuntzarekin jolastuz, halako alkimia baten bitartez. Bukaera harrigarri horrek, atzera egin eta, berriro irakurtzen hastera bultzatuko du irakurlea. Bigarren irakurketa horretan oso bestelako ondorioak aterako ditu

 

El libro valiente, Moni Port

Los atractivos collages, fotos e ilustraciones de Moni Port servirán para que niños y niñas se inicien en un fantástico viaje a través de una importante región del alma. Un libro imprescindible para abordar con los peques de una manera abierta y enriquecedora el origen de nuestros miedos, para qué sirven, cómo convivir con ellos y, sobre todo, qué significa realmente ser valientes.

 

Lorerik gorriena, Itziar Otegi (Sandra Garayoa il.)

«Lorerik Gorriena» ipuin klasiko batetik abiatzen da, oinordetzan jasotzen ditugun beldurrei eta marra gorriei buruz aritzeko. Istorio honetako protagonistak erabaki beharko du etxean geratuko den edo, aitzitik, basoan sartu eta otsoari aurre egingo dion. Beldurra gainditu eta nork bere bidea hartzeko gonbita egiten du ipuin honek.

 

Mamuki, Nerea Ariznabarreta (Maite Rosende il.)

Gau Beltza da, eta mamuek sustoak eman behar dituzte, ingurumarian ikara eragin beharra daukate. Baina mamu txikia gaixorik dago eta hainbat pertsonaia beldurgarri saiatuko dira hura osatu dadin: banpiroa, zonbia… edo geureago ditugun Zakuzahar edo Otsoko, baina alfer-alferrik. Gaixoa! Zer egingo du Mamukik Gau Beltza ospatu ezinik…? Album honek Etxepare saria jaso du 2024ean.

 

El monstruo que se comió la oscuridad, Joyce Dunbar (Jimmy Liao il.)

Lorenzo no puede dormir. No le gusta la oscuridad que hay debajo de la cama. Piensa que podría haber un monstruo escondido… Y efectivamente, ¡así es! Hay un monstruo diminuto con un gran apetito. El monstruo empieza a mordisquear una pantufla y un coche de juguete, pero nada lo sacia. Hasta que prueba la oscuridad que hay dentro de una caja, ¡deliciosa!

 

Munstroen ipuina, Rocio Bonilla (También en castellano: Una de monstruos)

Zeinek esan du pastelak egitea ez dela arriskutsua? Larunbat hartan, azokan erosten ari ginela, harri-harri eginda utzi gintuen zerbait deskubritu genuen. Izan ere, han, saltokien artean, sekretu bat zegoen ezkutaturik. Sekretu bat… munstrokeriazkoa!

 

Nire amonaren etxea, Pep Bruno (Matteo Gubellini il.; Arkaitz Goikoetxea itz.) (También en castellano: La casa de mi abuela)

Zazpi urte bete nituen egunean, amonaren etxera joan behar izan nuen egin zidan tarta jasotzera (eta nire urtebetetze-festara eramatea ahaztu zitzaiona). Nahiko normala dirudi, baina nire amona ezagutzen duzunean jakingo duzu ezer ere ez dela normala bertan.

 

Onin eta arimen gaua, Ibon Martín (Emmanuel Montiel il.; Aiora Jaka itz.) (También en castellano: Onín y la noche de Halloween)

Madame Galette zital horrek urteko festarik beldurgarriena zapuztu nahi digu bere trikimailu madarikatuekin. Ikusi duzu inoiz intsektuz beteriko bizkotxorik? Eta herensuge-muki likatsuzko tranparik? Galdu zara inoiz labirinto sorgindu batean? Ba hori guztia eta askoz gehiago eskainiko digu abentura honek.

 

Opari izugarria, Meritxel Marti (Xavier Salomó il.) (También en castellano: Un regalo monstruoso)

Gauerdia da: opariak irekitzeko ordua! Lagundu Sorginari, Trollari eta gainerako munstroei opariei bilgarriak kendu eta barruan zer dagoen deskubritzen: umeak erretako labeak, eraispenerako katapulta… Gonbidatu bakoitzaren gustuaren araberako opariak. Baina azken opari-pakete bat agertzen da.

 

El terrorífico viaje de Michael McMichael, Bonny Becker (Mark Fearing il.)

Como muchas otras veces, el pequeño Michael McMichael estaba esperando el autobús para ir a ver a su abuelita. Sin embargo, aquella noche lluviosa había algo extraño en el número 13. El conductor tenía un aspecto temible, tan pálido y con aquellos dientes tan afilados...

 

Tres fantasmitas, Pippa Goodhart (Anna Laura Cantone il.)

Tres fantasmitas presumen de lo aterradores que son: el primero ha asustado a unos monstruos, el segundo a unas brujas y el tercero a un ogro. Tan orgullosos están de sus fechorías que deciden continuar con ellas, pero esta vez eligen como víctima a un niño. Cuando entran en la habitación del muchacho dispuestos a acobardarle…

 

 

2024ko arimen gaua Leioan