Hiru-bost urteko adin-tarteko umeei eta beraien gurasoei zuzendutako irakurketa kluba sustatzeko asmoa daukagu Galtzagorri elkartearekin batera.
Mintzoan kux-kux ekimenaren barne txertatzen den irakurketa klubaren helburua irakurketaz eta literaturaz gozatzea da eta bide horretan, gurasoen ezinbesteko parte-hartzea bilatuko da. Gurasoak bihurtuko ditugu testuen eta haurren arteko bitartekari nagusi eta kalitatezko haur literaturaz gozatuz, hau transmititzeko hainbat teknika eta baliabide eskaniko zaizkie; bibliografia egokia, irakurtzeko espazioa eta denbora sortzeko teknikak eta dinamikak, ozen irakurtzeko modua...
Saioak haur liburutegian izango dira, hilabetero bigarren asteartean 18:30ean eta hamabost haurrek har dezakete parte, horien guraso edota hezitzaileekin batera ezinbestean, umeek ezin baitute bakarrik joan saioetara (guztira 15 familia gehienez).
Saiootan parte-hartze aktiboa eskatuko zaie gurasoei zein haurrei. Irakurketa ozenak, liburuen aurkezpenak, irakurritako liburuei buruzko komentario eta gomendioak egingo baitira beste hainbat ekimen lasaiekin batera. Galtzagorri Elkarteko dinamizatzaile batek gidatuko ditu eta bakoitzean liburutegian eskuragarri izango duzuen bibliografia egoki bat aurkeztuko da. Ahozko kontaketak egingo dira saio guztietan eta tradiziozko haur poesia erabiliko da; jolasak eta kantuak, antzezpen txikiak, errezitatzeko poemak, aho-korapiloak nahiz igarkizunak…
Interesatuta baldin bazaude, eman izena jardueran edo jarri harremanetan liburutegiarekin.
Lehenengo saioa, apirilak 7 dituenerako aurreikusita dago (ez daiten Aste Santuko oporrekin batera gertatu astebetez aurreratu da) .
0 comentarios: to “ Haurrentzako irakurketa kluba ”
Post a Comment