2025-02-03

2025eko urtarrileko berriak -- Novedades de enero del 2025

2025eko urtarrileko berriak

 

Eskuragarri urtarrileko liburu berrien zerrenda (pdf, mega bat inguru).

 

Hilabetea pasa zaigu eta ia konturatu barik urte berri baten murgildu gara jada. Iazko uzta literarioaren errepasoa egin dute Berrian diharduten kritikariek eta 2024ean nobela laburra (eta ipuingintza) gailendu direla ondorioztatu dute baina komikien gorakada ere nabarmendu dute. Horra adibide modura Bechdelen Fun Home klasiko autobiografikoa Danele Sarriugartek euskarara ekarria. Joe Saccoren Gerra Gazan ere lehenago argitaratu zen euskaraz ingelesez baino, bota-kontu (Bigarren Mundu Gerran naziek antolatutako sarraski-eremuen klasikoa ere baden Maus komikia itzuli duen Julen Gabiria dugu itzultzailea). Chillidaren jaiotzaren mendeurrena (+1) ospatzen den urtarrilean ere David Martoren komikia (Chillidaren mapa Leire Aranok itzulia) Zerocalcareren autobiografi kutsuzko komiki-dosia Farmazia Beltzako botikarien eskutik (Niretzat bedi zu hildakoan, Koldo Izagirrek berdeldurik) edo euskaraz zuzenean sortutako Iban Zaldua eta Julen Ribasen super-gizakien komikia (Botere handi batek).

Baina urtarrila, zerbait bada, eleberri beltzaren hilabetea da. (H)ilbeltza izeneko euskal nobela beltzaren astea antolatu dute Baztanen hamaikagarrenez (hamaikaren zentzu bietan) non, eleberri beltza sustatzeko, beka bat antolatu duten Txalaparta argitaletxearekin batera. Beka horiek sorkuntza berriak itzulpenekin tartekatzen dituzte eta aurten, Joxan Oiz Arrutiri egokitu zaio XIX. mendeko Donostiara garamatzalarik ezohiko ikerlari baten eskutik (Amazurtza).

Bestetik, herrian zorioneko gaude, Igor Mercado Azcuenaga ipuingile lamiakoztarrak lehenengo saria lortu du Zumaiako Udalak antolatzen duen Julene Azpeitia ipuin lehiaketan Kartoi artekoak kontakizunarekin (sari banaketari buruzko informazio gehiago Gukaren webgunean). Antza, neurria hartu dio lehiaketari 2023an ere bigarren saria lortu baitzuen Delineatzaile erretiratua ipuinagaz. Lehiaketaren ipuinak online irakurtzeko aukera duzue Zumaiako udalaren webgunean eta paperean ere eskuragarri dituzue liburuxka biak zein 2022an Peru Abarka saria lortu zuen Txikle bat marrubizkoa, Igorri berari esker.

Berrian aipatutako ipuinen uberan Nerea Loiolaren Zebrak eta bideak heldu da baina badaude ere eleberri interesgarriak honako honetan. Goio Ramosek Agustin Zubikarai beka lortu zuen iaz Karmele Mitxelenarekin batera rockaren historian iltzatuta geratu den London Calling izenburuarekin (Piperpolis saioan argitu zuen (23:55 minutuan) nor den azaleko argazkian agertzen den abeslaria) eta Miren Amurizak hizkuntzarekiko egin duen hautu pertsonala erakutsi digu Pleibaken («hiztegiarekin malgu jokatzea erabaki dut eta sintaxian zorrotz», liburuaren inguruko elkarrizketa mamitsua Leire Vargasekin Argian). Bestetik Itxaso Martin Zapirainek ama-alaben arteko erlazioa lantzen duen Puntobobo hunkigarria (ez zenuke esango euskal literatura denik). Literatura unibertsaleko itzulpen esanguratsuak baita ere; Stefan Zweigen Amok (Aiora Jakaren eskutik) eta Elsa Moranteren Arturoren uhartea (Koldo Biguri itz.). Generoen lokarrietatik apur bat laxaturik, Alaia Martin Etxebesteren Puf (Udane Ansa Iragorriren ilustrazioekin) edo Jokin Sanchezen Ez-izan.

Ez-fikzio atalean musika daukagu protagonista. Batetik Euskal Memoria Fundazioaren aurtengo monografian zazpiehun kantu aztertzen ditu Lander Garciak gure historiaren entziklopedia musikala eskaintzeko (Euskal kantu errebeldea) eta bestetik, Mikel Urkixo zeberioztarrak bertako musika elektronikoan murgilduko gaitu hainbat eragileekin elkarrizketan (Euskal Herria underground). Adolfo Arejitak euskal errefrauak aztertuko ditu (Esaera goikoaz behera irauliak) eta Lorena Fernándezek (@Loretahur) eta Pablo Garaizarrek (@pgaraizar) adimen artifizialaren ingurumariak azalduko dizkigute erraz ulertzeko moduan (Adimen artifiziala denok ulertzeko moduan).

Haur eta Gazte liburutegian Agata Loth-Ignaziuk eta Małgorzata Nowaken Agur, puxika, agur! proposatu diogu Hernaniko liburutegiari bere aurtengo Kutunenak proposamenerako (aurreko urteetako Kutunenak gidak). Dani Martiarenak eta Ana Ibañezek oro ez den urre itsasoa erakutsiko digute farozainaren largabistak baliatuz (Itsasoa bete urre). Pertsonaia ezagunen laugarren entregak; Max Burbuila (Jatunen aurka. Agian azkenak, Hematokritiko gaixoa) eta Anna Kopek (eta izpirituen ahotsa Haritz Larrageta eta Marko Armspach). Ibon Martinek pertsonaia berria dakarkigu (Sira) eta Juan Kruz Igerabidek eta Elena Odriozolak ipuinen arteko beraien bidaia pertsonalarekin jarraitzen dute (Euskal herrietako ipuin bilduma). Urdulizetik Oihana Amantegi Escribanok Butroeko gaztelu pertsonala aurkezten digu (Butroeko uso ero) eta Anna Salvia-Cristina Torrón tandem emankorraren sexu-heziketaren izenburu berri bi itzuli ditu Aiora Jakak (Alua du izena eta Zakila du izena). Komikietan, Gorka Bereziartuak (barre galantak bere blogean) eta Adurrek Salba dezagun kalejira ekarri digute eta Naroa Zubillagak Heartstopper komiki famatuaren lehen bi zenbakiak euskaratu ditu (Bi mutilen enkontrua eta Zu etxerako!).


----------------------


Ya está disponible el boletín de novedades de enero (pdf, alrededor de un mega).

 

Siempre es una gozada cuando nos recomendáis algún autor/autora que se nos había despistado. En este caso la (ferviente) recomendación recayó en Alberto Caliani, autor ceutí que, al parecer, debe de ser bastante activo en redes (@AlbertoMCaliani en Twitter) y que se centra en thrillers históricos (Siempre vienen de noche. «he de confesar que ha habido un detalle que me ha molestado sobremanera» la reseña de Montse Martín en Escaparate Literario, si no os asustan los posibles espoilers). Theodor Kallifatides no necesita recomendación, vuelve (y cierra) su Trilogía de la guerra con Una paz cruel.

Colleen Hoover, la autora superventas que comenzó autopublicando sus novelas para acabar vendiendo más que James Patterson y John Grisham juntos («Oh, Dios mío, sin estos son mucho mejores, ¿por qué los míos se venden tanto?» artículo en el New York Times [ENG]. Dato sacado, por cierto, de Mundofiltro el muy recomendable libro de Kyle Chayka en el que habla de la presión que los algoritmos ejercen en nuestra vida). A lo que íbamos, que vuelve Collen Hoover con un par de libros (9 de noviembre y Corazón roto, que promete hacernos llorar ya desde el mismo título).

Autores locales de novela negra como Haizea López y su tercera entrega de Los crímenes de Getxo (El akelarre de las brujas) o Unai Goikoetxea que inicia su propia trilogía con El solsticio de invierno. Un poco más lejos, pero no tanto, Ibon Martín que cierra la serie de Ane Cestero en los Montes de Hierro (Alma negra. Presentará el libro en Bidebarrieta mañana sábado). Bastantes obras del subgénero 'cozy mistery' (en la Wikipedia lo han traducido como 'misterio acogedor') y segunda parte de la trilogía del Harlem de Colson Whitehead (Manifiesto criminal).

Si hasta ahora no sabías que Keanu Reeves también escribía cómics, estabas igual que yo. Se ha juntado con China Miéville y nos ofrece una novela con bastante acción que intenta hacernos recapacitar sobre qué es lo que nos hace humanos (El libro de otro lugar). Y para libros gordos aquí tenemos a Brandon Sanderson (Viento y verdad, quinto de El archivo de las tormentas) o Rebecca Yarros y su esperada tercera entrega del Empíreo (Alas de ónix). Rosa Montero también cierra la serie de Bruna Husky (Animales difíciles) y el investigador getxoztarra Jesús López Lobo nos trae una distopía centrada en su área de investigación: la inteligencia artificial (Semilla).

En la comicteca, Albert Monteys profundiza en su particular ¡Universo!, cerramos las series Prophet de Laufrray y Dorison (De profundis) y Jodido Bastardo de Loisel y Pont (El ritual), añadimos el integral steampunk Grandville del pionero Bryan Talbot y nos enteramos que la (gamberra) serie de Scottie Young aún tiene más que decir (Infelices para siempre). Como contrapunto, la intensidad humana de Javier de Isusi (vecino de Leioa en su día) en su última obra (Todas las mañanas, Goizero).

Siguiendo en la estela de autores locales, Javier Olabarrieta Learra (del baserri Lukitxune como comentan en Hiruka [EUS]) nos ha traído un par de obras que podrían interesaros; una novela histórica sobre un pueblo de agotes en la Sierra de la Demanda (Eltxo: el pueblo oculto de los agotes) y, sobre todo, la de Leioa, los hijos del hambre, que habla de «historias txirenes» acontecidas aquí mismo (Deia).

En la sección más general, hemos completado la obra del premio Nobel noruego Jon Fosse (Escenas de una infancia, Septología y Trilogia en euskera) y ha llegado también la colección completa de cuentos de Joseph Roth. Nueva obra de Han Kang (Imposible decir adiós) y el novedoso experimento literario de Gustavo Faverón Patriau (Minimosca).

En el apartado de no-ficción llama la atención el experimento creativo de Nico Vázquez "Grafismo" (sí, el de M.C.D.) que ha creado mediante inteligencia artificial fotos de un Bilbao que no fue pero era (Make Bilbao grAI again). Otra remesa de guías de viajes para seguir renovando la sección para la gente más movida y la apasionada propuesta de Gregorio Luri para 'salvar la escuela' (Prohibido repetir).

En la biblioteca infantil-juvenil, el album de Lucía Serrano para que evitemos encasillar a los demás (¡Fuera etiquetas!), aventuras de Bluey (La piscina y Typewriter) y el comienzo de la serie propia de Animalize21 (y el misterio de la Fantasy House). Los cuatro números de Los chicos de Tommen de Chloe Walsh y el último número de las aventuras de Policán (El pestazo escarlata).

 

 

2025eko urtarrileko berriak -- Novedades de enero del 2025 by Leioako Udal Liburutegia on Scribd