2017-10-17

Bidean ikasia irakurle klubean



Erantzuna jakin gabe aipatu zidan beste ama batek, parke berean, egun gutxiren buruan, Hondarribian ere emakume batzuk biltzen hasiak zirela Alardean parte hartzeko asmoz. Adierazi zizkidan eguna, ordua eta lekua. Ostegunetan, uste dut, herriko liburutegian, ilunabarrean.

Bidean ikasia, Arantxa Urretabizkaia.


Iazko irakurle klubak (gaztelerazkoa) gonbidaturik etorri zitzaigun Arantxa Urretabizkaia bere memoriak batzen zituen Zuri-beltzeko argazkiak liburuaz berba egitera. Hain akordu ona utzi zuen non erabiltzaileren batek bere liburu berria komentatzeko proposatu zigun. Memoria horien jarraipena ez bada ere, bertan darabilen estilo eta ikuspuntuak jorratzen ditu liburu honetan ere eta Hondarribiko Alardea nahiko gertatu berri izanik, kurtso honi hasiera emateko hautatu genuen. Handik gutxira eman zen jakitera Euskadi Literatura Saria jaso zuela gainera.

Mezua hasten duen aipuak dioen modura, irakurle klubeko taldekideak ere herriko liburutegian bilduko gara Hondarribiko Alardeari buruzko liburu ausart honi buruz berba egiteko. Pasadan urteko martxa jarraituz, hilabete honetako hirugarren eguaztena den urriak 18an (bihar) izango da bilera. Arratsaldeko zazpi t´erdietan liburutegiko hemerotekan.

Bertan itxaroten zaituztegu!

Liburuaren inguruko kritikak Armiarma webgunean.

(psst, psst. Dirudienez, Arantxa Urretabizkaia bera etorriko da Getxora Egizu elkarteko irakurle txokoak gonbidatuta. Liburuaren inguruko zalantzarik edo gehiago jakiteko gogorik izanez gero, Villamonteko kultur etxean abenduak 14an).