2021-05-25

Ipuinaren ordua -- La hora del cuento

 

Maite Franko ipuinak kontatzen Leioako udal liburutegian maiatzak 27an

Datorren eguenean, maiatzak 27, ikasturte honetako azken ipuin saioa izango dugu. Beno, saioa beharrean, saioak izango dira oraingo honetan ere, murriztutako edukiera arazoengatik bitan zatitu baita emankizuna, 18:00etan lehena eta 18:30ean bigarrena. Oraindik leku libreren bat geratzen da bigarren saiorako.

Aurreko saio berezian bezala, oraingo hauek euskaraz eta 3-4 urteko haurrei zuzenduta egongo dira (oraingo honetan 4 urteko parte hartzaileak gailendu dira izena emandakoen artean). Ipuin kontalaria Maite Franko izango dugu eta saio bakoitzeko edukiera 7 partaidera mugatu da (entzule bakoitza helduren baten laguntzarekin). Osasun larrialdira egokitutako segurtasun neurriak mantenduko ditugu, hau da, maskara jantzita eraman beharko da ikuskizunean zehar (umeei ere jarrita izatea gomendatzen zaie), parte hartzaileak banan-banan sartuko zarete haur liburutegira (Kultur Leioako eraikinaren kanpoaldean itxarongo zaituztegu) eta sartu baino lehen gel hidroalkoholikoarekin igurtzi beharko dituzue eskuak.

Ipuinak kontatzen diren bitartean Haur Liburutegia itxita egongo da.

Eskerrik asko liburutegiko ekimenetan parte hartzean aurtengo ikasturtean erakutsi izan duzuen konfiantzagatik.



Este jueves, 27 de mayo, tendremos la última sesión de cuentos por este curso. La restricción del aforo establecida para garantizar la distancia de seguridad entre el público (7 participantes con acompañante) fuerza a programar la función en dos sesiones; la primera a las 18:00 y la segunda a las 18:30.

Al igual que la función del 13 de mayo, los cuentos del jueves también serán en euskera y dirigidas a niñ@s de 3 y 4 años. Contando los cuentos tendremos a Maite Franco. Se mantienen todas las medidas de seguridad condicionadas por la situación sanitaria; se deberá llevar la mascarilla puesta durante el espectáculo (se recomienda que l@s niñ@s también la lleven), se accederá a la biblioteca infantil manteniendo una distancia de seguridad (os estaremos esperando en el exterior del edificio de Kultur Leioa para guiaros) y antes de entrar habrá que frotarse las manos con el gel hidroalcohólico.

La Biblioteca Infantil permanecerá cerrada durante el transcurso de la actuación.

Muchas gracias por la confianza que habéis demostrado durante este curso tan complicado participanado en las iniciativas de la biblioteca.