Erromatarren denboretan eginiko bide batzuk oraindik erabilgarri diraute.
Bere garaian oso aurrerakoitzat hartutako teknikak aplikatu bazituzten ere, azken finean, harri hutsekin eginiko bideak baino ez ziren eta gaur egunerarte mantendu dira (batzuk oraindik erabili egiten dira) Harri xumeok inperio oso bat elkar komunikatu eta ideiak barren batetik bestera hedatzeko balio izan zuten.
Liburuek, blogek, mezu elektronikoek… nahiz eta euren egileen ideak, itxaropenak, asmoak, gogoetak… islatu, ez dira ezer hartzailearen gogoan ez baldin badute eraginik. Paper eta tintaz edo seinale elektronikoez osaturiko objektuak baino ez dira. Bideak egiteko erabiltzen ziren harri horien moduko lehengai inertea.
Horregatik, gaur egun, komunikabideak sortzen eta zabaltzen dihardugun garaiotan, liburutegiko erabiltzaileak ahalik eta liburu-harri gehien topa dezanaren aldekoak gara. Informazioa ahalik eta autobide zabalenetan barreiatu daiten eta erabiltzaileek beraien bideak-bidaiak ahalik eta lehengai gehien eta hautazkoenekin egin dezaten.
Beraz, bide horiek egiteko harriak kentzearen alde daudenei, jarrera hori birplanteatu dezatela eskatu nahi genieke, hiritarrek ez dezaten euren bide-proiektuetan lehengai faltarik izan eta bakoitzak bere bidea ahalik eta harri gehienekin oinarritu dezan.
Euskal liburuzainen adierazpena
(irudia: Genuine Roman road, cc-by-nc-sa)
2010-12-13
Harriak, bideak, herriak. Zentsuraren aurka
Egilea
Kultur Leioa Liburutegia
los
6:36 AM
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
0 comentarios: to “ Harriak, bideak, herriak. Zentsuraren aurka ”
Post a Comment