Datorren astelehenetik aurrera, ekainak 23, udako ordutegiarekin jardungo dugu liburutegian irailaren 15era arte. Ordutegia 08:30etatik 14:00etara arte izango da.
Liburuen mailegu-politika orokorra mantentzen bada ere (hiru liburu hiru asteko epearekin), ordutegi murriztuak eragin ditzakeen kalteak kontutan hartuko dugu eta liburu gehiago eta epe luzeagorako eskatzeko aukera izango duzue. Jo edozein erakusmahaira eta konponbideren bat topatzen saiatuko gara.
Liburuak itzultzeko sarrerako postontzia duzue erabilgarri hogeita lau orduz asteko zazpi egunetan.
Bestetik, gogoratu liburu digitalak, pelikulak eta serieak eskaintzen dituen eLiburutegia plataforma ere hor badela hogeita lau orduz eta zazpi egunez kulturaz gozatzeko aukera eskainiz.
Beraz, gogoratu:
08:30etik 14:00etara arte.
Ondo pasa jaietan (egitarau osoa, pdf) eta disfrutatu uda!
Desde el lunes que viene, 23 de junio, comenzaremos con el horario de verano. La biblioteca abrirá de 08:30 a 14:00 hasta el 15 de septiembre.
La devolución de los préstamos se puede realizar en el buzón de la entrada del edificio a cualquier hora del día. Para recoger en préstamo intentaremos adaptar la política de préstamo en cuanto a número de préstamos y fecha de devolución. Exponed el problema en el mostrador e intentaremos llegar a alguna solución.
Os recordamos que, además, tenéis disponible de forma ininterrumpida la plataforma de libros electrónicos de la red de bibliotecas eLiburutegia.
Por lo tanto, recordad:
desde las 08:30 hasta las 14:00.
¡Pasadlo bien en las fiestas (programa completo, pdf) y disfrutad del verano!


Blog honetara harpidetu 

0 comentarios: to “ 2025ko udako ordutegia -- Horariol de verano del 2025 ”
Post a Comment