2020-02-07

Berbaldun egitasmoaren irakurle kluba

Berbaldun egitasmoa Leioan



Herriko jendea euskara erabiltzera animatzea helburu duen Berbaldun egitasmoak irakurle klubak antolatu ditu maila ezberdinak dituzten euskaldunontzat. Aukera ederra euskaraz egiteko eta irakurtzeko liburutegiko irakurle kluba ez dugun ikasturte honetarako (gogoratu orain arte egindako bileren gidoiak deskarga ditzakezula).

Pasatu diguten informazioaren arabera, hurrengo bilerak izango dira otsailaren 17an Alberto Ladron Aranaren Arotzaren eskuak liburuaz berba egiteko (B2 maila) eta otsailaren 26ean Harkaitz Canoren Beti oporretan liburuaren karira (C1 maila). Liburuok erakusmahaian eskatzerakoan, irakurle talderako direla zehaztu, normalean ez baititugu aleak ditugun liburuen beste alerik eskatzen liburutegien arteko maileguan eta.

Irakurle taldean parte hartzeko gogoa baldin baduzu edo informazio gehiago gura izanez gero, deitu 688 850 129 zenbakira edo idatzi berbaldun.leioa@gmail.com helbidera.

Animatu zaitezte eta eman (astean) ordu bat euskarari!