Euskal mitologiari buruzko hitzaldi bat ematera, Aritza Bergara Kultur Leioan genuela aprobetxatuz, gaiari buruzko erakusketa bat antolatu genuen Haur Liburutegian. Hona gaiari lotuta dauden liburu batzuen aipamena.
Aprovechando que Aritza Bergara vino a Kultur Leioa para dar una conferencia sobre mitología vasca con ocasión del Día del Euskera, aprovechamos para exhibir algunos de sus libros en el mostrador de la planta de adultos. Encontraréis las referencias al final del listado. Para informaros de más libros del autor, podéis visitar su página web.
Nortzuk ziren Euskal Herriko izaki mitologikoak? Zein zen haien itxura fisikoa, izaera, jarduteko modua? Zer kontakizun geratu da guztion gogoetan, belaunaldiz belaunaldi igaro ondoren? Galdera horiei erantzuten saitauz, azkeneko jentilen arrastoen atzetik ibili izan gara, hain zuen ere ez desagertzeari eustsi zion arraz zaharraren atzean.
Mitologika: Euskal herriko izaki magikoak gaur egungo ikuspuntutik, Aritza Bergara; Raquel Alzate eta Ricardo del Río ir. (también disponible en castellano: Mitologika: el mundo de las brujas).
Liburua osatzen duten bost elezaharrek ikuspegi zabal-osoa eskaintzen digute, sorginak nola ikusi izan diren ulertzeko: gizateriaren etsai diren sorgin gaiztoetatik, kristautasunaren aurreko kulturaren gordetzaile diren emakume jakintsuetara.
Dibulgazio lan honetan Euskal Herriko mitologiaren jainko eta jeinu nagusien bilduma ba aurkezten da. Beraien ezaugarriak ezaltzen dira eta pertsonaia bakoitzaren inguruko elezahar bat kontatzen da. Hau guztia laguntzeko, edizio honetarako egindako uirudi barriak aurki daitezke.
Euskal mitologia haurrei kontatua, Bakarne Atxukarro eta Izaskun Zubialde; Aitziber Alonso ir.
Makilakixki, Kukubiltxo, Ekilore, Tartalo edo lamiak belaunaldiz belaunaldi guregana iritsi diren mito eta elezaharretako pertsonaiak dira. Mendeetan zehar, gure arbasoak mundua, ingurunea eta mitologiaren eskutik bertan gertatzen diren fenomenoak ulertzen saiatu dira. Ezagutza eta sinesmen horiek ahoz aho iritsi dira gaur egunera arte, eta lan honen helburua da gure belaunaldiko altxor kultural handi hori gure seme-alaben eskuetara iristea.
Ahoz-aho gure kultura osatzen duten pertsonaia, mito eta kondairak 3-7 urteko txikiengana hurbildu nahi izan dugu. Aurkezten dugun lan honek ondare kultural hori gurasoengandik umeengana ahoz trasmititzeko helburua dauka.
Adur eta Izar Euskal mitologian, Inés Bengoa; Taro eta Yago Roselló ir.
Adur eta Izar nebarrebek, egiaren bila egingo duten bidean Euskal Herriko pertsonai mitologikoak ezagutuko dituzte gure geografiako leku xarmangarriak bisitatuz eta, maitasunaren poderioz, beldurrei aurre egingo diete. Iraganeko abentura honetan, neba-arrebek dragoiaren aurka borrokatu beharko dute ezezagunak dituzten mendiak, basoak, kobazuloak eta ibaiak zeharkatuz.
Itzalen sua, Fernando Morillo; Xanti Rodriguez ir.
Mari jainkosa, Sugaar dragoia, Gaueko, Aker, Sorgin, Basajaunak… Betiko euskal mitologia gure mundura jaiotzen deneko abentura hutsa, ez jada gaurko begiradarentzat, iristear zaigun beste zerbaitentzat baizik. Entzuten duzue, ezta? Hain zuzen ere: etorkizuna da. Hainbat sortzaileren elkarlana, liburu bat baino askoz gehiago izan daitekeen “istorio-eremu” bat sortzeko. Irakurtzeko abentura, ikustekoa, entzun eta harritzekoa.
Urrezko orrazia, Gaizka Arostegi; Eider Eibar ir.
Ainhoa, gurasoekin batera, arbasoen baserri zaharrera joan da egun batzuk igarotzera. Udazkena da eta basoa hamaika kolorez jantzita dago. Itxura guztien arabera, oporraldi lasaia izango da, baina gure protagonistari dena korapilatuko zaio antzinako argazki bat aurkitzen duenean. Irudian bere aurpegi berbera daukan neskatoa dago, eta laguntza eskatzen diola sentitzen du. Birramonaren sekretua argitu nahirik, Ainhoa basoan sartuko da, eta bertako biztanle misteriotsuak ezagutuko ditu: izaki mitologikoak. Guztiak ez ditu, ordea, alde izango, batzuk oso arriskutsua baitira.
Galtzagorriei to, Inaxito!, testua eta ekoizpena, Trikuharri taldea; Alai Zubimendi ir.
Gaur mundua hankaz gora esnatu dela dirudi. Margaritak orrazia galdu du, Lamia haserre dabil, Anbotoko Anderea maldizioak, aitona urduri, Basajaun… Korapilatzen ari zaio eguna Inaxitori. Asmatuko ote du korapiloak askatzen? Euskal Herriko sinesmen zaharretara bidaiatzeko gonbita luzatu digu Trikuharri taldeak. Gure kultur memoriaren oinarri diran garau bateko mitoetara.
Martin txiki eta basajaunak, Mitxel Murua; Jose Belmonte ir.
Martin Txiki trikimailuen bidez arkitektura, musika, nekazaritza, errementaritza eta basajaunen bizimodu sedentarioaren sekretuak lapurtzea lortu zuen pikaro bat da. Oraingoan artoaren sekretua lapurtuko die.
Perutxu eta jentila, Juan Manuel Etxebarria Ayesta
Behinola, Perue artzain zaharra bizi zen Gorbeialdeko baserri batean bere emazte Marie eta hiru semeekin. Ehundaka arditako artaldea zeukan eta bizitzeko lain ateratzen zuen, handik gaztai, hortik bildots, azuri eta abarrekin. Baina gau batean ikarragarrizko alauriak entzun zituzten Itxinako Atxulotik, eta artalde guztia aztoratu egin zen eta mendian zehar galdu.
Basajaun eta Martin, Yolanda Arrieta; Maite Caballero ir.
Basajaunek etxe berezi bat egin nahi du muino gainean baserritarrak biltzeko. Martinek, zelaian. Nola konponduko dira? Ataungo kondaira ezagun bat eguneratu dute egileek album ilustratu honetan.
Hona hemen laminei buruzko kontakizun batzuk, etxekotuak, gure etxekoei eta herrikoei edo iguruetakoei gertatu balitzaizkie bezala kontatuak; gure aurrekoek halaxe egiten zuten behintzat. Badira Euskal Herrian hamaika horrelako.
Lamiako Maskarada 1978an jaio zen ohitura leioaztarra da, hobeto esanda, ohitura lamiakoztarra. Maskarada Euskal Kulturaren pertsonaiek auzoko kaleetatik euren dantza, erropa eta musika alaiekin herritarrak murgiltzen dituen errepresentazioa da. Maskarada Euskal Herriko mito garrantzitsuenak biltzen saiatzen da eta urtero ospatzen da maiatzaren azken ostiralean. Informazio gehiago bere webgunean.
Bajo la sotana: secretos ocultos e inconfesables.
Una serie de asesinatos de religiosos en el País Vasco convulsionan a la sociedad. Un solo nexo común: los cadáveres aparecen amputados. ¿Quién es el responsable de lo que está ocurriendo? ¿A qué es debida esta violencia? Un policía y un periodista cooperan para resolver uno de los asuntos más terribles sucedido en las últimas décadas, que se ha tratado por todos los medios de ocultar a la opinión pública.
Una central nuclear abandonada que nunca llegó a entrar en funcionamiento pese a estar finalizada su construcción se levanta altiva en uno de los lugares más recónditos de la costa vasca. Cercana a la misma la localidad de Armintza, a donde acude el periodista Martín Alustiza para pasar unos días de buceo y relax. Sin embargo, durante su estancia, la muerte “accidental” de un viejo marino dará paso a una investigación que transformará la tranquilidad aparente en un interminable reguero de cadáveres producto de la codicia humana.
Amets itoak (también disponible en castellano: Sueños ahogados)
Drogaren gaitzak gora egiten du 80ko hamarkadan zigorrik handiena jasandako eremuan: Ezkerraldean. Eskualde berean kokatzen da Bilboko Portua, mota guztietako salgaiak sartzeko atea. Baina orain, gainera, Afrikatik etorrita Britainia Handira iristeko ametsa duten etorkinek zeharkatu behar duten azken muga ere bada.
El robo de bebés se convierte en un lucrativo negocio en el que algunos deciden especializarse para saciar la demanda de las clases más pudientes. Cuando el mercado oficial, en forma de dictadura, deja de suministrar el producto, es el mercado negro quien asume dicha labor.
0 comentarios: to “ Aritza Bergara eta euskal mitologia -- Exposiciones de Aritza Bergara y la mitología vasca ”
Post a Comment