2019-04-24

Azken patriarka irakurle klubean

Azken patriarka Leioako liburutegiko irakurle klubean


Gehiegi ateratzen zara, zioen gure amak, eta halako erretolika hura abiatzen zuen, ni beste gauza batzuetan ari nintzen zure adinean… Nik, haren adinean, ez nuen jakingo zer egin, berak garbitu eta garbitu besterik ez baitzuen egiten, eta ez baitzekien nola joan medikuarengana gure aitarik gabe, nola erosi gure aitarik gabe, nola bizi gure aitarik gabe. Hark esaten zion, irten, hemen gizonak ez baitira han behean bezalakoak, kristauek beste era batera begiratzen baitiete andreei, baina berak bazekien hura proba bat zela, lehengo andre bezatua ote zen ala soilik horren plantak egiten ote zuen ikusteko.


Azken patriarka, Najat El Hachmi. Itzultzailea, Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea.


Hilabete honetan, batzuek "mugaldeko literatura" deitzen duten esparruko eleberria daukagu berbagai liburutegiko irakurle klubean. Mugaldekoa, migratzaileen istorioak eta bizipenak azaltzen dizkiguten liburuen artean sailka daitekeelako (Frantzian ia azpigenero bezala sortu den beur literaturaren adierazle bezala har daiteke). Mugaldekoa, emakumeen sexualitatea kontrolatuz mendeetan zehar iraun duen gizarte patriarkalaren arrakalak aurkezten dizkigulako egoera pairatu behar izan duen aldearen ikuspuntutik. Mugaldekoa eta, aldi berean, erdigunekoa protagonistaren nortasunaren eta askatasunaren bilaketa/bilakaera azaltzen digun formazio-nobela ere badelako.

Argitaratu zenean arrakasta (eta sona) handia lortu zuen El Hachmiren Azken patriarka izango dugu berba egiteko aitzaki gaur, apirilak 24 dituenean (ADI, irakurle klubaren bilera astebetez atzeratu egin genuen eta) liburutegiko bigarren solairuan arratsaldeko sei t'erdietatik aurrera.

Liburuaren erreseina Hirukan.
Liburuaren kritikak Armiarma webgunean.