2019-02-19

Nomada irakurle klubean

Nomada, Aitziber Etxeberria Leioako liburutegiko irakurle klubean

   Duela bi egun errusiar enbaxadako gutuna jaso nuenetik, ezin dut gutuneko gonbidapenean ez den beste ezertan pentsatu. Orain denbora gutxi pasaporte berria egiteko aurkeztu nuen eskaria aprobetxatuz, bera ezagutu eta berarekin elkarrizketa bat izatera gonbidatu nau oso modu formalean Ivan Kozlov enbaxadore berriak.

   Lagunek gehiegi larritzen naizela esan didate, lasai egoteko, ez dela ezer izango. Hanoin hainbeste denbora daraman errusiarra izanik, enbaxadore berriak nire berri izan nahiko duela, besterik ez. Nik, ordea, badakit haizeak daramatzan hitzak baino ez direla. Agure zahar bat lasaitzeko asmoz, errukiaren sorotik korrika eta presaka irauliriko hitz onberak baino ez. Badakit ditxosozko gutun honek nire bizitzaren norabidea, eta agian, baita noranzkoa ere eraldatuko dituela.


Nomada, Aitziber Etxeberria


Hilabete honetan, irakurle klubaren trenak Vietnam aldera garamatza, Hanoira hain zuzen. Bizitza erdia bertan emandako Nikolay Zaitsevek kontuak argitu beharko ditu enbaxadore berriaren aurrean eta bere istorioaren matazatik tiraka, txotxongilogile edadetu batengandik espero ez genukeen amodio tantez zipriztinduriko espioitza istorio korapilatsua erakutsiko zaigu.

Liburuaren inguruan berba egiteko bilduko gara irakurle klubeko taldekideok bihar, otsailak 20, euskarazko liburu berrien erakustokiaren inguruan arratsaldeko sei t'erdietan.

Bitartean, denbora-tartea arintzearren edo, hona Aitziber Etxeberriari liburuaren inguruan eginiko elkarrizketa 111 Akademian.

0 comentarios: to “ Nomada irakurle klubean