Eguneraketa (2019-03-06) Errenteriako liburutegiaren txioaren arabera (16:58) sistema martxan da dagoeneko. Bertsio berri hau (Absysnet 2.2) barneko lanera bideratutako aldaketak badakartza ere, badira erabiltzaileontzako abantailarik ere (azalpen gehiago sistemaren arduradun den Baratz enpresaren blogean (gazt.)).
Eguneratze lanak amaituta, zerbitzua abian da berriz 😄! pic.twitter.com/mmVbS3ohnl— ErrenteriaLiburutegi (@errenterialib) March 6, 2019
Actualización (06-03-2019) Ya está el sistema en marcha de nuevo. Más información sobre las novedades que trae esta versión en el blog de Baratz.
Bihar, martxoak 6, liburutegia kudeatzeko darabilgun sistemaren etena programatu da bertsio-aldaketa gauzatzeko.
Horren ondorioz, ezin izango da katalogoan libururik bilatu, ezta erreserbarik egin, ez mailegu-eskaerarik gauzatu. Liburu digitalen plataforma, eLiburutegia, pausatu egingo da baita, eta ezin izango da epe horretan liburu digitalik mailegatu ezta onlineko pelikularik ikusi.
Formatu fisikoan dauden dokumentuak (liburuak, aldizkariak, pelikulak eta entzuteko CDak) bai ahal dira itzuli eta maileguan hartu. Beraz, aurreko etenetan gomendatzen genizuen modura, apalategien artean serendipia lantzera gonbidatzen zaituztegu. Liburutegiko beste zerbitzuak mantendu egingo dira eta baliteke etenak egun osoa ez irautea.
Barka eragozpenak!
Informazio gehiago Liburutegi Zerbitzuaren blogean.
Se ha programado para mañana, 6 de marzo, una interrupción del sistema para poder cambiar la versión del mismo.
Como consecuencia, durante el día de mañana sólo se podrán devolver y prestar libros, sin posibilidad de acceder al catálogo ni realizar reservas o peticiones de préstamo. Tampoco se podrá acceder al préstamo de libros digitales o al visionado de películas on-line pues también se interrumpe el servicio de eLiburutegia.
Rogamos disculpéis las molestias.
Más información en el blog del Servicio de Bibliotecas.
0 comentarios: to “ Liburutegia kudeatzeko sistemaren etena -- Interrupción del sistema de gestión de la biblioteca ”
Post a Comment