Hilabete honetan irakurleok proposatu dituzuen liburuen artean, honako hau izan da aukeratua:
Entre los libros que habeis propuesto este mes, el elegido ha sido:
Autokarabana, Fermin Etxegoien
Fermin Etxegoienen lehen eleberri honetan mundu garaikidea ageri da, errealismoz erakutsia. Protagonistak lan egiten du herri bateko kooperatiban, eta zenbait tramaren erdian aurkituko du bere burua. Esperientzian oinarrituriko literatura da, egungo familia zein laneko bizipenak jasotzen dituena. Elkarren artean gurutzatzen diren gertakizunek, erritmo bizian kontatuak, irakurlearen arreta hasieratik bereganatuko dute, eta espero ez duen amaierara eramango.
Aspaldion ugaldu diren autokarabana-aleak unibertsaltasunean helmugarik ez daukaten unitate moduan irudikatuak dira... Autokarabana modernitatearen metafora gisa.
Autorearekin berarekin egon giñen Uribe Kostako irakurzaleen taldeak antolatutako bileran.
Fermin Etxegoien (Oñati, 1966-) Artikulugile, idazle, kazetari eta irrati esataria da. Besteak beste, Berria, Euskadi Gaztea eta Bilbo Hiria Irratia hedabideentzat lan egin du, eta Zenbat Gara elkartekidea izan da, baita ETB1eko Kalaka saioko gidoilaria ere. 2010eko Literaturako Euskadi Saria jaso du eleberri honengatik.
Autorearen beste obrarik ere bada liburutegian: Neurona eta zeurona: hizkuntza "estetika" bezala
Gomendatutako beste liburu batzuk / Otros libros recomendados:
- Ensayo sobre la ceguera / José Saramago
- El país de las mariposas / Nerea Riesco
- No hay bestia tan feroz / Edward Bunker
- Entre limones: historia de un optimista / Chris Stewart
- Eskarmentuaren paperak / Anjel Lertxundi
- El maestro de esgrima / Arturo Pérez-Reverte
- Relatos de lo inesperado / Roald Dahl
- La casa de los amores imposibles / Cristina López Barrio
0 comentarios: to “ 2010eko azaroako hilabeteko liburua -- Libro del mes de noviembre 2010 ”
Post a Comment