2021-12-16

Ipuinaren ordua -- La hora del cuento

 


Abenduko ipuinaren ordua astebetez aurreratzen da ez daiten Olentzeroren eta Mari Domingiren bisitarekin batera suertatu (gogoratu tiketak eskatu behar dituzuela).

Beraz, gaur abenduak 16, ospatuko da ipuin kontaketa eta Itziar Gamero izango dugu saioaren gidaria. 5 eta 9 urteko umeei zuzenduta dago eta euskaraz izango da. Saioa arratsaldeko seietan (18:00) hasiko da baina gogoratu segurtasun neurri berriekin umeek bakarrik sartu beharko dutela liburutegira eta maskara jantzita eroan beharko dutela saioak dirauen bitartean. Kultur Leioako eraikinaren atean itxarongo zaituztegu eta hasi baino lehen etor zaiteztela (seiak baino apur bat lehenago) eskatzen dizuegu.

Ipuin kontaketa gauzatzen den bitartean Haur liburutegia itxita egongo da.

 

 

Hemos  adelantado a hoy, 16 de diciembre, la sesión de cuentos del último jueves de cada mes para que no coincida con la visita de Olentzero y Mari Domingi (recordad que hay que recoger tickets).

Con esta sesión cerramos el ciclo de la hora del cuento por este año (+info) y correrá a cargo de Itziar Gamero, que contará cuentos en euskera dirigidos a niñ@s de 5 a 9 años. La actuación comenzará a las seis de la tarde (18:00) y os esperaremos a la entrada del edificio para que entren sin acompañantes. Os recordamos que tendrán que llevar puesta la mascarilla mientras duren los cuentos y que la biblioteca infantil permanecerá cerrada mientras tanto.