2019-03-20

Armand David irakurle klubean


Armand David pandaren aita Leioako irakurle klubean


Lan honen xedea ez da basko unibertsal baten erreibindikazioa izan, ez eta local hero baten lorifikatzea ere. Armand David ez du horren premiarik. Aitzitik, Armand Davidek aukera ederra eskaini digu eta eskaintzen du, oinarrizko ezagutza zientifikoa hedatzeko, hau da, irakasteko, eta aldi bereran, erakusteko "zientzia egiteak" (to do science) zelango arazoak eta zelango mugak dituen, eta bai zelango faktorek baldintzatzen. Izan ere, askoz argiago ulertzen dira bai zientziaren egitateak eta bai zientziaren prozesua bera ere, baldin-eta, datuak, jazokuneak eta garapenak kontestu historikoaren baitan kokatzen badira.

Armand David pandaren aita, Kepa Altonaga.

Irakurle klubean literaturatik kanpo suertatu den lana izango dugu berbagai hilabete honetan. Taldekide batek proposatuta, Kepa Altonaga dibulgatzaile zientifikoak Eskual-herritik behinere jalgi diren jakintsun handienetarik bat izan zen Armand Davidi buruz idatzitako liburua izan dugu bidaide martxoan zehar.

Baina goiko testuan agertzen den bezala, liburua ez da murriztu ezpeletar ospetsuaren bizia eta bidaiak kontatzera. Altonaga harago joan da eta zientziari buruz (eta zientzia egiten dutenei buruz) hainbat iritzi eta gertaera deskribatuko dizkigu, zientziaren dibulgazioari eta euskararekin duen erlazioari atal berezi bat eskainiz. Datuz (eta irudiz) oparo beteriko liburu hau irakurketa mamitsua suertatuko da (euskal) zientziari buruz gehiago jakiteko gosez dagoenentzat.

Irakurle klubeko bilerak, hilabete bakoitzeko hirugarren eguaztenean batzen da, gaur bezala, martxoak 20, liburutegiko helduen solairuan arratsaldeko sei t'erdietan.

Liburuaren inguruko kritika Armiarma webgunean.

0 comentarios: to “ Armand David irakurle klubean