2019-05-15

Epailea eta haren borreroa irakurle klubean




Autoaren ondotik pasatzean istant batez leiho uherretatik barrurantz begiratu zuenean, iruditu zitzaion bolantearen gainean makurtua zeukala gidariak burua. Zentzudun eta ordenazalea izanik, mozkorrik egongo zela pentsatu zuen Cleninek, huraxe otu baitzitzaion aukerarik bistakoena. Horregatik , herritar gisa hurbildu nahi izan zuen kanpotar harengana, ez polizia-funtzionario gisa. Gizona esnatzeko asmoz gerturatu zen autora…


Epailea eta haren borreroa, Friedrich Dürrenmatt. Itzultzailea Idoia Santamaria Urkaregi.


Irakurle klubeko irakurketen bidaiek Suitza aldera garamatzate oraingoan.

Friedrich Dürrenmatt, antzezlanak sortzeagatik famatua bazen ere, premia ekonomikoak zirela eta sortutako eleberri beltz honek kuku-erlojuagatik ezagutzen den herriaren kokapen ia kartografikoa erakutsiko digu. «Ongiaren eta gaizkiaren arteko muga lausoa» (Idoia Santamaria Urkaregi itzultzaileak liburuaren hitzaurrean dioen moduan) gai nagusitzat duen eleberri honek, inteligenteago eta bakartiago utziko gaitu irakurketaren ostean (Eloy Tizón oraingoan).

Irakurle klubaren bilera gaur, maiatzak 15 dituenean, liburutegiko helduen solairuko erakusmahaiaren ondoan, arratsaldeko sei t'erdietan izango da.

Liburuaren inguruko kritikak Armiarma webgunean.
Bileran erabiliko ditugun apunteak.