2020-12-14

Ipuinaren ordua -- La hora del cuento

 

Itziar Gamero Leioako Udal Liburutegian

Ostegun honetan, abenduak 17 dituenean, ipuin kontalari saioa dugu. Pasa den ikasturtean bertan behera utzitako saioetako bat dugu, horregatik ez da eskaini hilabetearen azken eguenean (informazio gehiago Ipuinaren ordua 2020ean mezuan). Honekin batera, aurtengo ipuin kontalari saioei amaiera emango diegu.

Astebete honetan Itziar Gamero izango dugu saioen gidaria. 5 eta 9 urteko umeei zuzenduta dago eta euskaraz izango da. Pandemia egoerak aholkatzen duen segurtasun distantzia mantentzeko, ikuskizunaren edukiera 14 partaidera mugatu dugu eta dagoeneko gonbidapen guztiak banatu dira. Hala ere, itxaron-zerrenda antolatu dugu eta bertan izena emandakoek lehentasuna izango dute edade-tarte horretako hurrengo ikuskizunerako.

Saioa arratsaldeko seietan (18:00) hasiko da baina gogoratu segurtasun neurri berriekin umeek bakarrik sartu beharko dutela liburutegira. Kultur Leioako eraikinaren atean itxarongo zaituztegu eta hasi baino lehen etor zaiteztela (seiak baino apur bat lehenago) eskatzen dizuegu. 

Ezin baduzue etorri, mesedez jakinarazi iezaguzue itxaron-zerrendaren hurrengo entzulea denbora nahikoarekin abisatzeko moduan.

Saioak dirauen bitartean umeek maskara jantzita eroan beharko dute eta Haur liburutegia publikora itxita egongo da.

 

Este jueves, 17 de diciembre, tendremos en la biblioteca a Itziar Gamero, que nos ofrecerá la última sesión de cuentos de este año (más información). 

La sesión de cuentos será en euskera y está dirigida a usuari@s de entre 5 a 9 años. Comenzará a las seis de la tarde (18:00 horas) pero os pedimos que vengáis un poco antes ya que debido a las nuevas medidas de protección sólo podrán entrar ell@s a la biblioteca. Nos encargaremos de recogerl@s a la entrada del edificio de Kultur Leioa y les acompañaremos en la salida.

Debido a la reducción de aforo (sólo 14  participantes) os rogamos que nos aviséis si no podéis venir y así poder hacer sitio a alguien que se haya quedado en la lista de espera. Quienes no hayáis podido participar en esta sesión tendréis prioridad para la próxima sesión de las mismas características.

Durante la actuación los niños y niñas deberán llevar una máscara y la biblioteca infantil permanecerá cerrada al público.