Ostegunean, martxoak 25, hilabetearen azken osteguneko ipuin kontaketa saioa izango dugu. Saio honetako gidaria Lupe Lekuona izango dugu eta 3 eta 4 urteko umeei zuzendutako ipuinak kontatuko ditu gaztelaniaz.
Aurreko ipuin kontaketa saioetan esan bezala, covid-19ak eragindako pandemia egoeraren aurkako segurtasun neurriak mantentzen ditugu eta partaideen arteko segurtasun distantzia bermatzeko, ikuskizunaren edukiera 7 partaidera mugatu da (bakoitza helduren baten laguntzarekin). Bi saio prestatu dira; 18:00etan eta 18:30ean eta saio bakoitza hasi baino apur bat lehenago Kultur Leioako eraikinaren kanpoaldean itxarongo zaituztegu eskailerak ilaran eta segurtasun distantzia bermaturik igotzeko.
Saio biak beteta daude dagoeneko, baina itxaron-zerrenda betetzen gabiltza azken orduko hutsik sortuko balitz bertan apuntaturik daudenei abisatzeko.
Ipuinak kontatzen diren bitartean Haur Liburutegia itxita egongo da.
Eskerrik asko liburutegiko ekimenetan parte hartzean erakusten duzuen konfiantzagatik.
Este jueves, 25 de marzo, celebramos en la biblioteca sesión de cuentacuentos de los últimos jueves de mes. Las sesiones correrán a cargo de Lupe Lekuona y serán en castellano y dirigidas a niñ@s de 3 y 4 años.
Atendiendo a las medidas de seguridad de la situación actual (más información) hemos limitado el aforo del espectáculo a 7 participantes acompañad@s de algún adulto y los cuentos se contarán en dos tandas (a las 18:00 y a las 18:30). Os estaremos esperando en el exterior del edificio de Kultur Leioa poco antes de cada tanda y subiremos las escaleras en fila y manteniendo la distancia.
Las sesiones ya están completas, pero estamos rellenando la lista de espera por si se generara alguna baja de última hora.
Durante las sesiones la Biblioteca Infantil permanecerá cerrada.
Muchas gracias por la confianza que demostráis participando en las actividades de la biblioteca.
0 comentarios: to “ Ipuinaren ordua -- La hora del cuento ”
Post a Comment