2021-10-26

Ipuinaren ordua 2021ean -- La hora del cuento en el 2021

 

Ipuinaren ordua Leioako udal liburutegian 2021ean

(Más abajo en castellano)


Ostegun honetako ipuin kontalariaren saioarekin (Maite Franko, urriak 28 dituenean) ikasturte honetako Ipuinaren orduaren saioei hasiera emango diogu. Behealdean agertzen den taulan begiratu aurtengo datak eta saioen informazio gehiago lortzeko (ipuin-kontalaria, adin-tarteak eta hizkuntza).

Ipuinaren ordua hilabete bakoitzeko azkenengo eguenean ospatzen jarraituko dugu, haur liburutegian, arratsaldeko seietan (18:00).

Egoerak hoberantz jo badu ere, pasa den ikasturtean ezarritako neurri batzuk mantenduko ditugu. Momentuz, saioen edukierak 14 haurretara murrizturik jarraitzen du. Adin-tartearen arabera (5 urtetik gorakoak badira) eurak bakarrik egon beharko dute saioan zehar eta musukoa jantzita izan beharko dute une oro. Aurten ere Kultur Leioa eraikinaren kanpoaldean itxarongo ditugu ipuin-entzuleak kontaketa hasi baino apur bat lehenago eta guk lagunduko ditugu liburutegira eskaileretatik igotzen euren arteko distantzia mantenduz.

Saio bakoitzeko hilabetearen hasieran irekiko da izena emateko epea. Erakusmahaian bertan, telefonoz (94 607 25 74) zein posta elektronikoz (liburutegia[a bildua] leioa [puntu] net) apuntatu zaitezkete. Izena aldez aurretik ematea derrigorrezkoa da eta saioaren egunean aurkeztu beharko duzuen gonbidapen bat emango dizuegu. Aforo mugatua dela eta, ezin baduzue ikuskizunera etorri abisatu denbora nahikoarekin (ipuin kontaketa hasi baino zortzi bat ordu lehenago edo, gutxienez) itxaron-zerrendaren hurrengoa deitzeko denbora eman diezagun.

Saioak dirauen artean haur liburutegia itxita egongo da.

Urtero bezala esaten dizuegun moduan, eskerrik asko zuen ulermenagatik eta liburutegiko ekimenetan parte hartzen jarraitzeagatik.



Data
Fecha
Artista Hizkuntza
Idioma
Adin-tartea
Edad
Urr.
28
oct.
Maite Frankocastellano5-9 años
Aza.
25
nov.
Lupe Lekuonaeuskara3-4 urte
Abe.
16
dic.
Itziar Gameroeuskara5-9 urte


Con la sesión de cuentos de este jueves (Maite Franko en castellano, para niños y niñas de 5 a 9 años) comenzamos las sesiones de la hora del cuento de este año. Tenéis la información completa de las citas (artista, idioma y edades) en la tabla de arriba.

Se mantienen las sesiones de los últimos jueves de cada mes, a las seis de la tarde (18:00) en la biblioteca infantil.

Pero se mantienen también algunas de las medidas preventivas que adoptamos el año pasado. Las sesiones contarán con un aforo limitado (14 participantes) y l@s de 5 años en adelante tendrán que participar en la actividad sin acompañantes adultos. La mascarilla será obligatoria mientras dure la actuación. Esperaremos a l@s participantes en el exterior del edificio de Kultur Leioa y nos encargaremos de ayudarles a subir por las escaleras manteniendo la distancia entre ell@s.

Habrá que inscribirse previamente (el plazo de inscripción se abrirá el primer día del mes al que corresponda la sesión y podéis apuntaros en los mostradores, por teléfono (94 607 25 74) o enviando un correo electrónico a liburutegia [arroba] leioa [punto] net). Y habrá que traer la invitación que os entreguemos en la inscripción. Debido a las restricciones de aforo, si no podéis acudir al cuentacuentos, os rogamos que aviséis con tiempo suficiente (al menos ocho horas antes de la sesión) para que podamos llamar al/la siguiente en la lista de espera.

Durante la sesión la biblioteca infantil permanecerá cerrada.

Os agradecemos que siguáis participando en las iniciativas de la biblioteca.