2021-01-28

Ipuinaren ordua -- La hora del cuento

Maite Franko Leioako udal liburutegian urtarrilak 28an

 

Gaur, urtarilak 28, aurtengo lehenengo ipuin kontalari saioa dugu.

Saio honetako gidaria Maite Franko izango dugu. 3 eta 4 urteko umeei zuzendutako euskarazko ipuinak kontatuko dizkigu. Pandemia egoerako segurtasun neurriak mantentzen ditugu (informazio gehiago) eta partaideen arteko segurtasun distantzia bermatzeko, ikuskizunaren edukiera 7 partaidera mugatu dugu, bakoitza helduren baten laguntzarekin. Bi saio prestatu dira; 18:00etan eta 18:30ean eta saio bakoitza hasi baino apur bat lehenago Kultur Leioako eraikinaren kanpoaldean itxarongo zaituztegu eskailerak ilaran eta segurtasun distantzia bermaturik igotzeko.

Saio biak beteta daude dagoeneko, baina itxaron-zerrenda betetzen gabiltza azken orduko hutsik sortuko balitz abisatzeko.

Saioek dirauten bitartean Haur Liburutegia itxita egongo da.

Eskerrik asko liburutegiko ekimenetan parte hartzeagatik eta erakusten duzuen konfiantzagatik.


Hoy, 28 de enero, celebramos en la biblioteca la primera sesión de cuentacuentos del año.

Las sesiones correrán a cargo de Maite Franko. Serán en euskera y dirigidas a niñ@s de 3 y 4 años.

Atendiendo a las medidas de seguridad de la situación actual (más información) hemos limitado el aforo del espectáculo a 7 participantes acompañad@s de algún adulto y los cuentos se contarán en dos tandas (a las 18:00 y a las 18:30). Os estaremos esperando en el exterior del edificio de Kultur Leioa poco antes de cada sesión y subiremos las escaleras en fila y manteniendo la distancia.

Las sesiones ya están completas, pero estamos rellenando la lista de espera por si se generara alguna baja de última hora.

Durante las sesiones la Biblioteca Infantil permanecerá cerrada.

Muchas gracias por la confianza que demostráis participando en las actividades de la biblioteca.