2010-12-02

Harkaitz Canoren hitzaldia Leioan


Pasadan astelehenean Harkaitz Cano izan genuen Kultur Leioan Zinea, literatura eta telebista hitzaldia ematera Euskara Zerbitzuak gonbidatuta.

Hitzaldia, zinean erabiltzen diren hainbat ikonoen azalpenarekin hasi zuen. Horra trenak, non lehengo zinearen adierazpena zekartzen zuzendariek makinista modura ikusten zituztelako euren buruak. Baita euria, elkarrekin inoiz ez legoken jendea batzen duena (pertsonak 'ernaldu' egiten duen elementua) edo dantza (burrukak edo boxeoa koreografi modutzat ulertuta baita ere) eta eskailerak (intriga kutsua emanez filmean gertatzen denari).

Ikonoen galeria hau emakumea izpilu/leihoaren aurrean irudiarekin amaitu zuen. Rockwellen koadro baten aurrean (Un árbol crece en Brooklyn liburuaren azalean agertzen dena, hain zuzen) komentatu zigun, pelikuletan, emakumea pentsatzen dagoela adierazteko gehien erabili izan den baliabidea pertsonaia izpilu baten aurrean jartzea izan dela (eta leihotik kanpora baldin bada..., orduan akabo, erabaki latzen bat hartzeko unean bait da)

Dena dela, zinearen adierazpen perfektuena komikia dala esan zigun. Pelikuletan ikusten dugun ehunekorik handiena (eguraldia, pertsonaien aurpegiak...) inzidentala dela eta agian zuzendariak nahi ez lituzken xehetasunetan gal lezakela begiraleak atentzioa. Komikian, aldiz, irakurleak gidoilariak/marrazkilariak erakusten diona baino ez du ikusten, erakutsi nahi duen akzioaren momentu eta angelutik perfektuenean.

Eta guzti honen ostean, literatura gehiago dakusala telebistan zinean baino esan zigun. Egungo literatura telesailetan dagoela. Hemeretzigarren mendeko eleberriren bat irakurtzen eman dezakegun denbora bera irauntzen duela telesail baten denporaldi bakoitza eta iraupen hori dela hain zuzen, egileari baliagarri egiten zaion lehengaia nahi duena eta nahi duen eran kontatzeko. Telesailek, beraz, iraupenaren abantaila dutela pelikulen gainetik.

Telesailen harira, hainbat adibide eman zituen: The Wire, Jekyll, House, The Sopranos... baina ez dugu gehiagorik komentatuko bukatzen ikusi ez dituzuenaren badaezpadan.


Info +:



(irudia: Harkaiz Cano Rockwellen irudiaren aurrean, cc-by)