2021-06-09

Irakurketa gomendioak Hernanitik -- Recomendaciones de lectura desde Hernani


 

Liburuak jendeak bezalakoak dira.
Ustiatzen eta noizbait zakarretara botatzen ditugu.
Abandonuaren urrina sartzen zaie orrialdeetan.
Nehork ez ditu hartu nahi, bigarren eskukara bat
        Emateko.

Abaro, Itxaro Borda


Itxaro Bordaren aipu honekin hasten da Hernaniko Liburutegiak 2021eko Kutunenak irakurketa-gomendioen gida (pdf).

Liburutegiko langileen zein hainbat irakurleen eskutik iradokitako gomendioekin sortutako gida hau oso baliagarria da transmititzen duen zinezkotasunagatik. Liburu berrien itsaso erraldoian egunero azalerazten diren olatuen artean, nabigatzen ibili direnen mezu baliotsuak botiletan bilduak dirudite gomendiook. Horregatik, zuekin partekatu gura izan dugu bigarren solairuko erakusmahaiaren hondartzara heldu diren irakurleen mezuak, zuek ere arrantza oparoa topa dezazuen altxorren mapa hauetan.


Desde la biblioteca de Hernani han publicado la guía de lectura Kutunenak 2021 (pdf).

Una guía de recomendaciones que basa su encanto en la autenticidad que transmite. Recomendaciones de lectoras y lectores como tú o yo que hemos querido compartari con vosotr@s para ver si pueden ayudarnos a elegir nuestro próximo gran descubrimiento.

Algunas de las recomendaciones de la guía:

 

Vestido de novia, Pierre Lemaitre

Sophie Duguet no entiende qué le sucede: pierde objetos, olvida situaciones, es detenida en un supermercado por pequeños robos que no recuerda haber cometido. Y los cadáveres comienzan a acumularse a su alrededor.

 

Sotoan gordeak, Miren Gorrotxategi

Guggenheimeko erakusketa batean ikusi du Norak itzal bat, iheska, lekuz kanpo: beste garai baten gomuta. Ondoan du Alex, galdetu arren erantzunik lortuko ez duena. Egun berean jasoko du Norak aitaren heriotzaren albistea, eta horrek eramanen du bikotea Noraren sorterrira, Vianara. Han, mahasti artean, galderak pilatuko zaizkio Alexi.

 

Ellas hablan, Miriam Toews

Durante años, en la remota colonia menonita de Molotschna, las mujeres han sido sistemáticamente drogadas y violadas mientras dormían. La comunidad se empeñaba en hacerles creer que las heridas con las que amanecían eran producto de su absurda imaginación, o quizá obra del demonio, que las castigaba por sus pecados. Los violadores, sin embargo, eran hombres de la propia colonia.

 

Turista klasea, Kattalin Miner

Esnatu,gosaldu, jantzi, motxila, paketea eta nortasun agiria hartu, Hendaiara joan, Pariserako trenari itxaron. Baliteke gaurkoa izatea azken bisita. Eta oraindik ez zaizkio natural ateratzen talegoa bezalako hitzak. Batzuetan fribolo samarrak iruditzen zaizkio haien arteko elkarrizketak, ez dutelako politikaz hitz egiten, baizik eta pelikulez, liburuez, ametsez. Barre egiten dute, elkar babesten dute...

 

El rey campesino, Andrea Camilleri

He aquí la historia de Michele Zosimo, un joven campesino siciliano que, a principios del siglo XVIII, se convirtió en el efímero rey de Girgenti, la actual ciudad de Agrigento, tras desarmar al ejército piamontés destacado en la zona. Un retrato, a veces hilarante, a veces dramático, de carácter excepcional: desde las increibles circunstacias que dieron lugar a su nacimiento has su compromiso por defender a las personas contra el abuso de poder.

 

Udaberri kantoi-hautsia, Mario Benedetti (Aiora Jaka Irizar, itz.)

Uruguai, 1973ko estatu-kolpearen ondorengo diktadura militarra. Santiago kartzelan dago, eta haren familia, berriz, Mexikon erbesteratuta. Nork bere ikuspuntutik, eta nork bere tonu eta estilo berezia erabiliz, bost pertsonaia nagusiek beren esperientzien berri ematen dute, beren kezkak, beldurrak eta desirak azalduz elkarri. Injustizia, zapalkuntza, borroka, militantzia, espetxealdia, tortura, maitasuna, fideltasuna, traizioa…

 

 

Aurreko urteetako gidak / Guías de años anteriores