2010-12-03

Euskal liburu eta disko azoka




Urtero bezala, aurten ere Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka ospatuko da asteburu luze hau aprobetxatuz (abenduaren 4tik 8ra) eta liburutegitik gonbidapena zabaltzen dizuegu bertaratzeko.

Horretaz aparte, azken hileotan euskeraz idatzita eta helduei zuzenduta heldu direnen liburu zerrenda aurkeztu nahi genizuen, Durangoraino joaterik ez bazenuten liburutegian badituzuela jakinarazteko. Mezu bitan zatituta aurkezten dizkizuegu, batetik fikzio eremuan koka litezkeenak, eta bestetik ez fikziozkoak.

Horra ba zerrendaren lehenengo zatia:



Fikziozkoak


Kondesa esku-guriaKondesa esku-guria. Milena Agus; itzulpena, Fernando Rey

Hiru ahizpa Cagliariko Castello auzo zaharreko jauregi batean bizi dira. Lehenago den-dena hiena zen, baina orain puskaka saldua dute. Ahizpa zaharrenak, Noemik, gara bateko gizarte-maila bereskuratzea du amets, jauregi osoa berrerosi eta zahaberritzea, xuhurkeriaz. Bigarrenak, Maddalenak, ume bat du amets, baina ez da haurdun gelditzen. Eta hirugarrenak, traketsa izateagatik eta eskuak eta bihotza bigun-bigunak izateagatik “kondesa esku-guria” deitzen dutenak, amodioa du amets.


Fikzioaren izterrakFikzioaren izterrak. Ur Apalategi

Bikotea batetik, idazletza bestetik, horra “Fikzioaren izterrak” ipuin liburuan obsesiboki txirikordatzen diren hari nagusiak. Maitasun konpartitua, naziotasun zoriontsua eta arrakasta literarioa benetakoak al dira?, edo geure buruak zigortzeko sortzen ditugun kimera eskuraezinak? Serioski irri egiteko kontakizunak dira, baita frustraturik gozatzekoak ere


Deception IslandDeception island. Xabier Artola

Deus ez omen da amaitzen, nork bere barruan hala sentitzen duen arte. Honela hasten da giza harremanen dimentsioan mugitzen den narrazio hau. Himalayan istripua izan duen lagunari “begira” dagoela −Iruñeko ospitaletik mendizaleari laguntza emateko helburuaz−, bere buruarekin egingo du topo Anek, ipuineko protagonistak. Aurtengo Donostia Hiria sariaren lan irabazlea.


BulkadaBulkada / Jon Benito (poesia)

«Historia nirekin hasten da.

Lehenagokoak dira ibaia eta mendiak.
Aspaldikoak lurra eta bidea.
Antzinako bizitza salatzen dute harresi kondarrek.
Nork erabaki zuen hau zela tokia?
Nork jaso zuen aurreneko babeslekua?
Ze izar dirdirak zehaztu zituen koordenadak?
...»

Fahrenheit 451
Fahrenheit 451. Ray Bradbury; itzulpena Nagore Tolosa

Liburu honetako protagonista, Guy Montag, suhiltzailea da. 451 zenbakidun kaskoa buruan, letoizko mangera-muturra ukabiletan, liburuak erretzea da bere lana, bere behar kuttuna. Izan ere, Montag bizi den herrialdean debekatuta dago irakurtzea.
Akiles eta dortoka

Akiles eta dortoka. Seve Calleja; itzulpena Juan Luis Zabala

Kondairaren arabera, Akilesek inoiz ez du dortoka harrapatuko, aporia ezagun horri helduz eraiki da dortoka eta heroiaren arteko harremana

Dena sutan
Dena sutan (Gose Jokoak; 2)/ Suzanne Collins; itzulpena, Koro Navarro

Gose Jokoen trilogiaren bigarren nobela honetan, Suzanne Collinsek Katniss Everdeenen istorioa kontatzen jarraitzen du, eta gero eta proba gogorragoak jarriko dizkio… irakurlea behin eta berriz txundituz.

Txatartegirako ipuinak
Txatartegirako ipuinak. Xabier Etxaniz Rojo

Udaltzaingoaren auto batek kalea mozten zuen. Haren atzean, Ertzaintzaren auto andana. Are atzerago behinola auto bat izan zena. Handik metro batera estalki hori bat. Haren azpian gorpu txikitu bat. Huraxe zen ordu batzuk lehenago iruditutako eszenatoki makabroa.
Kontrarioa

Kontrarioa. Lander Garro

Raul Oliveirak xakean eta edaten pasatzen ditu arratsak Oskar adiskidearekin, amodio ezinezkoetatik ihesian, idazle izateko ametsekin zorabiatuta. Oreretako Pontika auzo bazterrekoan bizi da amarekin, baina aurki lanen bat topatu ezean ostikoz botako du etxetik.
Kondenatu baten azken eguna

Kondenatu baten azken egunak. Victor Hugo; itzulpena, Juan Mari Aguirreurreta Elosegui

Izenburutik bertatik ageri du gaia liburu honek: Kondenatu baten azken eguna. Heriotzaren atarian dagoen presoaren kezkak eta oinazeak imajinatzean, gizatasunaren muinera iristen den larrimin bat kontatzen du Victor Hugok.
Hilobiko isiltasuna

Hilobiko isiltasuna. Arnaldur Indridason; itzulpena Julen Gabiria

Eraikitzen ari diren etxe baten orubean giza saihets-hezur bat aurkitu dute, eta hezurdura oso bat gero. Erlendur Sveinsson inspektoreak askatu beharko du, bere polizia lagunekin, aurkikuntza horren korapiloa.

Jendeen jende
Jendeen jende. Mattin Irigoien (antzerkia)

Gure eskualdean zuhaitz genealogikoen egiteko ohidura azkartu da azken urteetan. Nolazpait, autoreak uste du euskaltasuna egunerokoan bizitzeko diren nekeziak, ordainezko bideak bilatzera bultzatzen duela jendea. Ondorioz odola, izena, etxaldea eta arbasoak bilakatzen dira euskaltasun permanente baten sentimendu. Donostia Hiria sariaren lan irabazlea
Nor bere bidean (Orbetarrak; 3)

Nor bere bidean (Orbetarrak; 3). / Joan Mari Irigoien

Urteetako urruntze baten ondoren, gutun sail luzea idatziko dio Damasok anaiari, Burgosko Epaiketaren garaitsuan, esan beharreko guztiak esan aurretik hil bazen ere. Gabinok eskutitz haiei erantzungo die hamabost bat urte geroago.

Okatxu hegal egiten
Okatxu hegal egiten. Gidoia, Mattin Irigoien; marrazkiak, Asisko; koloreak, Adur (komikia)

“Okatxu arkume gaztearen istorioa kontatzen du, bizitza deskubritzen doan bitartean. Artzainen mundua ezagutarazi nahi du komikiak, umorez betetako istorio baten bitartez.” (e-gorblog-etik hartuta)


Utopiaren itzalakUtopiaren itzalak. Asel Luzarraga

Amaren suizidioaren ostean, Josuk, Eskorbuto taldeko izenkide miretsia hiltzen den egun berean, desintoxikazio zentroa utzi eta familian enpresari aberats eta eszentriko fama duen osaba Arturren etxera doa berarekin lan egitera.


Bitsa eskuetanBitsa eskuetan / Miren Agur Meabe (poesia)

«Emakume kaierduna naiz,
badakizu nor:
hondartza gurmatsuan zure inizialak
idatzi nahi lituzkeena;
...»


Hiri gorritik
Hiri gorritik. Asier Serrano (poesia)

«Hiriguneko etxe orratzetako leihoetako argiek
hiriko aldirietako txabolen suek bezainbesteko duintasunez
sortu ditzakete itzalak.
Eta itzalak izan daitezke
giza haragizkoak edota ke hutsezkoak.
...»

3 Mariak
3 Mariak. Arantza Urretabizkaia

«Kalera irten, egunero irteten ginen, are alargundu osteko neguan eta udaberri euritsu hartan.
Gorrik buru belarri sinesten du onuragarria dela kalera irtetea, onuragarri ibiltzea eta, era berea, jendea ikustea, gure etxean egunero bisitaren bat bagenuen ere.»

Ipuinak, antologia batIpuinak: antologia bat. Iban Zaldua


"Azken finean, ipuinlaria naiz konbentzituta nagoelako ipuina genero nagusia dela literaturan"








Ez fikziozko liburuen zerrenda

0 comentarios: to “ Euskal liburu eta disko azoka