(Zerrenda honen lehenengo zatia, Durangoko Azokari buruzko mezuan aurkituko duzu)
Ez fikziozkoak
Walter Benjaminen aingerua Gernikako bonbardaketatik: esne beltza eta nazismoaren adiskideok I. Ignazio Aiestaran
Totalitarismoaren gerra izan da XX. mendeko ikurretako bat. Liburu honetan irakurleak, lehenengo aldiz, logika belizista bat aurkituko du, XX. mende hasieran indar handia izan zuena.
Ornodunak: anatomia, eboluzioa eta aniztasuna. Joxerra Aihartza
Biologia lizentziaturako testuliburu gisa sortua izan arren, liburua osatzen duten 490 orrialde eta 780 irudietan bildutako informazioa baliagarria izango da beste unibertsitateko nahiz bestelako ikasle eta irakasleentzat, bai eta animalien bizi-historian eta eboluzioan interesatutako edozein naturazalerentzat ere.
Veleia afera. Alberto Barandiaran
Iruña-Veleiako erromatar garaiko aztarnategian egindako aurkikuntzen eta horien inguruan sorturiko polemikaren kronika xehe eta dokumentatua egin du Alberto Barandiaran kazetariak. Idazkera zehatz eta argiz, eta lekukoaren zintzotasunari uko egin gabe, irakurleari arrasto garbiak ematen dizkio, bere iritzia osatu dezan.
Euskal gizartean barrena euskaltzaletasun politikoaren sorrera garaian: zaldunak, matxinoak, enpresariak, langileen eraketa (1789-1876). Joseba Agirreazkuenaga
Euskara batuaren bigarren jaiotza: osoa, lehiakorra, nazionala. Xabier Amuriza
"Euskara eguneroko lantresna dutenen artean, diskurtso handiak baino soluzio txiki bat nahiago duten guztiei"
Sinesmenak eta usteak: zentzu komunaren alde / Agustin Arrieta-Urtizberea
Norberaren sinesmen, uste eta iritziek mapa antzeko bat osatzen dute. Mapa hori garrantzitsua da eguneroko bizitzan, orientatu egiten gaitu-eta. Areago, nolako sinesmenak halako ekintzak. Baina nola eskuratzen ditugu sinesmen eta uste horiek? Nola iltzatzen dira guregan? Kezkatzen al gara usteen eta sinesmenen zehaztasunaz? Edozein gauza sinets al daiteke?
Ekoizpen kudeaketa. Itziar Gurrutxaga
Esku artean duzun liburu honek, enpresen ekoizpen sistema desberdinak eskaini nahi dizkizu, eta, bertan azalduko diren arazoak direla medio, ekoizpena kudeatzearen garrantzia eta horretarako dauden ereduak nola jorra daitezkeen aurkeztuko dizu.
Azukre xehea gatz larria: oroitzapen autobiografiko-sentimentalak. Mikel Hernández Abaitua
Hirurogeita hamarreko eta laurogeiko urteen kronika sentimentala da Mikel Hernández Abaituak eskaintzen diguna liburu eder honetan. Literatura, musika, politika…
Esan gabe doaz. Karlos Linazasoro
«Ez da gauza bera kontzientzia lasai edo garbi edukitzea.
Heriok eta doako lunch batek denak berdintzen gaitu.
Gezurrak hankak motzak ditu, baina bihotz atletikoa.
Bakoitzak nahi duena egiten du bere bizitzarekin. Beti hipoteka batzuen barruan, noski.»
Goizuetan bada gizon bat: Trabukoren kantako misterioak. Patziku Perurena
Ez da hau, Trabukoren historia tristearen kontaketa hutsa, hori bada ere abiapuntua. Atari eder bat da bestela inongo historia-liburu marduletan ateratzen ez diren herritar xume aspaldi hildakoen grinak, maitasunak eta bizimodua ikasteko, burdinolen inguruko elezahar ilunak ezagutzeko.
Giza eskubideak eta erlijio aniztasuna. Eduardo J. Ruiz Vieytez, Gorka Urrutia Asua, editoreak
Gure gizartearen aniztasun gero eta erronka handiagoak planteatzen ditu giza eskubideen kudeaketan. Pertsona guztien berdintasuna eta gutxiengo linguistiko, kultural eta erlijiosoak edo bestelakoak babestea elementu beharrezko eta premiazkoak dira, elkarbizitza eta kohesio soziala ziurtatzeko.
Mendien babesari buruzko adierazpenak. Diarmaid Ryan
Ez dago etxean: 1937-2009, kartzela eta literatura. Jokin Urain
«Norenak ziren ikasi aurretik abestu edo lardaskatu ohi genituen Kontrapas eta Sautrela: 'Euskara da kanpora eta goazen oro dantzara!'.
Geroago, plazara eta dantzara jalgi eta ibili eta apur bat sosegatu ginenean, orduan jakin genuen Bernat Etxeparerenak zirela bertsoak.»

Hemen aurkezten dugun proiektuaren helburu nagusia munduan mendiak babesteko egin diren adierazpen esanguratsuenak aukeratzea, aztertzea eta euskal mendizaleen kolektiboari ezagutaraztea da.
Ertzeko zatiak. Jon Sarasua
«Ezker eta aurrerakoi hitzak disfuntzionalak iruditzen zaizkit, eta azkenaldian humanizazio hitza erabiltzen ari naiz, nahiz eta hitz hau ere ez izan egokiena. Euskal Herrian ezkerreko ikuspegi batetik esaten den gehientsuena agortuta dagoela sentitzen dut, bere oinarriak fosilduta daudela. Ezkerra berdintasuna eta askatasuna bezalako modernitatearen totem gutxi batzuen inguruan dabil bueltaka, eta ia eskuina bezain urrun ikusten dut humanizazio alternatiba errealetatik.» (elkarrizketa Argian)
Gizajendearen ahitzea. Pablo Sastre
Sentimenduz beteriko espazioa da hiria; guztiek hirian tokirik ba ote duten, ordea, zalantzan jartzekoa da. Zer sentitzen du langileak? Non dago emakumeen indarra, gizonen kemena? Zein harreman dago eskolaren eta otzantasunaren, irudi fabrikatuen eta minik ezaren, ospitaleetako osasungintzaren eta beldurraren artean?

Jauzika. Bixente Serrano Izko
«Neure helburua irakurleari pentsaraztea da, galderak sortzea. Espero dut irakurle guztiek gutxienez testuren bat aurkitzea kitzikagarri suertatuko zaiola. Nire ustez, horrek salbatuko luke liburua.»
«Neure helburua irakurleari pentsaraztea da, galderak sortzea. Espero dut irakurle guztiek gutxienez testuren bat aurkitzea kitzikagarri suertatuko zaiola. Nire ustez, horrek salbatuko luke liburua.»
Ez dago etxean: 1937-2009, kartzela eta literatura. Jokin Urain
«Norenak ziren ikasi aurretik abestu edo lardaskatu ohi genituen Kontrapas eta Sautrela: 'Euskara da kanpora eta goazen oro dantzara!'.
Geroago, plazara eta dantzara jalgi eta ibili eta apur bat sosegatu ginenean, orduan jakin genuen Bernat Etxeparerenak zirela bertsoak.»
0 comentarios: to “ Azken hilabeteetan heldu diren liburuak (helduak, ez fikzioa) ”
Post a Comment