(Versión en español)
COVID-19, koronabirusaren gaixotasuna bezala ere ezaguna, SARS-CoV-2.9 birusak eragindako gaixotasun infekziosoa da. Izena ingelesaren akronimoa da (coronavirus disease 2019) eta Txinako Wuhan hirian (Hubei probintzia) aurkitu zen lehen aldiz, 2019ko abenduan. Munduko Osasun Erakundeak (OMS, WHO) pandemia bezala deklaratu zuen martxoaren 11an.
Birusaren inkubazio aldiak (gaixoa kutsatuta dago, baina ez du sintomarik azaleratzen) bi eta hamalau egun artean irauten du, eta aldi honetan ere gaixotasuna kutsagarria da. Sintoma adierazgarrienak sukarra, eztula eta arnasteko zailtasunak dira, eta hilgarria izan daiteke. Kasu larrietan Pneumonia, arnas zailtasun akutuaren sindromea, sepsisa eta shock septikoa eragin ditzake.
Gaixotasunarentzat tratamendu espezifikorik ez dagoenez, ahalegin berezia egin behar da gaixotasunaren transmisioa saihesteko.
Kutsatzeko modurik ohikoena pertsonen artekoa da, normalean airekoa, doministiku egitean, eztul egitean edo arnasa botatzean igortzen diren tanta txikiak direla medio (Flüggeren gotikulak bezala izendatuak) baina baita inguruko objektu eta azaleren bitartez eta. Fomiteen bidez ere birus patogenoak hartu daitezke. Azken hau da zabaltzeko biderik nagusiena, birusa bideragarria izan baitaiteke hainbat egunez gainazaletan.
Transmisioa ahalik eta gehien mozteko gomendio batzuk zabaldu dira. Eskuak sarri garbitzea, aurpegia (batez ere begiak, ahoa eta sudurra) garbitu gabeko eskuekin ez ukitzea, beste pertsonengandik gutxienez bi metrotara urruntzea eta arnas higiene ona izatea (eztul edo doministiku egiterakoan ahoa eta sudurra ukondo tolestuarekin babestea edo zapi batez estaltzea, maskara erabiltzea estalitako lekuetan eta garraio publikoan)
(Wikipediatik hartuta)
(esteken azken berrikuste-data: maiatzak 17)
Informazioa
Mundu mailako datu eguneratuak (Johns Hopkins): https://coronavirus.jhu.edu/map.html
Estatu mailako datu eguneratuak (Osasun Ministerioa-Instituto de Salud Carlos III) (gazt.): https://covid19.isciii.es/
Euskal Herriko datu eguneratuak (Berria): https://www.berria.eus/albisteak/178753/koronabirusaren-azken-datuak.htm
Euskadiko mapa interaktiboa (Osakidetza): https://www.geo.euskadi.eus/covid-19-euskadi/s69-geodir/eu/
Uribe-Kostako datu eguneratuak (Hiruka): https://hiruka.eus/uribe-kosta/1584535145190-koronabirusa-eaen-datuetan
Leioa udalaren informazioa: http://www.leioa.net/eu/coronavirus-permanece-en-tu-domicilio.html
Eusko Jaurlaritzaren ataria covid-19aren inguruan: https://www.euskadi.eus/covid-19ri-aurre-egiteko-eusko-jaurlaritzaren-informazioa-eta-neurriak/web01-a3korsai/eu/
Foru Aldundiko zerga-neurriak: https://web.bizkaia.eus/eu/oharra/zergen-arloko-neurriak-covid-19
Errekurtsoak
Liburu digitalak eta filmak (eLiburutegia): http://www.eliburutegia.euskadi.eus/
Filmak eta serieak (EITB): https://www.eitb.tv/eu/
Liburutegiko gomendioak: @bibleioa
Euskarazko baliabideen zerrenda (UEMA): https://www.uema.eus/2020/03/17/etxean-goxo-egoteko-euskarazko-baliabideen-zerrenda/
Gasteizko liburutegi sarearen gomendioak: https://gasteizkoliburutegiak.wordpress.com/
Bilboko liburutegi digitala: https://www.bilbao.eus/bld/
Foru liburutegiko hemeroteka digitala: https://www.bizkaia.eus/home2/Temas/DetalleTema.asp?Tem_codigo=2542&Idioma=EU
Munduko museoen bisitaldiak (Google): https://artsandculture.google.com/partner?hl=eu
Bizkaiko museoen bisitaldia (MuseoenEguna): https://museoeneguna.eus/eu/erakusketa-digitala/
Euskal musikariek sortutako ekarpenak itxialdian zehar (Eresbil): https://www.eresbil.eus/sites/fondos/eu/a-206-coronavirus/