2018-10-15

33 ezkil irakurle klubean


33 ezkil, Miren Gorrotxategi. Leioako liburutegiko irakurle klubean

Euria goian-behean ari zuen eta, gainera, iluntzen hasia zen. Ferminek, hala ere, aitzurrarekin kolpe eta kolpe jarraitzen zuen zabaldian. Izan ere, nazkatuta zegoen egunero Karmni kontu bera entzuteaz: “Ur-depositu hori noizko dugu? Uda sasoian egingo zenuela ez zenuen, ba, esan? Baietz udazkena iritsi eta zu lanean hasterako”. Gaurkoan, behintzat, zuloa hasia zuela esango zion. Eta musean jokatzera joango zen. Kolpeka jarraitu zuen: tak!, tak, tak! Euriak gogoz segitzen zuen bota eta bota. Eta, bat-batean, kank! Aitzurrak zerbait gogorrarekin talka egin zuen

33 ezkil, Miren Gorrotxategi.
(Digitalean ere eskuragarri)

Hasieraren hasiera. Honela hasten da kurtso honetako irakurle klubaren bilerei hasiera emango dion liburua (kurtsoko programazioa).

Baserri giroan kokaturiko eleberri beltz honek Agustin Zubikarai beka lortu zuen 2015. urtean eta barrenak artegatzera etorri zaigu hilabete honetako irakurle klubeko kideoi. Drogak, apustuak eta heriotzak, kamioikada heriotza izango ditugu bidaide etzi egingo dugun bileran, urriak 17 dituenean.

Irakurle klubeko bilera arratsaldeko seietan (18:00tan) ospatuko da, liburutegiko bigarren solairuko erakusmahaiaren ondoan (euskarazko liburu berrien apalategien parean). Anima zaitezte etortzera!

Bileran erabil genitzakeen apunteak.

Liburuaren inguruko kritikak Armiarma webgunean.

0 comentarios: to “ 33 ezkil irakurle klubean